Jalgi hadi plazara
Hasiera » Euskara » Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
Api26 0

Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik

Atalak: Euskara

Eduardo Apodaka artxiboko irudi batean.

Eduardo Apodaka artxiboko irudi batean.

Atzo hasi eta gaur bukatuko dira Udaltop jardunaldiak Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Eduardo Apodaka EHUko irakasleak atzo Euskaraz jarduteko aktibazioa: ideia zenbait psikologia sozialetik hitzaldia eskaini zuen.
Irudikatu euskara teknikariz jositako aretoa. Euskaraz egiteko ohiturarik ez duen euskalduna edo euskara ikasteko intentzio handirik ez duen administrazio langilea izango dute buruan. Bada, Eduardo Apodakak jendearen portaera linguistikoa aldatzeko Gizarte psikologiak eskain ditzakeen hainbat ideia azaldu nahi izan zituen bere hitzaldian. Hona hark kontatutakoa gure hitzetan laburbilduta:
Hizkuntza batetik bestera jauzi egitea buruhausterik gabekoa izan daiteke, baldin eta, adibidez, ikuspegi instrumentaletik egiten bada. Alegia, negozio kontuak tarteko ingelesa erabil dezakegu eta gero lasai-lasai gure hizkuntzara itzuli. Hizkuntza aldaketa horrekin ez dugu ezer jartzen jokoan. Baina ez gara hortaz ari, hemen jorratzen ari garen hizkuntza aldaketak askoz gehiago dauka jokoan eragiten dien protagonistentzako: zer diren, nor izan nahi duten, besteen aurrean zer izan nahi duten. Kode aldaketak (gaztelaniatik euskarara egiteak) hainbat gauza galarazten dizkie hiztunei (hala nola, udal langileei): segurtasuna, komunikagarritasuna eta autoestimua, besteak beste.
Zeren ondorio dira hizkuntza portaera aldaketak? Bi eremu aipa ditzakegu: barne disposizioaren eta kanpo dispositiboen ondorio. Lehenengoan, gure hizkuntza portaerak baldintzatzen dituzten barne eragileez ari gara, hala nola, sinesmen, balio… norberaren baitakoez. Bigarrengoan berriz, eragileak arau sozialak dira, protokoloak, erakundeen jarduna… jendartean sortu eta egituratzen direnak. Batzuetan disposizioa eta dispositiboak norabide berean doaz, beste batzuetan bien arteko enkontrua dago.
Portaera denak ez dira berdinak eta bi maila bereiz daitezke: batetik, azturak edo ohiturak, barne disposizioetan muina dutenak, eta bestetik, ekintzak. Bietan eragin daiteke. Aldaketa eragiteko jokoan zer dagoen azaleratu behar da. Hau da, nola azaltzen diozu udal langileari hemendik aurrera euskaraz egin behar duela? Euskaraz egiteko eskubidea duelako, hala egin behar duelako… Hizkuntza kodea aldatzeko esango diogu, eta kito? Aldaketa horrek zein zentzu duen azaldu beharko zaio, alegia, zentzugintza landu beharko dugu: Zertarako aldatu kodea? Zergatik? Jendeari sarri anormal jokatzeko eskatzen diogu (beti gaztelaniaz aritu denari euskaraz egiteko eskatu), bere ohiturak apurtzen ari gara, zentzua aurkitu behar diogu eskaera horri, arrazoi on bat.
Bestalde, jakin behar dugu azturetan ala ekintzetan eragiten ari garen. Esate baterako, lor dezakegu halako langilek gure aurrean hizkuntza aldatzea, baina buelta eman orduko gaztelaniara itzuli da; ekintzan eragin dugu, baina ez langile horren azturetan. Beraz, dispositiboak kentzen baditugu lehenera itzultzen da hiztuna, ez da haren disposizioan eragiterik lortu.

Eduardo Apodakak esandako beste bi kontutxo:
-Euskara gaitasunari tartea eskaini zion Apodakak. Haren ustez, euskararekin oso exijenteak gara, zuzentzeko joera handia daukagu. Eta ondoko esaldi hauek utzi zizkigun: “Ez gara euskaraz egiten duen herria”, baizik eta “Euskara ikasten ari den herria”, eta “Euskara ikasleen herria” gara.
-Anormalak gara: Entzule bat zerbait anormala eskatzen ari garenaren kontuarekin geratu zen eta familiako adibidea jarri zion. Seme-alabek gurasoei adierazi izan die euskaraz bizi nahi izateagatik ingurukoekiko anormal sentitzen direla. Apodakaren erantzuna: “Bai, arraroak gara, eta hala esan behar diegu, arraroak garela. Bide batez esanda, gaur egun garai batean baino jende arraro gehiago dago.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. BALIABIDEAK | Pearltrees - [...] < HEZKUNTZA < ekisekin Get flash to fully experience Pearltrees Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik |…
  2. Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa - [...] - Eta Onintza Iruretak hizkuntza ohiturak aldatzeari buruz batutakoak: http://www.argia.eus/blogak/onintza-irureta/2013/04/26/hizkuntza-ohiturak-aldatzeko-ideia-batzuk-edu... [...]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA