Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
“Feminizidioa 2010-2015”: Hego Euskal Herriko 33 erailketen erradiografia xehetua
Atalak: Gizartea, Hedabideak
Administrazio publikoek ez dauzkate erakusteko erailketa matxisten datuak. Hala, feminicidio.net-ek eta Mugarik Gabek “erakunde publikoak lotsagorritzeko” ikerketa mardula egin dute.
Ikerketaren helburua, besteak beste, prebentzio planak egiteko tresna izatea da.
174 orrialdeko ikerketa lana da. 33 erailketetako kasu bakoitza sistematikoki aztertu dute, 18 sententzien irakurketa zehatza egin dute eta hedabideetako 369 artikulu (279 gaztelaniaz eta 90 euskaraz, tartean ARGIAkoak) aztertu dituzte.
Zergatik bildu behar dituzte herri ekimeneko elkarteek gizonek eraildako emakumeen datuak?
Kasu guztiak kontatu, eraildakoen ezaugarriak aztertu, erasotzaileenak ere bai, epaiketa egon bada sententziak aztertu… Zergatik? Bada, estatuek, administrazio publikoek egiten ez dutelako. Ezin da esan datuak biltzen ez dituztenik, baina Graciela Atencio feminicidio.net-en sortzaile eta zuzendariaren ustez, ez dira batere sinesgarriak, bai ordea desitxuratuak, partzialak eta sarri faltsuak. Hitzok, eta ondorengoak, martxoaren 27an Donostian ikerketa aurkeztu zutenen jasotakoak dira.
Feminicidio.net 2003an jarri zuten abian, mundu mailako proiektu izan nahi zuela. Orduan estatuek datuak ezkutatzen, edo behintzat, eskura erraz ez ematen segitzen zuten. Gaur egun ere hala da, baina gauza bat aldatu da: presio sozialak eraso bortitzena, erailketa, mahai gainean jartzea eskatzen du. Herri mugimendua ari da lan hori egiten eta Atencioren aburuz, “estatuak lotsagorritzen ari dira”.
Erailketen inguruko ikerketa egiteak hainbat helburu ditu. Batetik, hildakoak gogoan izan nahi dira, erreparazioa eskaini nahi zaie. Bestetik, eragin politikoa izan nahi du, Atenciok lau ardura talde aipatu zituen: polizia, epaileak, administrazioa eta kargu politikoak, “horiek denek irakurri behar dituzte ikerketok!”. Besteak beste, prebentzio politikak diseinatzeko informazio oso baliagarria litzateke. Gizarteak eta akademiak presionatzeko tresna moduan erabili behar dituztela ikerketak, uste du Atenciok.
33tik 14 bikotekideak edo bikotekide ohiak hil ditu
Hego Euskal Herrian 2010etik 2015era izandako erailketak jaso dituzte ikerketan. 33 emakume daude zerrendan, Espainiar Estatuak horietatik 14 baino ez ditu genero indarkeriatzat hartzen. Izan ere, 1/ 2004 Lege Organikoak genero indarkeria oso eremu mugatuan ulertzen du, erasotzailea bikotekidea edo bikotekide ohia denean baino ez du ezartzen lege hori. Horregatik feminicidio.net-ek 33 eta Espainiar Estatuak 14. Atenciok Espainiar Estatuaren kontatzeko modua eta haien kontatzeko modua alderatuta bi desberdintasun azpimarratzen ditu: “Guk erailketa gehiago kontatzen ditugu eta paradigma aldarazten dugu”. Paradigmaz ari denean honelako kontuez ari da: genero indarkeria da hiltzailea hildakoaren bikotekidea edo bikotekide ohia bada, baina multzo horietan ez dira sartzen sexu harreman tartekakoak, aldi baterako maitasun harremanak eta abar. Feminicidio.net-ek horiek denak jasotzen ditu.
Feminizidioak, motzean esanda, gizonek emakumeak hiltzea da. Ondoren, feminizidio kategoriak daude. Hego Euskal Herriko datuak honela banatzen dira multzoetan:
17 feminizidio intimo gertatu dira 2010-2015 urte aldian, alegia, bikotekideak edo bikotekide ohiak hildakoak.
Sei familiarteko feminizidio izan dira. Erasotzaile batek amona hil zuen eta laurek ama. Hiltzaileetatik lau eskizofrenikoak ziren. Atencioren ustez, datu hori oso kontuan hartzekoa da, ez gaixoak estigmatizatzeko baizik eta halako osasun egoeran dauden pertsonen ardura izan beharko luketenek, osasun zerbitzuek eta abarrek, haien ardurak bete ditzaten.
Hiru haur feminizidio izan dira. Beste hiru lapurretagatik, bi feminizidio ez-intimo eta beste bi prostituzioagatik. Feminizidio ez intimoan jasotako bi kasuak aipatu zituen adituak. Atenciok uste du agian egokia litzatekeela misoginia krimenaz hitz egitea. Bilboko Deustu auzoan gertatutakoa misoginia goitik beherakoa dela iruditzen zaio. Auzoko gizonak hil zuen emakumea, inolako senide edo maitasun harremanik izan gabe. Atenciok hala zioen: “Orduan ere esango zen gizon hura zoratuta zegoela, baina hain justu emakumea hil zuen, ez gizona”.