Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Katalanofobiak konplizeak behar ditu
Atalak: Hizkuntzak
Zaragozan katalanaren aurkako manifestazioa. Argazkia: Vilaweb.
Marta Rojalsek katalanofobiaren bi ardatz aipatzen ditu: katalanofoboak beraiek, eta fobia toleratzen dutenak. Konplizeei egurra ematen die Vilaweben idatzitako iritzi artikuluan.
Ia iritzi artikulu osoa, jatorriz katalanez dagoena, euskarara itzuli dugu:
Katalanofobiak konplizeak behar ditu
Artikulu hau idatzi dut “Ez dugu katalanez hitz egiten” plataformak Aragoiko katalanaren aurka Zaragozan manifestazioa egin eta hurrengo egunean. Mmm, manifestazio gehiegi, beti manifestazioez hitz egiten duzu…
Eta kontseilari batek kargua katalanez egin zuelako zin Aragoi Behea-Caspeko presidente ohiaren dimisioarekin hasten bazara?Ustelkeriagatik ez baizik eta katalanagatik dimititu duen PPko bat… badu interesa… Baina, jakina, pertsona hori ez da ezaguna…
Eta Toni Cantóren elkarrizketa hartzen baduzu, pasarte batean dio Valentziar Herrialdeko umeak “Madrilgo umeekin alderatuta galtzen aterako direla elebitasunagatik”. Pff, baina katalanaren aurka egitea, Ciudadanosekoa izanda, ez da inolako berria…
Eta irakasle madrildar batek txiokatu zuena?: “Gaur hizkuntza ikasgaia. Espainiako hizkuntzak. Katalanez egin behar denean inork ez du irakurri nahi testua. Iseka. Haserretu egin naiz”. Hainbeste gauza egonda, ez dakit Twitterrera jo beharrik ere badagoen.
A ze atsekabea: ehunka mila katalanofobia kasu isolatu, joan den astekoak baino ez bagenitu hartuko ere ez zenuke jakingo zein adibide aukeratu. Berdin da. Adibideak adibide, denek bi gauza dituzte amankomunean: 1) katalanofoboak dira protagonista 2) “Promesen Espainiak” toleratzen ditu horiek: katalan “espainia-aldatuko-dutenek” diote herrialde hori existitzen dela, punttu-punttuan dagoela, baina katalana defendatu behar denean, oooooh: kilkerrez betetako zelaiak adinako zarata ateratzen dute.
Katalanofobiak, gauza guztiek bezala, konplizeak behar ditu. Jende guztiaren konplizitatea behar du, zeinak katalanaren aurkako erasoetan, alegia katalan hiztunen aurkako erasoetan, bestaldera begiratzen duten. Nik ulertzen dut, denok daukagu gure bizitza eta katalana ez bada gure bizitzaren parte, haren zoria Mendebaldeko Sahararen independentzia bezain urruti geratzen zaigu. Ai, barkatu, Tibeten independentzia esan nahi nuen, ai , ez, berdin da. Ez dago zertan Ciudadanostarrak edo Pepetarrak bezain aurkariak izan: axolagabe izanda eragin bera lortzen duzu, eta horregatik gaude gauden tokian, axolagabeengatik.
Arazoa da , katalan askok ez dugula axolagabetasuna guregandik kanporatuko, zeren kontua da gure herrialdeko gure hizkuntza ez dela komunikazio tresna soilik, (Googletranslate-k hala badio ere), gure herriaren ahotsa eta arima baizik. Norena da bestela? Finlandiarrena? Bielorrusiakoena? Boskimanoena? Eta beste katalan batzuekin ere bizi gara, haiei irrist egiten die bertako hizkuntzak, hitz egin ala ez hitz egin. “Espainia-aldatuko-dutenek”, adibidez, enbarazu egiten diotenean baino ez dira kexatzen: Koiné manifestua jarri eta apokalipsia antolatuko dizute. Baina, ez dute inoiz kontramanifestua prestatuko, katalana gaztelanian urtu ez dadin irtenbideak eskainiz. Gustatuko litzaidake bai, jakitea nola salbatuko luketen beraiena ere baden hizkuntza…
Beraz, aurkakoa frogatzen ez den bitartean, katalan hiztunok geure burua baino ez dugu.
(…)
“Espainia-aldatuko-dutenei” gaitzespenik batere ez Espainia plurinazionalari buruz: katalanofobia ez badute onartzen, arazo bat gutxiago. Aldiz, onartzen badute, gobernu aldaketak jendearen pentsaerak aldatuko dituela sinesteko adina inuzente ezin dute izan. Bitartean, egunero erasoak jasaten ditugunok ez daukagu aukerarik eta gure borroka bestelakoa da: bizirauten ari gara, duintasunaren alde, eta gutxiengoa ez izateko borrokan, oso gutxiengoa bagara ez baitzaie gu defendatzea ezer kostako.