Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
‘Cómo ser mujer’ (Caitlin Moran): kritika feminista ironia handiz
Atalak: Gizartea
Britainiarraren lana komedia dela esan liteke.
Zalantza handiz heldu nion Caitlin Moran-en liburuari. Cómo ser mujer (Anagrama, 2013. Jatorrizko izenburua: How to be a woman) izenburu potoloa iruditu zitzaidan. Diskurtso astuna? Aholku sorta? Beste gauza bat aurkitu dut: umorez betetako liburu mamitsua.
Asko gustatu zait liburua, batik bat, iruditzen zaidalako behatza behar den tokian jartzen duela umorea galdu gabe. (Gero esan, feministak beti umore txarreko daudela). Irakurtzea bukatu nuenean beren burua feministatzat ez duten lagunak etorri zitzaizkidan burura, “halakori eta halakori utzi behar diot hau, ez dute Simone de Beauvoir-en Bigarren sexua irakurriko, baina hau bai”. Gizarte matxistari buruzko gogoeta mardulak irakurtzen ohituta ez dagoenarentzat primerakoa irudi zait: eguneroko pasarteak, xehetasunak, (batzuetan arinegi izateko arriskuan) kontatzen ditu, tontakeriak balira bezala, baina beti dauka diskurtsoa atzean. Gorputzaz, edertasunaz, feminismoa kontzeptu maiztuaz, matxismoaz, sexualitateaz zuzen hitz egiten du.
Feministak ez diren eta gutxi irakurtzen duten lagunentzat baliagarria. Eta buru-belarri mugimendu feministan dabilenarentzat? Proba polita egiteko aukera izan nuen duela gutxi. Bidaia luze batera eraman nuen liburua. Joanean aspalditik mugimendu feministan dabilen lagun batek astindua eman zion liburuari, eta itzuleran beste lagun feministak eman zion begiratua. Biek egin zuten behin baino gehiagotan irribarre eta biek baieztatu zuten Moran-en lana ez dela inondik ere arinkeria.
Hona pasarte txiki bat euskaratuta:
“Zergatik ez dituzte janzten? [emakumeek armairuan gordeta dituzten zapata takoidun mordoaz ari da] Andereok, arriskua hartuko dut. 13 urtean poliki-poliki ikasi dudana kontatuko dut; dena dela, takoiak lehen aldiz janzten ditugunean gure barnean denok dakiguna esango dut: munduan hamar pertsona baino ez daude, sinesgaitzak, takoiak erabili beharko lituzketenak. Eta horietatik sei drag queen-ak dira. Gainerakook… uko egin beharko genioke. Etsi. Onartu naturak esaten diguna. Ezin dugu takoiekin ibili. EZIN DUGU TRASTE MADARIKATU HORIEKIN IBILI. Hobe genuke grabitatearen aurkako botekin edo irristailuekin aterako bagina”.
Amelia Barquínek Kinka blogean aipatu du liburua.
Gaztelaniazko Pikara Magazine blogean kritika luzea egin dio Arantxa Elizondok eta erabiltzaileen gogoeta dezente dago.