Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Alberto Irazu: “Gizartean esperimentuak egin behar baditugu, EITBn ere beste hainbeste egin behar genuke”
Atalak: Euskara, Gizartea
Argazkia: I. Esnaola / Irutxuloko Hitza
Alberto Irazu Donostiako Egia auzoan bizi da. 2016an auzoan antolatu zuten Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimen aitzindariko bultzatzaileetako bat izan zen. Euskaraldian ahobizi rola hartu du.
Euskaraldian parte hartzen ari al zara?
Urte asko daramatzat nire bizitzan Euskaraldia egiten, hau ez da berria niretzat. Oso gaztetatik oroitzen dut nire burua eta nire inguruko batzuk ere bai, elkarrizketa elebidunak izaten, eta gainera, ez euskaraz ikasten ari zirenekin soilik baizik eta gehientsuenetan euskaraz jakin arren erdaraz egiten zuen jendearekin. Txapa jarri dut beti txaparik gabe egindako zerbait egiteko. Euskaraldian, jende batek beti egin dituen gauza batzuei izena jarri zaie, eta txapa bat. Bisualizazioa positiboa gertatu da. Bai, ari naiz Euskaraldian eta ondo, baina aldaketa handirik gabe, ez da berrikuntza izan niretzat. Berrikuntza da ikustea hainbat jende txaparekin, Egia auzoan adibidez, poz hori daukat.
Euskaraldiaren lehenengo egunean gogoeta egiteko aukera izan zenuen.
Azaroaren 23an Iruñean izan nintzen “Rocka puntua!” nire liburuaren aurkezpena egin behar nuelako eta hor konturatu nintzen, hemen Gipuzkoan gertatzen ez zaidan bezala, nire buruari galdezka aritu nintzela euskaraz egin behar ote nuen ala zer. Autobuseko txartela euskaraz eskatu behar dut? Inkontzientean daukagun galdera Iruñean atera zitzaidan. Horrekin esan nahi dudana da zein meritu daukan hainbat jendek, kontua nahiko aldapa gora dagoen eskualdeetan ariketa hau egiten ari baitira.
Eta bezperan esperimentua egin zenuen.
Nire liburuaren aurkezpen-mintegia egin behar nuen Tabakaleran [Donostian]. Hamar bat lagun elkartu ziren eta ni pozez zoratzen ikusleen artean bi punki zeudelako, eta esan nuen nire artean “zein ondo, bi hauek euskara, rocka, fanzineak-eta entzutera etorri dira”. Halako batean eskua jaso zuten eta esan zuten: “Aizu, gu Melillakoa eta Zamorakoa gara eta euskararen arrastorik ere ez daukagu”. Momentu batean zalantza sortu zitzaidan, jende horri ere komunikatu nahi nion bertsolaritza, rocka, fanzinea. Zer egin genuen? Ikusleen artean zeuden pare bat laguni aldi bereko itzulpena egiteko eskatu nien. Xuxurlatuz aritu zitzaizkien. Hitzaldia euskara hutsez egin nuen, tarteka-marteka esaldi batzuk erdaraz sartu nituen beraiekiko konplizitatea erakutsiz.
Gertaera hau kontatu dut, zeren irudipena daukat Euskaraldiaren ondoren praktikatu beharko ditugula esperimentu berriak, esate baterako, bileretan, aurkezpenetan, nola egin euskaraz tartean erdaldunak egonda. Beharbada xuxurlatuz belarrira, jende hori inplikatuz, eta esanez “zuek hemen egonda ere egin nahi dugu hau”. Pozik geratu nintzen, ariketa polita egin genuelako. Melillakoa eta Zamorakoa etorri ziren esanez interesgarria izan zela. Erdarara pasa gabe aurrera atera genuen hitzaldia. Aurrera begira horrelako ariketak egin beharko ditugu, ahobiziak, belarriprestak, euskaraz egiten uzten diguten bihotzgoxo edo dena delakoak ditugula.
Zer du on ariketa honek?
Bisualizazioa oso positiboa da. Bere garaian, seguru asko, zuri erdaraz egiten zizunari euskaraz erantzutea edukazio falta zen, hain gutxituta eta zapalduta gaude herri honetan. Orain begi-bistakoa da horrela aritzea ez dela edukazio falta. Normalizatu egin da, izena jarri zaio . Oso positiboa da elkarrizketa elebidunak ikusgarri egitea. Hala ere, irudipena daukat batzuentzako oso ariketa zaila dela.
Ahobizi eta belarriprest rolak ditugu Euskaraldian ariketarako. Ahobizi izateko gaitasuna duten arduradun politikoak edo euskalgintzako kideak belarriprest izatea ez al da ariketa urardotzea?
Bai, urardotze bat egon da. Baina zenbait kasutan ni ez naiz ausartzen esatera kalean nirekin dabilenari belarriprest edo ahobizi izan behar duen, zeren hau ariketa bat da non nahasten den zure indarra, zure iragana, zure inguru hurbila, nola ailegatu zaren hizkuntzara, gauza asko. Hori alde batetik, baina nik uste dut boterean dauden kargu politikoek, beren jardunarekin beren ingurua euskaraz jarri beharko luketenek, printzipioz, ahobizi izan beharko luketela. EITBk ahobizi izan beharko lukeen bezala. Esan nahi dudana da gizartean esperimentuak egin behar baditugu EITBn ere beste hainbeste egin behar genukeela. Adibidez, erdarazko kateetan, mahai-inguru bat bada, mahaikideak ahobiziak eta belarriprestak izan daitezke, eta baita euskara ulertzen ez dutenak ere. Azken horiek agian aldi bereko itzulpena izan behar dute. Esperimentatu beharko da EITBn ere. Bestela, kalean dabilenaren ahalegina ezerezean geratu daiteke.