Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Zuk zer daukazu, xuxenmania depresiboa ala baskefilia militantis?
Atalak: Euskara
Mediku tolosarrak entzule orok patologia linguistikoren bat zuela ziurtatu zuen. Argazkia: Dani Blanco.
Kike Amonarrizek esan digu gaixo gaudela, denok gaudela gaixo, izan erdaldun, euskaldun edo ia euskaldun. Eskerrak fundamentuzko sendagilea den tolosarra, kontsultara gerturatu ginen eta guztientzako sendagaiak prest zituen.
Asteazkenean, Donostiako Garoa liburu-dendara azaltzeko eskatu zigun Amonarrizek. Gaitza antzematen lagunduko zigula, eta horretarako, Euskal Herriko patologia linguistikoak: zein gahixo gauden hitzaldia eskainiko zigula aurreratu zigun. Hitzaldia, goi mailakoa, ikus-entzule gaixoak bezalaxe, hala nola, euskara teknikariak, ARGIAko langileak, liburu saltzaileak, ARGIAko harpidedunak eta abar.
Mundua bitan banatzen dela esan zigun: badirela euskaldunak eta erdaldunak. Ondoren, munduaren ez alde batean ez bestean sartzen ez diren batzuekin akordatu zen: ia euskaldunak.
20-25 minutuan, abilezia handiz deskribatu zituen patologia guztiak, eta ondoren zailena egin zuen: erremedioa jarri. Esate baterako, baskefobia veligerantis gaixotasuna duten erdaldunez hitz egin zigun. Begiak gorritzen zaizkie eta azala pikorrez betetzen kalean norbaitek euskaraz hitz egiten badie. Medikuak goizero poliglotin pilula bat hartzea aholkatu zien gizagaixoei.
Euskaraz egin nahi eta ezinean dabiltzanen artean bi patologia behintzat antzemanda ditu Amonarrizek. Batzuek ergatibofobia dute eta ditxosozko “–k” behar denean ez erabiltzeaz gain, egokia ez den egoeratan erabiltzen dute. Medikuak esan zigun, halakorik ezagutzen badugu Kakarin jarabea erostera bidaltzeko. Beste ia euskaldun koitadu batzuek calcomania gaitza dute, eta euskaraz hitz egingo badute, erdarazko kalkoak egin beste erremediorik ez dute. Haientzat Mintzatolin oso egokia da.
Ez pentsa, euskaldun bete-beteok ere sufritzen dugu, medikuak ederki daki hori. Xuxenmania depresiboa dutenek ez dauden tokian ere akatsak aurkitzen dituzte. Biziki gomendagarria da Lasaitina pilula. Vigorexikoak ere badira gure artean, Tolosako medikuak elevigorexiko gisa diagnostikatuak. Hiztun horiei euskara ez den beste hizkuntza bat entzutea ia ezinezkoa da, ikaragarri kostatzen zaie erdaraz egitea. Halakorik gertatuz gero, Bertsomina pare bat hartu besterik ez dute eta sendatuko dira.
Kike Amonarriz mediku jaunak, Garoa liburu-dendako mahaitxo batean, bere azken obra salgai jarri zuen, Azken Txorakikeriak izeneko txiste liburua, ARGIArekin batera atera duena, hain zuzen ere. Ez dakigu zenbat ale saldu zituen, baina badakigu entzuleen erdiek-edo alboko farmaziara bisita egin zutela.