Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Eusko Jaurlaritzak genero berdintasunerako arduradunak atonduko ditu ikastetxeetan
Atalak: Gizartea, Hezkuntza
Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoan urteak daramatzate genero berdintasuna lantzen. Argazkia: Dani Blanco.
Neska-mutilen arteko harreman berdintasuna eta indarkeria matxista prebenitzeko arduradunak izendatuko dira ikastetxe publikoetan.
EAEn, plan orokor eta eraginkor baten laguntza baino, hainbat ikastetxeren eta irakasleren ahalegin bakarkakoak izan du indarra eskoletan. Jendartean bezala, eskolan ere genero berdintasunarekiko kontzientzia hala moduzkoa da. Irakaslegaiek, Magisteritzan, ez dute begiak gehiago irekitzeko aukera handirik izaten, ez dute genero ikuspegia lantzen duen ikasgairik.
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako plan estrategikoa 2013-2014 ikasturtean bertan jarriko da abian. Hiru neurri zehatz hartuko dituzte ikastetxe publikoetan. Lehenik, eskola bakoitzean hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentziorako arduradun bat izendatuko dute. Bigarrenik, Eskola Kontseiluan berdintasun ordezkariak egon beharko du. Hirugarrenik, senitartekoek, irakasleek, ikasleek eta bestelako gizarte eragileek osatutako batzordea egongo da.
Plana ez da egun batetik bestera eskola guztietan abian jarriko. Datorren ikasturterako 50 ikastetxerentzat zabalduko da deialdia, eta beste hainbesterentzat hurrengo urteetan. Ikastetxe bakoitzeko hezkidetza arduradunak asteko hiru orduko baimena izango du eta formazio mintegietara joateko aukera izango du. Arduradun horien lana izango da ikastetxean ekintza planak abiatzea. EAEko 19 Berritzeguneek planaren jarraipena egiteko ardura izango dute. Hala, Berritzegune bakoitzak berdintasun gaietarako erreferentziazko pertsona bat izendatuko du. Ikastetxe bakoitzeko arduraduna formatzeaz gain, irakasleei 10 orduko aholkularitza modulua eskaintzeaz arduratuko dira Berritzeguneak.
Plan estrategikoak hainbat helburu ditu, besteak beste, ikasgelako neska-mutilen harreman berdintasuna bultzatzea, ikasleari generoak markatu gabeko norabide akademiko eta profesionala ahalbidetzea, curriculumean emakumeen jakintza eta emakumeen ekarpen sozial eta historikoak jasoko dituen eskola eraikitzea, eta indarkeriazko jarrerak, matxismoa, homofobia, lesbofobia eta transfobia gainditzea.
Gizartea urrun dago genero berdintasuna lortzetik, baita eskola ere. Gainera, adibidez, indarkeria matxistari buruzko datuak begiratuz gero gazteek kezkatzeko arrazoiak ematen dituzte. Hala, 2010ean, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren biolentziaren biktima izan ziren emakumeen %35 gazteak ziren, hau da, 18 eta 30 urte artekoak.
Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoak urteak daramatza genero berdintasuna lantzen. Esperientzia haren berri duzue erreportaje honetan (Argia, 2011-11-20)