Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Udako jaietako kanpaina: erasoak jada ez dira mugimendu feministaren kezka soilik
Atalak: Gizartea
Barañaingo eraso sexistak salatzeko mila herritar inguru bildu ziren udan.
Ezin esan uda ona izan denik, eraso sexistak ez dira urritu. Aurrerapausoak ordea, nabariak dira. Gaur egun ez da mugimendu feminista kezka duen bakarra, jai batzordeak, hedabideak, erakunde publikoak, eta gizartea orokorrean, kontzientzia hartzen ari dira.
Bilbo, Baiona, Barañain, Azpeitia, Gasteiz, Getxo, Iruñea, Ordizia, Portugalete, Sestao, Zumaia… herri horietan behintzat eraso sexisten salaketak izan dira. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak udako jaien ondorengo balorazioa egin du, eta eraso sexista eta sexualen kopuruagatik larrituta daudela adierazi du. Alabaina, alde gozoa ere azpimarratu du: “Pozarren ikusi dugu, herri, hiri eta auzoetan mugimendu feminista zein jai eta auzo elkarteek izan duten erantzun eta deialdi gaitasuna. Honekin argi geratu da sarri, jendarteak, eragile sozial zein kasu batzuetan instituzionalek, ezezko irmoa ematen dietela halako erasoei, eta honek berebiziko garrantzia duela azpimarratu nahi dugu”.
Oihana Etxebarrieta Euskal Herriko Bilgune Feministako komunikazio arduradunari udako jaien balorazio orokorra egiteko eskatu diogu, eta galdetu diogu, ea beraien ustez aurrerapausoak nabarmenak diren.
Nola baloratuko zenuke udakoa?
Alde bikoa da inpresioa. Batetik, egia da udako kanpainaren alde negatiboa jaso dugula, eraso sexista dezenteren salaketak izan dira, baina alde positiboa dauka, ikusi dugu erantzun handia egon dela. Geroz eta elkarlan handiagoa sumatu da eragileen artean. Ez da mugimendu feministaren gain erortzen den zerbait, baizik eta geroz eta jende gehiago ari da inplikatzen borroka honetan. Geroz eta eraso sexista gehiago salatzeak lotura izango du geroz eta elkarlan gehiago egotearekin, azken finean kontzientzia handiagoa dago. Positiboarekin geratuko gara, jada ez da mugimendu feministaren zerbait, gizartea oro har, komunikabide, erakunde, gazte antolaketa eta jai antolaketetako taldeek, haien gain hartzen dute. Poztekoa da. Jendea konpromiso handiak hartzen ari da. Bide onean goaz.
Zein egiteko izan dute hedabideek?
Sentsazioa daukagu gaia uda guztian pil-pilean egon dela, eta gaia ez dute landu erasoa gertatu denean soilik, aurretik ere bai. Horrek garrantzia handia dauka.
Nola baloratuko zenuke erakundeen lana?
Inplikazioa handitu dela esan dezakegu? Herriaren arabera, esango nuke. Guri eta inguruko lagunei herrietatik eskaerak iritsi zaizkigu jaien aurretik formakuntza eskaintzeko edo jai parekideen inguruko tailerrak egiteko. Erasoei erantzuteaz gain beraz, aurre-prestaketa ere egin dute batzuek. Geroz eta gehiago ari dira horretan sartzen.
Erantzunari dagokionez, erasoa gertatu eta gero eta erasoa gertatu aurrerako sortutako protokoloetan erakunde batzuk sartu izan dira. Hori ere garrantzitsua da. Noski, asko falta dira horretan sartzeko. Jai batzordeek eta konpartsek bere gain hartu duten ardura nabarmenduko genuke. Adibidez, Donostiako Piratek sortutako Atalaia taldea. Hainbat konpartsek hartzen dute parte, eta erasoen inguruan aritzeaz gain, jai ereduen inguruan hausnartzen dute. Bilboko konpartsetan ere lan handia egin dute, eta berriro diot, ez soilik erasoei begira, positiboan planteatzen diren borrokak dira. Besteen adibide izan daitezke horiek.
Hiriburuetako erakunde publikoek, alkateek adibidez, erasoen aurretik eta ondoren gaia nabarmen azaleratu dutela iruditu zaigu.
Bai, mahai gainean kokatu dute gaia, baina jaien balorazio orokorra egiteko garaian garrantzia kendu diote erasoen kontuari. Batetik, ados esan duzunarekin, gero eta gehiago azaltzen dute, herritarrek eskatzen diete. Batere ez aipatzetik aurten egin dutenera salto ikaragarria dago. Bestetik, jaien balorazioak normaltasunaren barruan kokatu dituzte, horrela, jaietan erasoak izateak normala dirudi.
Beti ez dakigu zer den eraso sexista? Gasteizkoa gogoan.
Ez, ez dakigu zer den. Erasoa da pertsona erasotua sentitu den momentutik eta botere harreman jakin batzuen baitan gertatu den erlazio batean. Gasteizkoa tamalgarria izan da, zertaz hitz egin dugun ikusteak tristatzen gaitu, hau da, erasoaz beharrean ondorengo mugimenduaz.
Klitto! atari digitalean Malen, Ana eta Iratik udako jaietan izandako erasoez eta erantzunez egindako hausnarketa irakurri nahi baduzu, jo helbide honetara.