Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Mugimendu feministaren premiazko egitekoak
Atalak: Gizartea
Teoria feminista izeneko ikastaroan, laugarren eta azken saioa. Lourdes Méndez irakasleak generoa terminoari heldu zion berriro. Termino ulertezina eta feminismoarentzako balio ez duena, bere ustez.
Antropologoak gogorarazi zuen 1970eko hamarkadan nola mugimendu feminista eta akademia (unibertsitateak) elkartrukean ari ziren. 1980ko hamarkadan elkar elikatze hori eten zen eta gaurko panorama ondokoa da: batetik mugimendu feminista, bestetik akademia eta hirugarrenik, erakunde publikoak. 1980ko hamarkadan mugimendu feministaren eta akademiaren artean zegoen harremanik ez dago gaur egun, baina argi geratu zen militante feminista bat baino gehiago ari dela lanean erakunde publikoetan. Méndezek aitortu zuen erakunde publikoek mugimendu feministari ateak irekitzen dizkietela diru-laguntzak eta emanez. Zurrunbilo horretan sartua dago mugimendu feminista.
EHUko antropologoak argi du, ordea: “Feministok ez dugu astia hartu pentsatzeko zertan ari garen, esate baterako genero hitza erabilita. Esan nahi dut ari garela eztabaidatzen ea zer den maskulinoa eta zer femeninoa, eta horretaz hitz egitea aingeruen sexuaz hitz egitea bezala da. Jardun gaitezen ukigarria den horretaz; sistema ekonomiko honek eragiten duen presio ekonomikoaz, politikoaz, erlijiosoaz…” Gaur egungo gizarte konplexua izan zen hizpide ikastaroan, inmigrazioa tartean. Mendebaldean emakumeak emakumea zanpatzen ari ote diren galdetu zuen norbaitek. Méndezek adierazi zuen kontua ez dela norbanakoa errudun sentitzea (etxeko lanetarako etorkin emakumea kontratatzeagatik, esate baterako), eta gutxiago emakumea emakumearen aurka jartzea. Sistema ekonomikoaren egitura arazoa nabarmendu zuen eta hark norbanakoari ardura bizkarreratzeko duen joera.
Zer egin behar du mugimendu feministak? Horixe partehartzaileek Méndezi egindako galdera. Premiazko hiru zutabe aipatu zituen:
-Mugimendu feministaren laugarren olatua abian jartzea.
-Unibertsitateetan ikertzea. Txorakeriak alde batera utzi eta ikerlariak eta emakumeak harremanetan jartzea.
-Berdintasun planak (erakunde publikoek eginak) zorrotz kontrolatzea, eginda daudenean iristen baitira talde feministen eskuetara.