Jalgi hadi plazara
Hasiera » Gizartea » Gazteek maitasun erromantikoan sinesten jarraitzen dute
Ots14 3

Gazteek maitasun erromantikoan sinesten jarraitzen dute

Atalak: Gizartea

Gazteen %13,7k baino ez du uste zoriontsu izan daitekeenik bikote harremanik izan gabe.

Gazteen %13,7k baino ez du uste zoriontsu izan daitekeenik bikote harremanik izan gabe.

Datu berriek sinesmen zaharrak dakartzate. Granadako Unibertsitateak egin du ikerketa. Gazteen %70ak erantzun du maitasuna itsua dela.

“Maitasuna itsua da”, “laranja erdi bat baino ez dago niretzako”, “maitasunak dena gainditzen du”. Hiru esan horiekin ados dago inkestan parte hartutako gazteen %70. Zaharrak berri, alegia.

Ikerketa otsailaren 12an aurkeztu zuten. Granadako Unibertsitatean (Espainiar Estatua) egin dute Psikologia eta Hezkuntza Zientzien fakultateek eta ondorioztatu dute gaurko gazteek ere (18 eta 35 urte artekoak elkarrizketatu dituzte) maitasun erromantikoa oso barneratuta dutela.

Beste datu bat: gazte horien %13,7k baino ez du uste zoriontsu izan daitekeenik bikote harremanik izan gabe. % 86,3k uste du ezin dela zoriontsu izan bikotekiderik gabe.

José Miguel García Ramírez ikerketa egin duen irakasleak adierazi duenez, “mito horiek emakumeengan finkatzen dira eta era berean gizonengan sustatu. Mito horietako batzuk barneratzeak genero bortizkeriara eraman gaitzake”.

3 Iruzkin

  1. Evaristo | 2018-02-14 at 11:12

    Ez al da akatsik azken-aurreko lerroaldean? Ageri diren zenbakien arabera, gazteen %100k uste du ez dela zoriontasunik bikotekiderik gabe.
    Orokorrean ordea, ez zait iruditzen harritzekorik denik, nire ustez epe luze-luzera azaltzen hasiko dira aldaketak gai ikaragarri sakona, konplexua bezain korapiltsua baita. Ildo beretik ere, zenbat eta ikasgai gehiago aintzat hartu, hainbat hobeto (kasu honetan esaterako, psikologiaz edo giza zientziez bestelakoak).
    Interesgarria litzateke bertze Europako/munduko herrialdeetako emaitzak eta balizko eraldaketak ezagutzea horren inguruan.

    Reply
    • Onintza Irureta | 2018-02-14 at 12:01

      Kaixo Evaristo
      Ez dut gaizki idatzi, ezta? %13,7k uste du zoriontsu izan daitekeela bikote harremanik gabe.
      Ez dira harritzeko datuak, halako emaitzak inkesta askotan ikusi ditugu. Hala ere, gazteak helduen tankera berean aritzea kezkatzekoa da. Bai, aldaketak epe luzerakoa izan beharko du.

      Reply
  2. Evaristo | 2018-02-15 at 10:45

    Kaixo Onintza,

    Niri bederen askoz argiago zait azkenean erran duzun eran ☺️
    Ez naiz horren inguruan inolako aditurik ere baina psikologia ebolutiboaren ekarpena baliagarria litzateke gizakiaren ehun mila urteko historian erabat errotua den fenomeno hau hobeki ulertzeko.

    Ongi izan.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA