Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Gizonentzat emakumea dena erdaldunentzat euskalduna al da?
Atalak: Euskara, Gizartea
Gizonen eta erdaldunen pribilegio egoerak alderatu ditu Lizarraldek bere lanean. Argazkian, Joseba Larratxek Larrun hilabetekarirako egindako marrazkia.
Baliagarriak al dira gizon taldeak? Eta erdaldunenak?; Parekidetasuna gai politikoa da, eta euskara?; Nola har dezakete parte gizonek eurek diseinatu ez duten zerbaitetan? Eta erdaldunek?.
Saioa Lizarralde Urrutiak egin du ariketa. 2015eko martxoan Mikel Garcia Idiakez ARGIAko kazetariak landutako LARRUN hilabetekaria hartu du abiapuntu. Gizonak eta feminismoa. Botereari uko egiteko ordua izenburuko mahai-ingurutik hainbat galdera, baieztapen, ideia atera ditu eta gizonen tokian erdaldunak jarrita parekatze ariketa egitea proposatzen du. Ondoko lerroetan duzue Lizarraldek egindako ariketa, hausnarketarako baliagarri delakoan:
-Berdintasunaren bide horretan, non kokatzen dute eta kokatu behar dute erdaldunek euren burua?
-Nola jokatu behar dugu benetan harreman orekatuak garatzeko?
-Erdaldunek pribilegioak dituzte? Jabetzen al dira euren pribilegioez eta zeintzuei eta nola egin behar diete uko? Ala ez gaude horretarako prest?
-Posizio hegemonikoa utzi eta bigarren lerrora igarotzea erasotzat hartzen du hainbatek.
-Erdaldunen posizioa ez da erosoa eta deserosotasun produktiboa sortzea izan behar du helburua.
-Gai politikoa da.
-Zer egin erdaldunek eurek diseinatu ez duten zerbaitetan parte hartzeko?
-Biktimizazioan erortzeko joera.
-Berdintasunak zein onura ekarriko ligukeen ikusten saiatzen gara, baina ez galerak. Galerak egon badaude.
-Mugimendu feministak ez ditu behar gizon taldeak. Euskararen normalizazioak erdaldun taldeak?
-Erdaldunek ezer ez dutela egin behar pentsatzeko arriskua dago. Arazo bat dago eta horren parte dira.
-Rol hitza bigunegia.
-Ikasketa prozesua sistemikoa eta egiturazkoa da. Sistemari egozten diogu arazoa, sistema aldatzean aldatuko dira erdaldunak.
-Eredu neoliberalean norberak du aldatzeko gaitasuna, baina hori ez da horrela. Egitura sistemikoa denez, horrez gain beste gauza askok hartzen dute parte.
-Nik uko egin diezaioket nire pribilegioei, baina hori bera pribilegio bat da. Hori boterean dagoenak baino ezin du egin. Zein pribilegiori egingo diozu uko? Parekoak uko egiteko eskatzen dizun pribilegio horiei, etxeko harremanetatik hasita esparru kolektiboetaraino. Bestela, norbere buruarekin ondo sentitzeko ariketa bat da.
-Inertzia batzuk errepikatzeari uztea gauza garrantzitsua da.
-Ez da hainbeste dagoen hori berdintzea, dagoena eraldatzea baizik.
-Herri mugimenduak ez daude hain juxtu botere egituraren erdigunean eta kohesio beharrak bultzatuta aldaketak ikuspegi atsegin eta lasaiaz egiten saiatzen gara, eta onargarria eta beharrezkoa da, baina momenturen batean aldaketa sakonak planteatu beharko ditugu: adibidez, halako botere gunetan ez da gizonik sartuko datozen bost urteetan, osasun demokratikoagatik, goazen proba egitera eta ea zer gertatzen den ikustera.
-Gatazka mahaigaineratu beharra.
-Sortuko dugun horren ezezagutzak eragiten digun beldurragatik, atzera egiten dugu.
-Diskurtso sinpleak behar dira.
-Boterea beti oldartzen da mugak jartzen zaizkionean.
-Zaila bada ere, pentsatzen hasi behar dugu zein momentutan egin behar dugun atzera eta zein momentutan aurrera.
-Min hori pentsatzeko eta kudeatzeko tresnak behar ditugu, ez dadin bihurtu min hori biktimizazio eta diskriminazio ikur (diskriminazio hitza ere oso arin erabiltzen baitugu).
-Gakoa da behin eta berriz arazoa azaleratzea.
-Pedagogia eta ahalegina garrantzitsua da, baina beste neurri batzuk ere planteatu behar dira.
Testu zati hau Saioa Lizarralde Urrutiak egindako Hizkuntza plangintza ikastaroko graduondokotik hartutakoa da. Euskalgintza eta feminismoaren arteko sinergiak du izenburu eta lotura honetan lan osoa dago.