Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Bezeroa zigortzeak ez dakarkio onurarik sexu langileari
Atalak: Gizartea
Hetaira elkartearen ustez, bezeroak zigortzeak ez dakarkio onurarik sexu langileari. Argazkia: Dani Blanco.
Espainiako Estatuan, azaroaren bukaeran Hiritarren Segurtasun Legea onartzea aurreikusia dago. Hala gertatzen bada, Estatu osoan sexu langileen bezeroak zigortzen hasiko dira. Hetaira elkarte espainiarrak ohartarazi du neurri horrek sexu langileak ezkutuan aritzera bultzatuko dituela, eta helburua ez dela beteko, alegia, salerosketa saihestea.
Dagoeneko Bartzelonan eta Sevillan neurri hori gauzatzen dute, sexu langileen bezeroak zigortzen dituzte, eta Diagonal egunkariak erreportajean jaso duenez, Hetaira elkarteak gertutik jarraitu ditu ondorioak. Bezeroa zigortzea “eredu suediarra” moduan ezagutzen da eta erregulazio era horren helburu nagusia sexu langileen salerosketa saihestea da. Hetaira elkarteak dio ordea, Bartzelonan eta Sevillan ez dela horrelakorik lortu eta bestelako ondorio batzuk izan dituela. Lehenik, sexu langile emakumeen balizko bezeroak, egoera irregularrean zeudenak, estatutik bidaltzeko balio izan du. Bigarrenik, sexu lana ezkutuan egiten dute emakumeek eta ondorioz lan baldintzak eta segurtasuna kaskarragoak dira. Hirugarrenik, sexu lana egiten den lekuetan sarekadak areagotu dira azken urteetan, baina neurriok ez dute balio izan salerosketa antzemateko, egoera irregularrean zeuden biztanleak harrapatzeko baizik.
Europan prostituzioa erregulatzeko hainbat eredu dago. Espainiako Estatuak hartu nahi duen bidea (bezeroa zigortu eta sexu langilea estutu) Ipar Irlandak duela gutxi onartu duen legearen oso antzekoa da, azken horiek ere eredu suediarra jarraitzea erabaki baitute. Norvegiak ere Suediaren urratsak jarraitzen ditu eta Britainia Handia iaz hasi zen eztabaidatzen bide horri segi ala ez. Frantziako Estatuan aldiz, ekainean, bezeroa zigortu nahi zuen lege aldaketa bertan behera geratu zen, eta argudioa ondokoa zen: sexu langileen lan baldintzek okerrera egingo zuketen eta salerosketaren aurkako borrokan ez zen eraginkorra izango.
Lituanian, Maltan, eta Kroazian dena dago debekatuta eta Hetaira elkartearen aburuz, ondorioz dena dago kriminalizatuta. Austriak berriz legezkotzat du sexu lana, baina hainbat muga jartzen dizkio, eta nolabait erregulatzen, toleratzen eta antolatzen du. Espainiako Estatuko eredua berriz, eredu abolizionistan sartuko litzateke. Eredu horrek proxenetismoa eta antolaketa debekatzen ditu eta lan autonomotzat onartzen du sexu lana, beti ere sistematik kanpo.
Europako hainbat elkarte indarrak batu eta estrategiak prestatzen ari da Europako Parlamentuari sexu lana lan gisa onar dezan eskatzeko. Orain arrazoi gehiagoz, izan ere Bruselaren aholkuei jarraituz hainbat herrialde Barne Produktu Gordina kalkulatzeko sexu langileen jarduera kontuan hartzen hasi dira. Hala dio Hetairak: “Ezin da onartu prostitutak kontuan hartzea kanpo zorra murrizteko eta ez lan eskubideak bermatzeko”.