Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Polizia nazionalak: ‘Askotan, zirikatzeko valentzieraz egiten digute’
Atalak: Hizkuntzak
Polizia nazionalak dioen zirikatzaile horietakoa omen Miquel Gironés musikaria. Argazkia: www.naciodigital.cat.
2013ko gertaera batengatik bi polizia nazional absolbitu dituzte. Miquel Gironés musikariak atxiloketa ilegala izatea eta zauriak eragitea salatu zuen. Haren itxurak eta valentzieraz aritzeak eragina izan zutela uste du.
Valentzian ezaguna da Miquel Gironés. Obrint Pas musika taldeko abeslari, perkusionista eta dultzaineroa izan zen (taldeak ez du jarraitzen). Abestietako gai nagusiak, besteak beste, Herrialde Katalanetako lurralde eta hizkuntza batasuna, eta katalanaren defentsa dira. 2013ko martxoaren 25ean polizia nazionalak geratu zuen kotxearen leihatilatik paper batzuk botatzeagatik. Poliziaren arabera, aurre egin zien Gironések eta valentziera erabili zuen haiek haserrarazteko. Gironések uste du itxuragatik eta valentziera erabiltzeagatik atxilotu eta jo zutela.
Sententzian ez da agertzen, baina oso esanguratsua da (negar egiteko gogorik ez bada barregarria ere bai) polizietako batek deklaratutakoa: “Askotan, zirikatzeko valentzieraz egiten digute… hobe esanda katalanez egiten digute. Valentzieraz egitea oso zuzena iruditzen zait, bi hizkuntza koofizialetako bat baita, baina katalana ez”.
Gironésen ustez, horrelako hizkuntza gatazkak gero eta gutxiago dira, baina oraindik ere gertatzen dira. Bere iritziz, funtzionarioei bezalaxe, poliziari ere (baita nazionalei ere) lanerako valentziera jakitea eskatu behar zaie. Ondoko lerroetan Diagonal egunkariak egindako elkarrizketa zati bat itzulita:
Zuri gertatutakoa salbuespena dela uste duzu ala horrela jarduteko joera dago?
Nik ez dakit inor atxilotu duten valentzieraz hitz egiteagatik eta itxuragatik, baina hizkuntzagatik astero daude liskarrak poliziarekin. Argi dago, ez da gertatzen den lehenengo aldia. Ez zen hain gogorra izan, ez nuen ziegan bukatu, baina horrelakoak entzutea ez da arraroa. Hezten ez dituzten bitartean horrela jarraituko du kontuak. Adibidez, Gaztela eta Leondik ekartzen badira, eta inork ez badie azaltzen beste hizkuntza ofizial bat dagoela, eta adinekoren batekin topo egiten badute edo gaztelaniaz hitz egiteko zailtasunak dituen norbaitekin, ez dute ulertuko eta iseka egiten ari zaizkiela ere uler dezakete. Ez bada azaltzen hemen hizkuntza bat daukagula, gure historia eta kultura dauzkagula, sarri probokaziotzat hartzen du jende askok.
Hizkuntza diskriminazioa beste eremuetan gertatzen al da?
Asko aurreratu dugula esango nuke. Orain dela hamabost edo hogei urteko egoera eta oraingoa oso desberdinak dira. Gaur egun erdeinuz “hitz egidazu gaztelaniaz!” esango duenik aurkitzea arraroa da. Hala ere, eremu askotan valentziera hiztunak oztoporen bat aurki dezake hizkuntza arrazoiengatik. Gero eta gutxiago, baina gertatzen da. Eskerrak duela hamar urte bezala ez gauden. Agullenteko bikote batek Txinako haur bat adoptatu nahi zuen eta funtzionarioak ezezkoa eman zuen gaztelaniaz aritzeko zailtasunak zituztelako. Hori jakitea garrantzitsua da. Katalunian hainbat familiak haien seme-alabek gaztelaniaz ikastea nahi dutela ere askotan esan da, baina ez da esaten Valentzian 150.000 umek ezin dutela valentzieraz ikasi.
Zein irtenbide proposatuko zenituzke horrelakoak saihesteko?
Irtenbideak oso konplexuak eta zabalak dira. Eskola eta institutuetan katalana, galiziera eta euskara ikasteko ikasgaia eskaini beharko litzateke; guk gaztelania ikasten dugun bezalaxe. Txikiak garenetik azaltzen ez badigute Espainiar Estatuan lau nazionalitate daudela eta hizkuntza desberdinak hitz egiten direla, nahiz eta hizkuntza ardatza gaztelania izan, horrelakoak gertatzen dira.
Poliziari dagokionez, valentziera maila ertaina edo goi-maila eskatu beharko litzaieke lan egiteko, gainerako funtzionarioei eskatzen zaien bezala. Eskatu egin behar zaie, nahiz eta polizia nazionala izan, pedagogia asko egin behar da.