Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
“Gure eskaera nagusia interna lana desagerraraztea da”
Atalak: Gizartea
Erdian Malen Etxeako Girsilane Becerra eta alboetan une honetan Zestoako etxean bizi diren sei kideetako lau. Argazkia: Danbolin.
Diru-laguntza eskatu zuten hainbat emakumek. Malen Etxea elkarteko kideak dira. Bizi diren etxebizitzak hainbat konponketa behar zituen eta haiek ordaintzeko dirurik ez zuten. Aitzakia horrekin “Danbolin” herri aldizkarirako elkarrizketa egin nien Jessica Guzmán eta Girsilane Becerrari. Gure etxeetan egun osoz lanean ari diren emakumeek haien errealitate gordina azaldu digute. Haiek esplotatzeko azken bertsioa ere kontatu digute: mafiak inoiz baino neska gazteagoak ari dira ekartzen Latinoamerikatik, milaka eurotako maileguen zama bizkar gainean jarrita. Ondoren duzue “Danbolin”-en argitaratu den elkarrizketa bere horretan eta helbide honetan jatorrizo bertsioa.
Honezkero badakizu, irakurle, Malen Etxeak 3.000 euroko diru-laguntza eskatu die zestoarrei hainbat emakume bizi diren etxeko fatxadaren obra ordaintzeko. Amerikatik etorritako emakumeak bizi dira Elizarena den etxe horretan, gure etxeetan zaintza lanetan aritzen diren emakumeak dira. Beharrak eraginda heldu dira gurera eta langile prekarioen artean prekarioenak dira. Haiengana hurbildu gara errealitate gogorra ezagutzeko asmoz.
Ez ditugu Zestoako etxean bizi diren emakumeak elkarrizketatu. Malen Etxeko lehendakari Jéssica Guzmánekin eta Girsilane Becerra kidearekin egon gara. Lehena txiletarra da eta etxeko langileen egoera oso ondo ezagutzen du, bera ere hala da. Bigarrena berriz, brasildarra da eta Malen Etxeako kide berrietako bat. Malen Etxeak Zumaian dauka egoitza eta etxeko langile migratzaileen lan eskubideak defendatu eta emakumeok ahalduntzen aritzen da elkartea.
Zer dela-eta eskatu duzue fatxada konpontzeko diru-laguntza etxebizitza Elizarena baldin bada?
Ia zortzi urte dira Elizak Arteagako etxea utzi zigula. Azkena apaizen bat bizi izan omen zen hor. Ez dugu alokairurik ordaintzen, ezta argindarrik eta urik ere. Dena Elizaren kargu dago. Urtean behin 1.500-1.700 euro inguru ordaintzen dizkiogu, diru-laguntza bat jasotzen baitugu erakunde publikoetatik. Guri mesede handia egiten digu Elizak, eta inoiz ez digu inolako eragozpenik jarri. Etxea baino aterpetxea da, bizitokirik ez duten emakumeak jasotzeko lekua. Aterpetxeak bere egitekoa galtzen duen egunean Elizari itzuliko diogu. Bagenekien fatxadaren gastuari guk egin beharko geniola aurre, eta ez daukagu horretarako dirurik. Horregatik eskatu dugu laguntza. Maiatzaren 12an lasterketa solidarioa egitea herriko talde feministaren ideia izan zen eta guri oso ondo iruditu zitzaigun. Gustura aritu gara beraiekin lanean, oso aktiboak dira.
Nor dator bizitzera aterpetxera?
Latinoamerikatik eta Karibetik datoz 30-40 urte arteko emakumeak. Bananduak dira, edo ama bakarrak, edo ezkonduak baina egoera prekarioan daudenak. Hona etorri nahi dute lanera hangoei laguntzeko. Etortzerako badakite hemen izango duten lan aukera bakarra zaintza izango dela, etxeko langile izango direla.
Zestoara nor datorren? Hegazkinetik jaitsi eta Euskal Herrian harrera egin dion lagunak esango zion Zestoan baduela aterpetxea. Beste emakume batzuk hemen lanik gabe geratu dira eta nahiz eta denbora batez beren kabuz moldatu, halako batean alokairua ordaintzeko dirurik gabe gelditzen dira. Beste batzuk urte luzez izan dute non lo egin, alegia, zaintzen duten zaharraren etxean bizi dira, baina halako batean hil da pertsona hori eta etxerik gabe daude.
Zein motatako emakumeek jasaten dituzte egoerarik gogorrenak?
Guk uste genuen gehienez hiru bat hilabete egingo zituztela emakumeek aterpetxean, hau da, tarte horretan lana aurkituko zutela eta gela bat alokatzeko gai izango zirela. Beti ez dira gai ordea, beti ez dute prekarietatetik ihes egiten, eta gainera, hona etortzeko hartutako mailegua ere itzuli behar izaten dute.
Ahulenak paperik gabeak dira. Atzerritarrei buruzko legeak hala agintzen duelako, lehen hiru urteetan ezin dituzte paperak lortu, baina horrek ez du esan nahi lanik egingo ez dutenik. Paperik gabe lana egiteak esan nahi du paperak dituen langileak baino soldata okerragoa onartuko duela eta esklabutza-ordutegiak onartuko dituela. Lanbide arteko gutxieneko soldata baino askoz gutxiago irabazten dute. Egun osoz etxe batean lanean ari diren emakumeen %90ak ezin du gela bat alokatu. Zorrak dituzte jatorrizko herrialdean, umeak dauzkate, bakoitza bere motxilarekin etortzen da. Paperik gabeko dezente baserrietan ari dira lanean. Berez, zaintzaileak dira, alegia, zaintza behar duen pertsona batekin egoteko hartzen dituzte, baina denetarik egiten aritzen dira: jatorduak prestatu, etxea garbitu, baratzean egin, behiei jaten eman, arropa garbitu, lixatu, senideren baten etxean ere lanak egin…
Gaur egun itxaron zerrenda duzue Zestoako aterpetxean.
Aterpetxea sei emakumerentzako daukagu prestatuta. Ez dugu nahi etxe-pateratan bizitzerik, duin bizitzea nahi dugu. Boladatxo batean zortzi lagun egon dira. Lehen esan dizut 30-40 urte artekoak etortzen direla, baina azkenaldian neska gazteak etorri dira. Langileen salerosketa ari da gertatzen.
Barkatu? Ez dizut ulertu.
Guk ere ez genekien zer zen hau, langileen salerosketa ikertzen duen aditu batek ireki zizkigun begiak Zestoara etorri zen batean. Mafiak dira. Orain arte hona etortzen ziren emakumeek prestamistari edo bankuari eskatzen zioten dirua, betiko moduan. Mafiosoek ordea, neska gazteei esaten diete dena antolatuko dietela, lasai egoteko. Eman dezagun 7.000 euroko maileguaren kargu egiten dela neska. Mafiosoak bidaia prestatuko dio, pasaportea atera eta horrelakoak. Neskari 1.700 euro emango dizkio eskura eta gainerakoa mafiosoak jasoko du egindako lanengatik. Neskaren gurasoen etxea hipotekatzen dute. Neskari promes egingo diote lana erraz aurkituko duela eta erraz itzuliko duela dirua. Bilbon emakume bat zain izango du. 1.000 euro kenduko dizkio eta 400 eurorekin utziko du. Bilbon zain duen emakumeari astean 15-20 neska iristen zaizkio.
Mafiak ez dio lanik bilatzen, berak aurkitu behar du. Aurkitu ezinik badabil agian esango dio Sevillara joateko, han lana dagoela uzta biltzen. Eta lan horretatik prostituziora jauzi oso txikia dago. Neskak lana egin behar du, zeren zorra pagatu behar du. Ordaintzen ez badu telefonoz mehatxatuko dute, esanez familiari etxea kenduko diotela. Zorra itzuli bitartean esklabo bizi dira, ezin dute alokairurik ordaindu lo egiteko gela baten truke. Soldata osoa hara doa. Gizatiarrak izan behar dugu eta aterpea eman, burua altxatzen duten arte behintzat.
Itxaron zerrendaz ari ginen…
Inoiz ez dugu itxaron zerrendarik izan. Orain bai. Halako neska gazteak datozkigu. Gu harrituta geunden, zeren aterpetxean genituen hiru-lau gazteei galderak egiten genizkien: “Nora iritsi zara?”, “Dirua nola lortu duzu?”, “Nola izena du hona etorri zinenean harrera egin zizun emakume horrek?”. Gure galderei ihes egiten zieten. Langileen salerosketa zer zen ere ez genekien, halakorik ez zitzaigun buruan sartzen.
Eusko Jaurlaritzak zaintzarako titulua eskatu dizuete. Ez zaizue gustatu haren erabakia.
Asmo onez jokatu duela esango nuke, baina Eusko Jaurlaritzak ez zekien zenbat eta zenbat emakume ari ziren etxeetan lanean interna moduan. Lana egiten duten etxe berean bizi diren emakumeek ezin dituzte ikasketak egin titulua ateratzeko, ez dute ordurik libre horretarako. Hala ere, egun osoz etxe barruan lanean ari ziren 8.000 langileri titulua eman die. Gu biok sartu gara zaku horretan. Guk ez dugu ikasketarik egin, baina hiru urtez lan egin dugu gizarte segurantza ordainduta. Hori izan zen titulua lortzeko baldintza, baina salbuespenezko jokaera izan zen. Beste piloak ez du titulua lortu eta Jaurlaritzak esan du 2022rako lortu behar dutela. Ez dakigu zer gertatuko den. Dena dela, esan behar dugu ez gaudela zaintzako ikasketen eta tituluaren aurka, inondik ere.
Zein da zuen aldarrikapen nagusia?
Malen Etxearen eskaera nagusia interna lana desagerraraztea da. Europan zaintza behar duten pertsonak txandaka artatzeko sistemak badaude, eta ondo funtzionatzen dute. Interna eredua, Europan, Portugalen, Italian eta Espainian baino ez dago. Ezin da emakume bat eduki etenik gabe lanean, etxean. Langile horrek ere bizi behar du, atsedena behar du.
Sistema aldatzeko, gobernuak eseri eta eztabaidatzen hasteko jarrera hartu behar du. Gero eta zahar gehiago dago, haien etxekoek etxetik kanpora egiten dute lan eta zahar askok etxean egotea nahi dute, ez egoitzan. Senideek ezin dituzte bi-hiru soldata ordaindu langileek haien zaharrak zaindu ditzaten. Ezinezkoa da. Gobernuak esku hartu behar du gai honetan, ezin du zama guztia zaharren senideen bizkar utzi.
Enplegatzailea kexatu da lana eman nahi dion etxeko langileak berak irabazten duen adinako soldata eskatu diolako. Zer esango zenioke enplegatzaile horri?
Etxean daukan langileak ere bizitzea merezi duela, bizitza bat izateko eskubidea duela. Oso tratu ona jaso dezake etxe horretan, baina ez da bere ohea, ez da bere etxea, ez du bere bizitza bizi. Ez gaituzte langiletzat hartzen.
Martxoaren 8an lehen lerroan agertu zineten internak.
Nik [Jéssica Guzmán] hamar urte daramatzat Malen Etxean eta azken urte hauetan ikusgarritasuna lortu dugu. Orain ikusten gaituzte, badakite hemen gaudela. Ikusgarritasuna lortzea oso garrantzitsua izan da, lehen ez genuen halakorik.
Zestoako aterpetxean dauden gehienek herrian bertan egiten dute lan. Gure bi solaskideek esan digute herri txikia dela, bildua, eta bataren eta bestearen etxean egiten dutenez lan, kalean gero eta ezagunagoak direla eta jendeak agurtzen dituela. Ongi etorriak sentitzen dira.
Oharra: 3.000 euroak biltzea lortu du Malen Etxeak.