Jalgi hadi plazara
Hasiera » Gizartea » Zergatik ez den eskandalua errege magoa erregina izatea
Urt08 2

Zergatik ez den eskandalua errege magoa erregina izatea

Atalak: Gizartea

Erdian Baltasar emakumezkoa Madrilgo kabalgata batean. Argazkia: El País / Luis Sevillano.

Erdian Baltasar emakumezkoa Madrilgo kabalgata batean. Argazkia: El País / Luis Sevillano.

Madrilen zalaparta, Manuela Carmena alkateak kabalgatetan erreginak ateratzea proposatu zuelako. Ez ziren bakarrak izan, ezta lehenengoak ere.

Madrilen PP inguruko agintari eta militanteak sumindu dira Madrilgo Udalaren erabakiarekin, erreginak karrozetara igo diren lehenengo aldia balitz bezala. El País egunkariak kabalgatan erregina magoak izatea burugabea ez dela erakusteko sei arrazoi eman ditu.

1- Bibliak ez ditu erregeen izenak zehazten, eta ez dio erregeak zirenik ere, “Ekialdeko jakintsuak” zirela baino ez dio. Anonimotasuna gordetzen dute San Mateoren Ebanjelio osoan. Bibliak ez dio ezta hiru direnik ere, hiru opariengatik ateratako ondorioa da hori. (Bibliako deskribapenak haserretu diren sektore kontserbadoreak lasaitzeko balio dezake. Eta Biblian magoak gizonezkoak direla esango balitz, pentsatu beharko genuke gainerako agintari eta herritarrak ados direla gutxienez tradizioak gaurkotzearekin, genero, klase, erlijio eta bestelako diskriminazioak ezabatzeko bidean).

2- Errege mago beltza Erdi Aroan agertu zen. Gotiko garaitik da Baltasar beltza, kristautasuna unibertsalizatzeko asmoz.

3- Sinodo anglikanoak ‘magi’ hitzak (errege magoak esateko modua grekoz) erregina bat edo gehiago egoteko aukera ematen duela esan zuen.

Bob Esponja hiru erregeen kabalgatan. Argazkia: @isaacfcorrales.

Bob Esponja hiru erregeen kabalgatan. Argazkia: @isaacfcorrales.

4- Makina bat kabalgatatan Baltasar beltzez margotutako zuri bat da eta inork ez du zalantzan jarri haurrak nahastuko dituen.

5- Kabalgatak ez dira izaten Bibliaren erreprodukzio fidelak, inondik ere. Argazkian Valladolideko kabalgata. Lau karroza atera zituzten. Lehenengoan jaiotza jarri zuten, bigarrengoa Dora esploratzailearena zen eta Meltxor zihoan, hurrengoa Bob Esponjarena zen eta Gaspar zeraman, eta azkenak Peppa Pig zuen izena eta Baltasar zeraman.

6- Madrilgoak ez dira izan erregina bakarrak. Espainiako Estatuko hainbat herritan atera dira eta atera izan dira emakumeak erregina mago gisa.

Aita santua bi errege eta erreginari harrera egiten.  Argazkia: @jorgegcastano.

Aita santua bi errege eta erreginari harrera egiten. Argazkia: @jorgegcastano.

Madrilgo alkate Manuela Carmenari gozoak esan dizkiote, baina ez dira konturatu urtarrilaren 1eko mezan Francisco aita santuak bi erregeri eta erregina bati egin ziela harrera.

 

Espainiako Estatuko erreferentziak aipatu ditugu hemen, Euskal Herriko erreginen berri duzuenok haien berri ematea eskertuko genuke.

2 Iruzkin

  1. Gintxo | 2016-01-08 at 12:09

    Manuela Carmenari gozoak esan dizkiote, eta Susana Diezi? 2007an “erregina” lanetan ibili omen zen kabalgatan.

    Reply
    • Onintza Irureta | 2016-01-08 at 12:29

      Zure pistari esker interneten sartu eta argazkia aurki daiteke. Auskalo zenbat emakume izan diren erregina, bazterrak hainbeste nahastu gabe.

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA