Jalgi hadi plazara
Hasiera » Euskara » Uztaritzeko herri kontseiluan euskara hutsean egiteak eztabaida piztu du
Ots05 2

Uztaritzeko herri kontseiluan euskara hutsean egiteak eztabaida piztu du

Atalak: Euskara

Uztaritzeko Herriko Etxea. Argazkia: Euskal Irratiak.

Uztaritzeko Herriko Etxea. Argazkia: Euskal Irratiak.

Hala adierazi du If Matxikotek: “Frantses hutsez eginda ez da deus erraten eta euskara hutsez eginda ez da uzten pasatzen”.

Euskal Irratiak-ek kontatu du Uztaritzeko herri kontseiluan egin den azken bilkuran gertatutakoa. Hautetsi batek euskara hutsean hitz egingo zuela adierazi zuen eta ondoren idatzizko aktan frantsesez jasoko zela. Dirudienez, ez zen frantsesez jaso eta ezinegona piztu da.

If Matxikotek (Herriko Etxeko Hizkuntza Politikarako arduradun ohia) Euskal Irratiak-en adierazi duenez, “frantses hutsean eginda ez, baina euskara hutsean eginda erra guztia ateratzen da. Iritzi artikuluak atera dira eta kasik euskaldunon kontrako gudura deitu dute. Iraganeko jarrerek irauten dute. Arrazistak garela diote eta euskaldunok ditugula diskriminatzen frankofonoak”.

Bruno Carrere Uztaritzeko auzapezak irrati berari esan dionez, “halako bilkuretan euskaraz egiten duenak (ez dakitenek uler dezaten) ondotik norberak frantsesera itzuli beharrak desoreka sortzen du eta agian irtenbidea bat-bateko itzulpena da”. Alegia, entzungailuak erabiltzea aztertzea proposatu du auzapezak. Herriko Etxearen funtzionamenduaren ehuneko 0,03 kostako litzateke.

Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofizial izendatu zuen egun hura

Uztaritze Bai alderdi politiko abertzaleak 2014ko hauteskundeak irabazi zituen, eta hizkuntzari dagokionez ondoko erabakia hartu zuen: “Euskara hizkuntza ofiziala da Uztaritzen, frantsesaren hein berean”. Udalbatza osatutako 29 hautetsien gehiengoak ebatzi zuen, hots, Uztaritze Baiko 22 hautetsien baiezkoarekin. Oposizioko inork ez zuen kontrako bozik eman. Biharamunean, estatuaren ordezkari Durand prefetak auzitegietara eraman zuen erabakia, eta jakina, Herriko Etxearen erabakia baliogabetu zuen.

Herriko Etxeak ez zuen aldarri teoriko hutsa egin. Praktikan, hainbat pauso ematen saiatu da Uztaritze Bai alderdia. Besteak beste, herritarrei harrera euskaraz egiten saiatu dira, eta Herriko Etxeko langileen euskara maila aztertu eta euskara ikasi nahi zutenei eskolak hartzeko aukera eman zieten.

2015eko otsailean, ARGIAn, Mikel Asurmendik erreportaje luzea egin zuen Uztaritzeko Herriko Etxearen hizkuntza politikaz.

 

2 Iruzkin

  1. iF Matxikote | 2018-02-05 at 19:15

    ez naiz gehiago hizkuntza politikarako arduraduna… demisionatu nuen 2017ko urtarrilan herriko gobernuaren inkoherentziengatik, barneko aurkako jarrerak bazeudelako, kanpoan dena polit agerrarazi nahi zen/den arren, “gertakari” honek erakusten duen bezala.

    Reply
  2. Onintza Irureta | 2018-02-06 at 8:56

    Eskerrik asko zuzenketagatik, If.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA