Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
June Fernandez: “Nire erosotasuna auzian jarri nahi dut”
Atalak: Euskara, Gizartea
Bilboko hamaikakoan ari da parte hartzen Fernandez. Argazkia: Dani Blanco.
June Fernandezi Bilboko hamaikakoan parte hartzeko gonbitea egin zioten eta baiezkoa eman zuen. Ahobizi rola hartu du. Pikara Magazine webgunearen koordinatzaileetako bat da.
Zergatik hartu duzu parte Euskaraldian?
Oihana Bartrak gonbidatu ninduen. Pentsatu nuen nik konpromiso handiagoa izateko modu bat zela. Bilbon bizi naiz, txikitan euskara ikasi nuen, baina nire inguruan gehienbat gaztelania erabiltzen dut, eta horrekin deseroso nago. Gustatuko litzaidake benetan elebiduna izatea eta euskaraz gehiago bizitzea. Euskaraldia ekimena eta ahobizi rola erakargarriak iruditzen zaizkit, niretzat badelako erronka hamaika egunez euskaraz bizitzea. Oihana Bartrak proposatu zidanean pentsatu nuen konpromiso publikoaz baliatuz nire konpromisoa sendoagoa izango zela, koherente izan behar dudala. Hamaikakoaren argazkian atera izan ez banintz, agian konpromiso intimoa ez zen horren koherentea izango, ez horrenbeste behintzat.
Hamaikakorako deitu ez bazintuzten hartuko zenuen parte Euskaraldian?
Bai, eta ahobizi izango nintzen, baina agian gauza zailenekin ez nintzen horren militante izango. Niretzat errazena azaleko harremanetan, hau da, okindegira joan eta euskaraz hitz egitea da. Horrelakoak egingo nituzkeen, baina nire amarekin? Bera euskaldun berria da eta txikia nintzenean euskaraz egiten zidan, baina zortzi urte nituenean gaztelaniara salto egin genuen. Badira 25 urte ez dudala amarekin euskaraz egiten. Atzo berarekin geratu nintzen eta esan zidan: “Qué tal el Euskaraldia?”, eta nik: “Ai ama, euskaraz hitz egin behar dizut!”. 25 urtetan lehenengoz ordu erdiz aritu ginen euskaraz.
Egun hauetako beste bizipenen bat ba al duzu guri kontatzeko?
Atzo gauean lagun batek deitu zidan. Bera elebiduna da baina gaztelaniaz hitz egin izan dugu. Gaztelaniaz hasi zitzaidan eta esan nion, “aizu, Euskaraldia da eta euskaraz egin behar dugu”, eta hala egin genuen. Bere neskalaguna atzerrikoa da eta galdetu nion: “Zuek Euskaraldian parte hartzen ari zarete?”, “bai, nik ahobizi txapa daramat eta berak belarriprest”. Eta esan nion: “ahobizi txapa daramazu, badakizu ni ahobizi naizela eta zergatik egin didazu gaztelaniaz?”, eta haren erantzuna: “Tira, konpromiso publikoa da baina ez dut hain serio hartu”. Horregatik esaten dut koherentzia.
Euskaraldia hasi zen egun berean master batean eskola eman nuen. Arraroa izan zen zeren master horretan euskararen erabilera ez da bermatzen eta bi irakasleok esan genuen guretzat kontraesana zela Euskaraldiaren lehenengo egunean hitz-hartze osoa gaztelaniaz egitea. Gure lana bukatu eta pasilloan masterreko hiru partaide txaparekin zeuden eta gaztelaniara egiten zuten salto. Gaztelaniaren hegemonian hasi garenontzat egun batetik bestera inertzia uztea zaila da, baina ohartzen gara eta kontraesan horiei buruz hitz egiten dugu.
Feminismotik dator ahalduntzea kontzeptua. Egin al duzu paralelismorik Euskaraldia betean?
Bilbon, uste dudanean esparru batean euskaldunak direla euskaraz egiten dut, Bilbo Zaharreko taberna batera edo txosna batera joaten naizenean, adibidez. Baina kontua da Zara edo Corte Inglésera joan eta euskaraz egitea. Horrek ausardia edo ahalduntzea behar du. Egun hauetan armairutik ateratzearekin egin dut paralelismoa. Nire neskalagunarekin ostatu batera joan eta logela erreserbatzerakoan ez dakit zein izango den pertsona horrek emango didan arreta, agian ulertuko du bikotea garela, agian emango digu bi oheko logela, edo agian hortik kanporatuko gaitu ez duelako lesbianarik nahi. Ezinegona eta beldurra sentitzen duzu, ez dakizu zer gertatuko den. Gauza bera gertatu ahal da euskararekin. Poliziarengana joan, euskaraz egin, eta ez jakin euskaraz erantzungo dizun, zein jarrera izango duen.
Beste paralelismoa konplizitatearekin egin dut. Metroan ahobizi txapa zeramaten pertsonei konplizitate begiradak bota nizkien. Metroz joan eta luma daukan bollera bat ikusi eta nolabaiteko konplizitatea sentitu dezaket, komunitate berekoak garela sentitu. Interesgarria izan da hori niretzat, ikusgaitasuna. Ahalduntzea bai, baina Euskaraldiak ahalduntzeaz gain ikusgaitasuna bultzatzen du. Ikusgaitasun lesbikoaren eta euskaldunaren ikusgaitasunaren arteko paralelismoa bitxia iruditu zait. Lasaigarria da, txapa eraman eta bateren batek arraro begiratzen badizu, txapa erakutsi eta “bai baina hau Euskaraldia da!”.
Hegemonia eta disidentzia terminoak ere alderatu dituzu sexu aniztasunaren eta euskararen artean.
Txikitatik bisexuala izan naiz, baina nerabezaroan heteroarauaren autopista erosoa eta zabala hartu nuen eta lesbianismora pasatzea disidentzia izan zen, hegemoniatik desbideratzea. Bilbon hegemonikoa gaztelaniaz da eta euskaraz bizitzea disidentzia da, arautik desbideratzea. Nire aitortza egin nahi diet Bilbon egunero euskaraz bizitzearen aldeko apustua egin dutenei. Eta nire erosotasuna auzian jarri nahi dut. Hemendik aurrera zer? Jarraituko dut eroso gaztelaniaz bizitzen ala euskararekiko konpromisoa sendotuko dut?