Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Aurrekontu politikek badute generoa
Atalak: Ekonomia, Gizartea
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako jardunaldietan martxoaren 5ean, Donostian. Argazkia: Argia.
Politika publikoak gauzatzeko erreminta nagusia da aurrekontu plana, nondik jasoko den dirua eta zertan gastatu edo inbertituko den. Genero ikuspegia kontuan hartzen duten aurrekontuetan ondokoa da galdera nagusi bezain sinplea: Aurrekontu plan horrek gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak eragiten al ditu?
Gipuzkoako Foru Aldundiak Sexurik gabea al da aurrekontu politika nazioarteko jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 5ean eta 6an. Aurrekontu publikoen prozesuetan ikuspegi feminista nola txertatu izan dute helburu jardunaldiok.
Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun ahaldunak azpimarratu zuenez, ezinbestekoa da aurrekontuen genero inpaktua aztertzea. Genero eragin hori emakume eta gizonen arteko desberdintasunak gutxitzekoa izan daiteke, baina baita alderantzizkoa ere. Genero berdintasuna helburu duten aurrekontu politikak egitea lortzeko ondoko pauso orokorrak ezinbestekoak izango dira: genero inpaktua neurtu; egoeraz jabetu; beharrak identifikatu; neurri zuzentzaileak hartu; eta hartutako neurrien emaitzak ebaluatu.
Erresuma Batuko eta Eskoziako esperientziak
Angela O’Hagan eskoziarra genero-aurrekontuetan aditua da eta haren ustez, aurrekontuak edozein gobernuren adierazpide nagusia dira, eta derrigorrezkoa da aurrekontu planak eta berdintasun planak batera lantzea. Aurrekontuak ez dira ariketa teknikoak, ezta neutroak ere; gizartearengan eragin zuzena dute. Genero ikuspegiko aurrekontuek ezin dute izan Gabonetako oparia, alegia, ekonomia ondo doanean egin daitekeen zerbait.
O’Haganek bi ekimen garrantzitsu aurkeztu zituen, bata Erresuma Batukoa eta bestea Eskoziakoa. Erresuma Batuan Uk Women’s Budget Group (Erresuma Batuko Emakumeen Aurrekontu Elkartea) taldea dago, akademikoek, abokatuek, soziologoek, legelariek… osatua. Ogasun Sailarekin zuzeneko harremana dute.
O’Hagan Eskoziako Scottish Women’s Budget Group-eko kidea da. 2000. urtean sortu zuten eta bertako kideak funtzionarioak, ikerlariak eta politikariak (ministroak eta parlamentariak) dira. Lehen zortzi urteetan, bilerak teknikoak ziren batik bat, baina 2009. urtetik aurrera batzarretan ministroek zuzenean parte hartzea lortu dute. Aurrekontuen deskripzio narratiboa egiten dute. Erronketako bat, hurrengo urteko aurrekontuak oraindik zirriborro direnean errepasoa ematea litzateke. Hau da, oraindik onartu gabekoen gainean eragin nahiko lukete.
O’Haganen iritziz, Eskozian diskurtso politikoa aldatu da. Lehen ekonomiaren hazkundeaz mintzatzen ziren eta gaur egun hazkunde ekonomikoaz eta desberdintasunak desagertzeaz hitz egiten dute. Hitzez behintzat gauzak aldatu dira.
Austriako politikarien oniritzia lortu
Elisabeth Klatzer austriarra Europako Genero Aurrekontu Sareaz aritu zen, baita Austriako Gobernuaren esperientziaz eta zehazki Vienan egindakoaz ere. Austriako Gobernuak maila federalean egin du lan, eta Klatzerrek adierazi zuen bere ustez garrantzitsuena aurrekontuak genero ikuspegiz landu ahal izateko Gobernuko Ministerio guztiak konbentzitzea izan dela. Ministerio bakoitzak bere aurrekontu planetan bost helburu zehaztu behar ditu eta bostetik batean genero ikuspegitik emaitzak lortu behar ditu. Helburuak ipini eta emaitzak lortu.
Andaluzian 11 urteko ibilbidea
Anabel Escobarrek ere (Andaluziako Juntako Aurrekontu Politiken, Jarraipenen eta Ebaluazioen Zerbitzuko burua), argi dauka aurrekontuak erreminta oso baliotsuak direla: transbertsalak dira, urtero egin behar dira, gai guztiak horietatik pasatzen dira eta aurrekontuek parlamentutik pasa behar dute.
11 urteko ibilbidean Ogasun eta Administrazio Publikoen Kontseilaritzak hartu du gaiaren lidergoa. Hala ere, elkarlan betean ari dira Andaluziako Emakumearen Institutuarekin.
Andaluziako Gobernuak dituen ehundik gora aurrekontu programetatik bost aukeratu dituzte, ondoko ezaugarriak kontuan hartuta: aurrekontu egitasmo horrek daukan genero inpaktua; desberdintasunak konpontzeko duen ahalmena; eta aurrekontu zakuaren garrantzia. Bost aurrekontu egitasmoei auditoria egin diete, alegia, genero desberdintasunak desagerrarazteko emandako pausoek nolako emaitzak eman dituzten ebaluatu dute. Auditatutako bost egitasmoak ondokoak dira:
-Osasun arreta (aurrekontu osoaren %38 du).
-Haur Hezkuntza, alegia, 0 eta 3 urte arteko haurrak.
-Atzerrian, garapenerako egiten diren lankidetzak.
-Estatistika eta kartografiak hedatzeko lanketa.
-Lurralde garapena: landa eremuetan genero artean dauden desberdintasunak aztertzeko asmoz.
Bost aurrekontu egitasmoek helburuen zati bat baino ez dute bete.
2015ean 24 auditoria egingo dituzte.