Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Asier Lafuente: “Kritikagarria ahobizi kokatu eta belarriprest jokatzea da”
Atalak: Euskara, Gizartea
Ezkerretik eskuinera: Asier Lafuente, Ainhoa Arbaiza eta Maiteder Sasieta, 75 ordu euskaraz ekimeneko bultzatzaileak. Argazkia: 75 ordu euskaraz ekimena.
Asier Lafuente Agurainen egin zuten “75 ordu euskaraz” ekimeneko bultzatzaileetako bat izan zen. Euskaraldian Arabako Lautadako koordinatzailea da eta ahobizi moduan ari da parte hartzen.
Zergatik erabaki duzu Euskaraldian parte hartzea?
Modu kolektiboan antolatutako ekimena da eta ohiturak aldatzeko aukera ematen digu. Euskaraz bizi nahi dugunok parte hartu behar dugula iruditzen zait, eta euskaraz bizitzeko konbentzimendua baldin badugu, ahobizi rolean, hau da, gizarteko arau sozialaren urratzaile lanetan. Ariketa soziala izanda, errazagoa egingo zait urraketa eta baliatuko dut ahobiziaren bi arauak betetzeko: euskaraz ulertzen duten guztiekin beti euskaraz egitea; eta lehenengo hitza beti euskaraz izatea, eta ulertzen duten bitartean euskaraz jarraitzea.
Ikusgaitasuna eta babesa, parte-hartzaile askok aipatu dituzten kontzeptuak dira.
Gu Aguraingo “superahobizitik” gatoz. Lutxo Egiaren erara egin genuen orduan. Txapa erabili ala ez hausnartu genuen eta erabaki genuen txaparik onena lehenengo hitza euskaraz egitea zela. Orain, hamabigarren egunean txapa kenduko dugu eta nola identifikatuko gara? Gure jarrerekin identifikatuko gara, argi dago. Hala ere, ikusten dugu jendeari ariketa askoz egingarriagoa egiten zaiola txaparekin. Ni gustura nabil txaparekin: babesa ematen dit, gogorarazten dit zertan ari garen eta besteak identifikatzen laguntzen dit.
1.500 herritarrek eman dute izena Arabako Lautadan. Jende asko. Aguraingo aurreko ekimeneko zifrak eta oraingoak ere alderatu dituzue eta orain dezentez gehiago. Kopurua handiak alde onak eta txarrak al dauzka? Herritarrek ba ote dakite zertarako eman duten izena?
Kezka badugu. Ahobizi rolaren bi arauak bete behar dira eta badakigu zein zailtasun daukan, inguru honetan egoera soziolinguistikoak zailagoa ipintzen digu, baita belarriprest aktiboari ere.
Ahalegin handia egin dugu jendea tailerretara erakartzeko, 30 tailer antolatu ditugu eta ia 350 lagun pasa dira. Saiatu gara aurreiritzia ahultzen: euskaraz hitz egiten badakit eta orduan ahobizi naiz. Ez da hain sinplea. Bi konpromiso bete behar dira, eta hori ulertzen dutenean kokatzen dira belarriprest bezala. Ahalegin handia egin dugu, formazioaren bidez, bakoitza bere egoeraren edo mailaren arabera rol batean edo bestean kokatzeko, konbentzimendu osoarekin ahobizi izateko. Internetez seguru ahobizi rola aukeratu dutela batzuek eta gero belarriprest moduan jokatuko dute. Denborarekin joango gara fintzen, lehenengoan normala da. Euskaraldia hasi baino lehen batzuk etorri ziren konturatu zirelako zer den ahobizi izatea eta rola aldatzea nahi zuten. Seinale ona da, lehenengo irakurketa sinpletik sakontzen ari dira. Batzuk hamaika egun hauetan konturatuko dira. Hurrengo Euskaraldirako hobeto kokatuta daude.
Ahobizi izan daitezkeen kargu politikoek ere belarriprest aukeratu dezakete?
Tailerrak ematen aritu naizenean eta kalean mahaiak ipini ditugunean nik herritarrak ez nituen epaitzen rol bat edo beste aukeratzen zutenean, ezta herritarrentzat erreferentzia izan zitekeenak belarriprest aukeratuta ere. Euskaraldiaren oinarria norbanakoak dira eta oso egoera desberdinak, esperientzia desberdinak, dauzkate euskararekin edo gogo eta ohitura desberdinak.
Politikariek, kargudunek, eredugarriak izan behar dute eta gehiago eska diezaiekegu, baina herritarrak norbanako gisa epaitu ez ditudan bezala kasu honetan berdin egingo nuke kargudunekin. Hurrengo urtean desberdina izango da. Entitateen urtea izango da eta bai entitateek eta baita karguek ere busti beharko dute.
Ez al da atzerapausoa? Batzuen kasuan rol bat edo beste aukeratzeak hizkuntza ohiturak aldatzen ahaleginik ez egitea esan nahi du.
Euskaldun aktiboaren rola betetzen duen herritarrak belarriprest hartzea epai genezake, ahobizi beharko luke, urratzaile, baina bakoitzak baloratu behar du bere egoera. Arazo bat izan zitekeen masiboki jendea belarriprest kokatzea, baina ez da hala gertatu. Gehiengoa, gehiengo gehiegi esango nuke nik, ahobizi kokatu da. Lautadan bestela gertatu da, baina esan dizut tailerren bidez-eta asko landu dugula gaia: %60 ahobizi da eta %40 belarriprest. Portzentaje horrekin pozik gaude.
Kritikagarria ahobizi kokatu eta gero belarriprest jokatzea da. Oso koherente izan behar da norbere buruarekin.
Agurainen erakundeen laguntzarik gabe egin zenuten “75 ordu euskaraz” ekimena. Orain elkarlanean aritu zarete. Zer moduzko esperientzia izan da?
Nazio mailako ekimena zela adierazi zenean gu estutu egin ginen zeren Agurainen ez geneukan udalarekin harreman ona. Lautadaren ezaugarriak kontuan hartuta eskualdea hartzea erabaki genuen eta elkarlana bideratzeko prozesua luzea eta gorabeheratsua izan zen, uste genuelako instituzioek badaukatela misio berezi bat, finantzazioa alegia. Erdia finantzatu dute eta beste erdia autogestionatuta egin dugu. Esan dezakegu Lautadan baldintza onetan antolatu dugula Euskaraldia. Pozik gaude elkarlanarekin.
Aurtengoa oso erraza izan da instituzioentzat, zama norbanakoen gainean jarri da. Saiatu gara hurrengo urtera begira erakundeak estutzen, azaltzen 2019a haien urtea dela.