Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Osakidetzari eskaera (V): Historia klinikoa euskaraz
Atalak: Euskara
Odol analisiak, historia klinikoa, medikua bera… gaztelaniaz. “Bihar kexa jarriko dut!” esan eta gero ezer egiten ez duen horietakoa al zara? Formula erraza prestatu dugu Elebidera hainbat eskaera bideratzeko. Zoritxarrez modu askotako kexak eta eskaerak egin diezazkiokegu Osakidetzari, hizkuntza eskubideak errespetatzen ez dituelako. Ondoren, historia klinikoa euskaraz eskatzeko eman beharreko hiru pauso errazak azaltzen dizkizugu:
1 . Sartu Elebiden. “Intzidentzia mota”n aukeratu “Eskaera”. Bete gainerako datuak.
2 . “Hurrengoa” zanpatu eta “Intzidentziaren datuak” eremuan ITSATSI ondoko testua:
Nire dokumentazio kliniko edo historia klinikoa gazteleraz dago, gaztelera hutsean, eta horregatik kexa hau plazaratzen dut. Indarrean dagoen 38/2012 Dekretuaren arabera (osasun arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa) pazientea da historia klinikoaren titularra. Legearen arabera beraz, nire historia klinikoaren jabea neu naiz, eta nire dokumentazio kliniko edo datu guztiak (diagnostikoak, oharrak, proba osagarrien emaitzak, alta txostenak, etab.) euskaraz nahi ditut. Zoritxarrez, esan bezala gazteleraz daude. Osasun arreta, medikuen eta erizainen jarduera arautzen duen kode deontologikoaren arabera eta indarrean dagoen 41/2002 Legearen arabera, hiritarron duintasunari lotzen zaio, eta ezin da diskriminaziorik onartu. Nire lehentasunezko hizkuntza euskara da, baina nire historia klinikoa gazteleraz inposatu didate. Eusko Legebiltzarrak 1982ko azaroaren 24an ebatzi zuen `Euskararen normalizaziorako oinarrizko Legea´ (10/1982) zeinak euskara EAEko hizkuntza ofiziala izateaz gain Euskal Herriaren kultura-ondarearen funtsezko osagaia dela adierazten duen. Legeak hizkuntza alorreko herritarren eskubideak eta herri-aginteen edo administrazioaren betebeharrak jorratzen ditu. Ildo honetan, legearen alderik garrantzitsuenetarikoa administrazioarekiko harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea babesten duela da. Idatzizko harremanak ere hartzen ditu kontuan, eta administrazio-ebazpen, jakinarazpen, adierazpen eta ekintza guztiek ele bitan idatzita egon behar dutela dio. Beraz, nire historia klinikoa edo dokumentazio klinikoa euskaraz nahi dut, Osakidetzan erabiltzen diren aplikazio informatikoetan (Osabide AP, Global, etab.). Nire osasun arretaren jarraikortasuna bermatzeko erantzukizuna eta betebeharra osasun laguntza eskaintzen duen erakundearena da (Osakidetzarena) eta ez nirea. Hori bermatzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide teknikoak garatu behar ditu. Nolanahi ere, nire historia klinikoa euskaraz nahi dut aldez edo moldez. Ez dut onartuko etxera bidalitako paperezko itzulpen bat: historia kliniko informatizatua euskaraz nahi dut.
3 . “Amaitu”ri eman eta kito.