Jalgi hadi plazara
Hasiera » Hizkuntzak » Hilaria Supak ez luke diputatu izan behar, ez daki idazten
Api30 1

Hilaria Supak ez luke diputatu izan behar, ez daki idazten

Atalak: Hizkuntzak

Hilaria Supa kongresuan apunteak hartzen.

Hilaria Supa kongresuan apunteak hartzen.

Limako (Peru) kongresuan apunteak hartzen ari zen Supa diputatua. Argazki kamerak zirriborroak gertutik “harrapatu” ditu. Limako Correo egunkariak paper horretan ageri diren ortografia eta sintaxi akatsak haizatu ditu eta eztabaida beroa piztu du bazterretan. Batzuen ustez gutxienekoa da gaztelania menperatzea Kongresuan egoteko. Beste batzuek Correo egunkariari arrazista eta elitista izatea leporatu diote.

Correo egunkariko zuzendariak honela idatzi du Supa no supo izeneko zutabean: “Emakume xume horrek halako hutsuneak izateak pena ematen digu eta ez dugu isekarik egin nahi horretaz. Alabaina, ezin zaizkio hilero 20.000 S/. (Peruko moneta. Ia 5.000 euro) eta hainbeste botere eta ardura eman kulturaren gutxieneko argiak ez dituenari.

Eztabaida nagusia zera da: ea herrialdearentzat osasungarria den Kongresuan egon ahal izatea halako kultur maila baxua duen norbait, zeinaren ortografiak eta gramatikak hutsune nabariak dituzten. Ez du aldatzeko ezer egiteko intentziorik, eta ez esan begi-bistakoa ez dela, Supak gutxitan hartzen duela liburu bat eskutan (…). Inork ez du eskatzen diputatuak Martha Hildebrandt bat izatea [hizkuntzalaria da], baina jainkoarren, ezin dute idatzi zortzi urteko umeak baino okerrago”.

Hilaria Suparen ama-hizkuntza ketxua da. 20 urtera arte elebakarra izan zen eta ondoren ikasi zuen gaztelera, bere kasa. Hona sarean piztutako eztabaida sutsuan aurkitutako erantzunetako bat, Ruth Santisteban Mattorena:

“Komeni da gogoraraztea gobernariei eta klase politiko osoari (hedabideak barne) idatziaren mundukoak direla eta gutxiengoa direla. Perun peruar gehienok (14 hizkuntza familia eta gutxienez 44 etnia) ahozko kultura dugula eta irakurtzera eta idaztera behartuak garela diskriminatzailea den sisteman integratzeko. Sistema horrek ‘kulturadunak’, alfabetatuak, jakitunak, argiak eta politikari letratuak baino ez ditu onartzen herrialdea gobernatzeko”.

Albistea Nila Vigilen blogean aurkitu dugu.

Aldo Mariategui Correoko zuzendariaren zutabeak:

  • Supa no supo (2009-04-23)
  • Comprensión de lectura (2009-04-24)
  • Más e-mails (2009-04-25)
  • Correos electrónicos (2009-04-26)

Iruzkin bat

  1. urko-apaolaza | 2009-05-12 at 18:21

    Pasadizo hau Perun gertatu zen. Titicaca laku ondoko Puno hirian (3.800 metro) badaude “irla flotatzaileak” deitzen direnak, inguruko erakarpen turistiko handiena. Totora belarrez eginiko irla horietan uroak bizi dira, altiplanoko etnia zaharrenetakoa. Tamalez, uro gutxik hitz egiten du uruquilleraz, adinekoek bakarrik, eta gainerakoak eskualde hartan nagusi den aymara dute hizkuntza nagusi. “Kamisaraki!” (Ongi etorri!) esanez agurtzen dute bisitaria. Uro gehienek gazteleraz ere hitz egiten dute nolabait, eta bisitariak bizpahiru urteko umeari galdetzen dio (gazteleraz): “Nola duzu izena?”, eta umearen aitak bisitariari lotsatuta (bai-bai, lotsatuta) erantzun: “Alperrik ari zara, ez dizu ulertzen, oraindik ez da eskolara joaten”. Peruko hizkuntzekin gertatzen ari denaren isla?

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA