Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Nola lortu Osakidetzan hizkuntza eskubide-urraketak gehiago salatzea
Atalak: Gizartea, Hizkuntzak
Aitor Montes eta Garazi Sagasta Arrasateko kanpainan 2015ean. Argazkia: Goiena.
2015ean lortu da. Elebidek 404 intzidentzia jaso ditu Osakidetzari soilik lotuak. 2014an eremu guztietan jarritako intzidentziak 412 izan ziren.
Berriak emandako informazioaren arabera, hizkuntza eskubideei buruz Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak, Elebidek, 789 intzidentzia (404 Osakidetzaz) jaso ditu 2015ean, inoiz baino gehiago. Ordura arteko kopururik handiena aurreko urtekoa izan zen: 412.
Zergatik halako igoera, eta zergatik Osakidetzari jarritako kexa eta eskaeretan? Ez dirudi urte batetik bestera hizkuntza eskubideak gehiago urratu direlako denik, zoritxarrez bere horretan segitzen dute hainbat urraketak hainbat urtetan.
Kontua da Gipuzkoan kanpaina zehatzak egin direla osasun zerbitzua euskaraz eskatzeko eta kexuak eta eskaerak Osakidetzara bideratzeko bitartekoak jarri zaizkie herritarrei. Hala ere, Elebideren txostenak dioenez, kanpainez gaindiko kexu eta eskaerek ere gora egin dute. Batetik, Osakidetzako langileek beraiek salatu dituzte eskubide urraketak, eta bestetik, herritarrak ordezko mediku erdaldun elebakarrak bidalitakoan kexatu dira.
Zergatik egiten zaigu hain zaila hizkuntza eskubideak urratzen zaizkigunean kexatzea eta konponbideak eskatzea? Eta zergatik zailago osasun zerbitzuez ari garenean? Aitor Montes Lasarte Aramaioko medikuak bi arrazoi behintzat jarri ohi ditu mahai gainean: Batetik, osasun zentrora gerturatutakoan pazienteak sarri uzten ditu bigarren mailan hizkuntza eskubideak, osasunez pattal dabilelako, zer daukan ez jakin eta kezkatuta dagoelako… nahikoa lan bere buruarekin. Bestetik, Osakidetzaren egitura konplexuak ere ez du batere laguntzen hizkuntza eskubideak urratzen direnean kexa nola bideratu asmatzen, eta helburua lortzen.
Horren jakitun, Montes medikuak berak, Garazi Sagasta lagun, eta Arrasateko EHErekin elkarlanean, Jai Zale tabernan, 2015eko martxoan, osasun informazioa euskaraz eskatzeko kanpaina egin zuen. Dokumentazio klinikoa, ekografia, pediatria, ginekologia eta traumatologiako zerbitzuak eta erresonantzien emaitzak euskaraz jasotzeko eskaera ereduak prestatu zituzten. Ordenagailuetan eskaera ereduak ireki eta herritarrek zein eskaera mota egin nahi zuten esatea besterik ez zuten.
Ekimeneko kideak eskaerak edo kexak Osakidetzara helarazteaz arduratu ziren, eta horretarako hizkuntza eskubideen urraketak azaleratzeko dauden bi bideak erabili zituzten. Batetik, Elebidera, eta bestetik, Akuilari aplikazioa erabiliz Hizkuntz Eskubideen Behatokira. 78 kexa eta iradokizun jaso zituzten.
2016ko otsailean antzeko kanpaina egin zuten Oñatin. Montes medikua baikorra da, eta dio 2.000-3.000 eskaera egitera iritsi beharko genukeela.
Elebidera bidalita, Behatokira bidalita (are eta errazago sakelako Akuilari aplikazioari esker), bakarka, kanpainen bidez… eskariak eskaintza bermatuko duelakoan.