Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Hedabide feministak agerkari konbentzionalen zulo handia betetzen (I)
Atalak: Gizartea
Ezkerretik eskuinera Maylin Vergara, Mertxe Arratibel eta Arantzazu Zugasti. Moderazio lanetan Itziar Abad. Argazkia: Dune Solanot.
“Frida”, “Andra”, “Emakunde”… kazetaritza feministan aitzindari izan diren hedabideetako koordinatzaileek garai bateko bizipenak kontatu dituzte mahai-inguruan. Ohiko hedabideetan modurik ez eta hedabide feministak sortu zituzten ikuspegi feminista landu ahal izateko.
Mahai-inguru hau eta beste hainbat izan dira Kazetaritza feministari buruzko I. Kongresuan. Urriaren 9an eta 10ean ehundik gora kazetari feminista eta kazetaritzan lanean ari diren bestelako langile feministak bildu ginen Bilbon. “Pikara magazine” hedabideak antolatu zuen kazetaritza feminista zer den hausnartzeko eta eztabaidatzeko topagune interesgarria. Ondoko lerroetan lehenengo mahai-inguruaren kontakizuna duzue.
Mahai-inguruan hedabide feminista aitzindarietako kideek hitz egin zuten, Mertxe Arratibelek, Maylin Vergarak eta Arantzazu Zugastik.
Nola hasi zenituzten zuen egitasmoak?
Maylin Vergara:
(“Frida” emakumeentzako hedabidearen koordinatzaileetako bat izan zen. Hedabidearen helburua formakuntza eta kulturaren bidez berdintasuna lortzea zen).
2005ean jarri genuen abian “Frida”, komunikazio agentzia moduan egin nahi genuen lan, sexista izango ez zena, publizitate sexista izango ez zuena. Garai hartan ez zegoen Bilbon horrelakorik. Hutsunea zegoela uste genuen, komunikazio desberdina egiteko asmoa genuen. Aldizkari asko zegoen merkatuan, baina hutsak ziren, balorerik gabeak. Ikastetxe, emakume talde, ikasle talde, osasun zentroetan eta beste hainbat tokitan banatzen genuen. Feminismora hurbilarazi nahi genuen jendea. Nola informatuko genuen? Nola formatu?
Mertxe Arratibel:
(“Andra” aldizkari feministaren koordinazioan hartu zuen parte. 2010ean kazetaritza tradizionala alde batera utzi eta orduz geroztik udaletan ahalduntze formakuntzak ematen ditu. Aurten “Andra”-ren bertsio digitala abian jarri dute).
“Andra” lau pertsonaren artean abiatu genuen. Haietako bi ginen kazetariak. Hilabetekaria kioskoan eta harpidetzaz saltzen genuen. Uste nuen kazetaritza beste era batera egin behar zela. Ohiko kazetaritzan egiten nuen lan, eta sentitzen genuen ezin zela aldatu, emakume estereotipatuak ageri ziren, ikusezinak ginen hedabideetan, gaizki tratatzen gintuzten. Saiatzen ginen etxe barrutik eragiten baina ezin zen, “Andra” bezalako zerbait egin behar zen. Bilbainada bat egin behar zen. 3 milioi euro jarri genituen eta sozietate mugatu bat egin genuen lauren artean. Mugimendu feministako jendea behar genuen kolaboratzeko eta azkenean 50 bat bildu ginen. Kalitatezko kazetaritza egiteko ordaindu behar zela uste genuen eta kolaborazioak ordaintzen genituen. Guk laurok ez genuen kobratzen. Kalitatezko produktua egin nahi genuen.
Arantzazu Zugasti:
(Emakundek argitaratzen duen “Emakunde” aldizkaria koordinatu zuen urte batzuez. 2005ean ekin zion lan horri).
1989an atera zen “Emakunde”-ren lehen zenbakia. Gauza asko zegoen orduan eraikitzeko: hitzak, kontzeptuak… Adibidez, genero hitza hain zen sofistikatua ez zen egunerokoan erabiltzen. Gure asmoa emakumeengana iristea zen, mezua nola gerturatu asmatzea, kontuan izan behar da internet gabeko garaiaz ari garela. Feminismoari lotutako edukiak geneuzkan transmititzeko, baina ikusiko genuen feminismoa deituko genion ala ez. Emakumeei esan nahi genien zer ari zen gertatzen, gertatzen zitzaizkien gauza asko ez zirela kasualitatea, zerbaitegatik gertatzen direla. Aldizkariak edukiak zituen eta asmatu behar zen emakumeengana heltzen. Edukiek ulergarriak izan behar zuten, ez zen talde elitistentzako egindako produktua. 20.000 ale banatzen genituen ile apaindegietan, erakunde publikoetan, epaitegietan, alderdi politikoetan, sindikatuetan, ginekologoen kontsultetan.
Zailtasunak izan al zenituzten hedabideak bizirik mantentzeko?
Maylin Vergara: 4.000 ale ateratzen genituen sortu genuen Kalomedia enpresaren bidez. Gastu handia, eta babes gutxi erakunde publikoetatik. Uste zuten gizartearen zati bat baino ez ginela, besterik gabe. 2009an itxi genuen. Babes instituzional oso gutxi genuen eta are gutxiago enpresa pribatuena. Espero dut orain orduan baino sentsibilizazio gehiago egongo dela. Aldizkari emotiboa egin genuen, emakumeak sentsibilizatu nahi genituen, ikusgarriak egin. Gu ez ginen kazetariak, aldaketa emateko gogoa genuen taldea ginen.
Mertxe Arratibel: Zailtasun ekonomikoak eduki genituen. Babes instituzionala izan genuen. Sozietate mugatua ginen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa izan genuen kontratazioetarako. Egitasmo garestia zen, inprenta, banaketa, soldatak eta kolaborazioak ordaindu behar ziren. Publizitatea lortzea zaila zen. Gehiena harpidetza bidez lortzen genuen. Feminismoaren olatuak gogora ekarrita, garai hartan bailaran geunden, ez olatuan. 2004an atera genuen azken zenbakia. Taldean tentsioak izan genituen eta arazo ekonomikoak.
Arantza Zugasti: Eusko Jaurlaritzan ez zen zalantzan jartzen halako erreminta bat izatea. Aurrekontu bat zuen eta ez nuen presiorik izaten. Beste hedabideetan lanean ari ziren emakume kazetariek “Emakunde” aldizkarian idatz zezaten saiatzen ginen. Sinadura desberdinak izatea hobesten genuen. Herri edo bailara mailan ari zen kazetariak idatz zezakeen. Berak, agian, ez zuen feminismoari lotutako gaiez idatziko, baina emakume pilotariez jakin zezakeen eta guk aukera baliatuko genuen kazetari horrek emakume pilotarien inguruko artikulua idatz zezan gurean. Horrela, kazetari horiengan hazia ereiten ere saiatzen ginen.
“Andra” euskarri digitalean itzuli da. Orain dela 20 urteko asmoekin zatozte?
Mertxe Arratibel: Egoera ez da bera, 20 urte pasa dira. Sare sozialak daude gaur egun. Orduan kanal alternatiboa izan nahi genuen. Hedabide ohikoetan betikoa gertatzen da. Emakumeak gehiago ageri dira, baina nola? Haien lorpenak ez dira azpimarratzen. Bestalde, emakume gehiago dago erredakzioetan, baina prekarietatea dagoelako erredakzioetan. Kontzientzia feminista gehiago dago. Publizitateak sexista izaten segitzen du, informazioa partziala da.
Sare sozialak ditugunez, koste gutxiagorekin, pentsatu dugu ahal duguna egingo dugula, pretentsio handirik gabe.
Maylin Vergara: Hizkerari dagokionez, zaila zen hizkera sinplean aritzea, jendeari azaltzea hizkera bera dugula emakume eta gizonentzat, asko pentsatu behar genuen txipa nola piztu emakumeei, ez feministei, baizik eta gainerako emakumeei.
Arantza Zugasti: Erredakzio konbentzional batean betaurreko moreen ikuspegia ezartzea oso konplikatua da. Egunkarien dinamika zurrunetan sartzea oso zaila da. Hala ere, batzuetan zirrikituak aurkitzen dira. Adibidez, orain EITBn kazetariak maskulinoan eta femeninoan hitz egiten entzun ditzakezu. Orain dela urte batzuk pentsaezina zen. “Gara” egunkarian “Zirikazan” atalean idazten nuen ezizenez genero gaiez. Eskaintzen zizkiguten leihoak baliatzen genituen, baliatu behar ziren.
Zein aliantza zenituzten garai hartan?
Maylin Vergara: Aliantzak? Ez geneukan aliantzarik emakume taldeekin-eta, ez ginen hain borrokalariak, suabeagoa zen gurea. Ez geneukan harremanik mugimendu feministako jendearekin. Autoei buruz hitz egiteko saila ere bagenuen, emakumeek ere gidatu nahi zutelako. Enpresa pribatua ginen, zaila genuen mugimenduetara gerturatzea.
Mertxe Arratibel: Mugimendu feministarekin harreman handia izan genuen. Gutako batzuk mugimenduan geunden. Egitasmora gerturatu zen jendea mugimendukoa zen. Mugimenduari ahotsa eman nahi genion. Aniztasuna agertu nahi genuen. Horrek indarra ematen zigun.
Arantza Zugasti: Aldizkari instituzionala zen. Feminismoa zain egon zen ikusteko ea benetan aldizkaria erreminta izango zen aldaketarako. Batzuek errezeloz ikusi zuten. Baina instituzioek aldaketarako erremintak ditugu. Esate baterako Emakunde beti Lehendakaritzan egon da eta ez gobernuko sail batean. Transbertsala izan da beti. Denbora behar izan zen feminismoa aldizkarian islatua sentitzeko. Normala iruditzen zait elkarteek errezeloak izatea. Hala ere, 1995ean, Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Beijineko emakumeen biltzarrera 30 lagun joan ginen hemendik Emakunderen eskutik.
Hiru hizlarien jarduna bukatutakoan entzuleek hainbat ekarpen egin dute. Esate baterako, gogoratu dute mahaiko hiru egitasmoak aitzindariak izan badira ere beste batzuk ere izan zirela. Besteak beste, “Geu emakumeok”, Bizkaiko emakumeen asanbladak ateratzen zuen agerkaria eta Sorginak lesbiana feministen agerkaria gogora ekarri dituzte.
Entzule batek Arantzazu Zugastiri erantzun dio esanez Emakunde Lehendakaritzan egotea hain egokia eta ederra balitz patriarkatuak hondoa jo zuela dagoeneko. Alegia, zer hitz egina badagoela Emakunderen kokapenaz eta egitekoaz.
Beste entzule batek “Emakunde” aldizkaria goraipatu du. Espainiar Estatuan ez omen dago beste aldizkari instituzionalik eduki orokorrak lantzen dituenik. Hau da, besteek eduki instituzionalak argitaratzeko plataforma gisa darabilte aldizkaria.