Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Galizieraz olgetan aritzeko biltzen dira Compostelako guraso-haurrak
Atalak: Hizkuntzak
Beti ezin da parkean ibili, euria egiten duenerako ideiak ere badituzte.
Txerra Rodriguez soziolinguistaren eskutik heldu zaigu ondoko idatzia. Compostelako hainbat gurasok whatsapp-ean taldea sortu eta euren haurrekin parkean (eguraldiak laguntzen badu) biltzen dira galizieraz aritu ahal izateko. Idatzian Bilboko antzeko esperientzia ere kontatzen da:
Tribo: eguneroko borroka den esperientzia normalizatzailea
“Parkean galizieraz berba egiten duten ume bakarrak gureak dira, hizkuntza hil-hurrenera eramango duen bazterketaren ondorioz. Gainera, espazio publikoan gure ahotsa ez da entzuten, ez du balio”. Aski dela esateko unea heldu zela erabaki zuten Compostelako guraso batzuek. Horregatik, euren buruak antolatu zituzten gauzak aldatzeko, behetik gora, administrazioetatik kanpo. Izan ere, helburua euren altxorrik handiena ez galtzea baita, altxor hori behar bezala loratzea, hain zuzen ere.
Ideia Carballon sortu zen, urtero CTNLk (Coordinadora de Traballadores/as de Normalización da Lingua) antolatzen dituen hizkuntza dinamizazioari buruzko jardunaldietan. Ideien mintegia antolatu eta Compostelako guraso batzuek bere egin zuten ideia eta praktikara eraman.
2013ko uztaila-abuztu bitartean, Compostelan whatsapp talde bat sortu zen, Tribo izenekoa. Asmoa zen hara batzea seme-alaben hizkuntza transmisioarekin kezkatuta zeuden guraso batzuk. Ideologiak gorabehera, amatasuna ulertzeko moduak gorabehera, denek bat egin zuten euren seme-alabek taldea sortu eta galizieraz olgetan jardun zezaten. Hasieran mesfidantzak izan ziren: ezezagunekin geratu Belvís parkean? Baina laster gainditu ziren. Umeen talde kohesionatua sortu zen, adin ezberdinekoak (0-13 urte bitartekoak). Eta taldea apurka-apurka handitzen joan zen. Gaur egun, 30 ume inguru batzen ditu taldeak.
Ez dira geratzen egunero, ahal dutenean baizik. Eta bateren batek behar duenean, beti dauka galdetzeko aukera: non zabiltzate? Umeek agintzen dute eta gurasoek olgetan ikusteko esperientzia ere partekatzen dute. Egunak eta hilabeteak aurrera joan ahala, asko dira Tribok egin dituen ekimenak: kontzertuetara joan, ipuin-kontalariak (hileko azken astearteetan Celso Sanmartin-ek Gentalha do Pichel-en egiten dituen saioetara joaten dira), erakusketak, azoka ekologikoak, mendi txangoak, tabernak, museoak, jaiak, … Euri hilabeteak gogortsuak izan arren, udaberri eguzkitsua etor dadin desiratzen dute. Umeen artean, adiskidetasun sendoko taldea sortu da, hizkuntzak talde horretan prestigioa dauka gainera.
Oraintxe bertan, kanala aldatu dute, sistema operatiboa aldatu dute. Galegram-era aldatu dira, Mark Zuckerberg-etik ihes eginez eta eurena defendatuz.
Eta zergatik ez ekimena nazioartekotu eta beste hizkuntza eta espazioetara eraman? Zergatik ez saiatu beste hiri batzuetan?
Paula Kasares soziolinguistaren arabera, hizkuntza praktikak eta ezagutzak jasotzeko, garrantzi gehiago dute adinkideen arteko interakzioek, gurasoekin dituzten interakzioek baino. Horretarako, adibide gisa jartzen du galiziarren seme-alabek Euskal Herrian bertakoak bezala hitz egiten dutela gaztelaniaz, bertako dialektoaren traza berberak erabiltzen dituztela. Beraz, bere ustez, garrantzitsuagoa da sozializazioa transmisioa baino.
Hipotesi hori aintzat hartuta, eta Compostelako esperientzian oinarrituta, Bilboko guraso talde batek ere sortu zuen bere whatsapp taldea arratsaldeetan geratu eta ekimenak elkarrekin egiteko: parkera joan, asteburuko irteerak, kultur ekitaldiak, … Oraintxe 19 ume batzen dira, batzuk egunero eta beste batzuk ia egunero. Euren asmoa ez da taldea handiagoa egitea. Eurek uste dute onena dela gurasoek euren burua antolatu eta euren taldea sortzea, euren auzoan.
Parte hartzen ari den ama batek, Uxuek, honako berbak egin zituen: “Gehien baloratzen duguna da umeen artean lortu dugun kohesioa. Sei hilabeteren ostean, ia kuadrilla dira. Gurasook ere gure kuadrillatxoa sortu dugu. Animatu nahi ditugu zonalde erdaldunetako gurasoak batu eta honen moduko taldeak sortzeko. Oso erraza da eta fruituak ematen ditu”.
Honen moduko proposamen xumeek argi uzten dute guztion eskuetan dagoela normalizaziorantz pausoak ematea. Besteek zer egingo duten itxaron barik.
Txerra Rodriguez
Romina Bal
Compostelako iniziatibaren berri Sermos Galizan eta Praza Públican
Whatsappa zer zen ez genekien garaian, 2011n, hedabide arrunten bidez abiatu zuten antzeko esperientzia Gasteizen.