Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Latinoamerikan emakume elkarteak eta mugimendu feministak elkarrekin
Atalak: Gizartea, Nazioartea
El Salvadorko hainbat emakume talde abortoa despenalizatzeko eskatzen, 2014ko irailean. Argazkia: www.lasdignas.org.
Duela hamar urte, El Salvadorretik etorri zenean horrexek harritu zuen Ana Murcia feminista: hemen emakume elkarteak eta talde feministak ez dira elkarlanean ari.
Martxoaren 17a. Zarauzko Udaleko jabetze eskolak antolatuta “Mujeres del mundo” ikastaroaren hirugarren saioa. Ana Murciak Latinoamerika eta Karibeko mugimendu feministaz hitz egin zuen. Murciak Las Dignas mugimenduan hartu zuen parte El Salvadorren bizi zen bitartean. Duela hamar urte etorri zen Euskal Herrira eta Garaipen elkartean dabil gaur egun.
Emakumeek osatutako mugimendu asko daudela azpimarratu zuen, eta mugimendu feministak lanerako orduan haiekin gogoratzen dira. Emakume mugimenduetako kideek ez dute beren burua feministatzat, baina Murciaren ustez, haiek ere emakumeen eskubideen alde borrokan ari dira. Elkarren arteko aliantzak bilatzea ohikoa da. Horregatik, harrigarria egin zitzaion duela hamar urte Euskal Herrira etorri zenean aurkitu zuen errealitatea. Emakume taldeak batetik, eta mugimendu feminista bestetik dabilela dio.
Korronte feminista ugari Latinoamerikan
Mugimendu feministako hainbat korronte azaldu zituen Murciak ikastaroan, eta banaka-banaka hemen azalduko ez baditugu ere, nabaria da batetik bestera alde nabarmenak daudela. Korronte instituzionala, autonomoena eta komunitaristena azaldu zituen. Badira kolonizazioa ardatz hartzen duena, korronte indigena eta ekofeminista ere.
Entsalada ederra, baina Murciak adierazi zuenez, elkarlana bilatzen dute: “Emakume talde batek pentsa dezake haien eskubideen alde egiteko herriko alkatetza hartzea dela onena. Agian, boterea eskuratzeko alderdi politikoko gizonen laguntza ere behar dute. Gerta liteke zuk badakizula gizon talde horretan badela bat tratu txar emailea,besteak sexu erasoak egin dituela… Ni agian ez nintzateke aurkeztuko hauteskundeetara horrelako jendearekin, baina iruditzen zait talde bakoitzak bere erabakiak hartu behar dituela”.
Emakumeen eskubideak defendatzeko mila modu, ezkontzen zailak, baina ahalegintzeak merezi du. Beharbada, Latinoamerikan eta Kariben emakumearen eskubideen zapalketa hain gordina dela jabetzen direlako. Hango matxismoa eta patriarkatua “gizarte tortura” gisa definitu zituen Murciak. Abortatzeko eskubidearen gaiaz hitz egiten ari ginela esan zuen “tortura soziala”. El Salvadorren esate baterako,emakumeak ezin du abortatu inolako baldintzetan (munduan sei herrialdetan baino ez da gertatzen) eta Murciaren esanetan haurdunak bi aukera baino ez ditu: hil ala erditu.
Etsipenik ez ordea, salvadortar feministaren aurpegian. Psikologotarako dirurik ez duten herrialde haietan autokontzientzia taldeak osatzen dituzte, zapalkuntzaz (eta zapalkuntzez, korronte batek baino gehiagok neoliberalismoa, arrazismoa, kolonizazioa eta neokolonizazioa, heteronormatibitatea… barnebiltzen dituelako) jabetzeko, eta ahalduntzeko.