Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Kazetari feministen sareak, elkar adoretzeko (II)
Atalak: Gizartea, Hedabideak
Ezkerretik eskuinera Lola Fernández, Ana Gaitero, Maite Asensio eta Andrea Momoitio moderatzailea.
Lan egiten duen erredakzioan kazetaritza feminista gauzatzea zaila edo ia ezinezkoa izan daiteke kazetariarentzat. Edo agian, zortea izan du eta borroka horretan sinesten duen erredakzioan ari da lanean. Bietariko egoeratan dauden kazetari dezentek bilatu du kazetari feministak elkartzeko fororen bat. Kazetaritza feministari buruzko I. kongresuaren bigarren mahai-inguruan kazetari feministen hiru sare aurkeztu dituzte: Gaztela eta Leongoa, nazioartekoa, eta Euskal Herriko Eragingune Feminista.
Gaztela eta Leongo kazetari feministen sarea
Ana Gaitero da Gaztela eta Leongo kazetari feministen elkarteko zuzendaria. Hark azaldu du nola sortu zuten 2017an elkartea. Urte horretan bertan iritzigileei buruzko kongresua egon zen Gaztela eta Leonen eta biltzarraren berri ematen zuen kartelean gizonak baino ez ziren agertzen. Emakume kazetarien elkartea sortzea pentsatu zuten batzuek. 2018an, dagoeneko legeztatuta zeukaten Gaztela eta Leongo kazetari feministen elkartea. Elkartea sortzerako galdera egin zioten beren buruari: kazetari feministen ala emakume kazetarien elkartea izango zen? Eztabaidak oso gutxi iraun zuen: kazetari feministak ziren.
Distantziak tarteko ez dira fisikoki elkartzen eta sarean funtzionatzen dute, nahiz eta horrela lana egiteak zailtasunak eragiten dituen. Facebooken eta Twiterren daude. Elkarteko kideez gain, whatsapp talde batean 88 emakume daude. Hainbat belaunalditako kazetariak dira, denak titulatuak. Helburua ohiko hedabideetan, prentsa bulegoetan eta berri-agentzietan eragitea da. Azken horiei garrantzia eman die Gaiterok eguneroko kazetaritza konbentzionala egiteko agentzietatik iritsitako informazio asko erabiltzen dutelako kazetariek.
Gaztela eta Leongo gizartearen zati batek elkartea pozik hartu du, aire freskoa izan dela dio Gaiterok. Erakunde publikoek ere ongi etorria egin diote, “nahiz eta agian gero zuloak betetzeko nahi gaituzten”.
Nazioarteko sarea, elkar babesteko
Lola Fernández Genero ikuspegia duen kazetarien nazioarteko sareko kidea da. Berak azaldu du zer den sare hori. 2004an sortu zen eta kazetariek banaka eta taldean hartzen dute parte. 35 herrialdeko kazetariak daude. Hedabideetan emakumeek duten egoera lehen lerrora ekarri nahi dute. Fernándezek dio urtea joan eta urtea etorri gauza berberak errepikatzen ari direla, hain zuzen, gauza askotan aurrerapausoak eman ez direlako. Emakumeak ikusgarri egin nahi dituzte hedabideetan, iritzigile izan daitezela, informazio iturri moduan erabil ditzatela, hedabideetako ardura postuak har ditzatela… Tokian tokiko lana lehenesten du sareak, helburua ez da nazioartean eragitea, sarean dagoen kazetari edo talde bakoitzak bere eremuan eragitea baizik. Sareak elkar ezagutzeko, elkarri irakasteko, ikasteko, elkar zaintzeko balio du.
Euskal Herrian Eragingune feminista
Azalpenak Maite Asensio Eraginguneko kideak eta “Berria”-ko kazetariak eman ditu. Eragingune feminista sortzeko ideia 2004ko Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetan Ondarroan jaio zen. Eragingune feministaren helburua mugimendu feministaren bidez politiketan eragitea litzateke. Eragingunean hainbat alorretako taldeak sortu ziren eta horietako adar bat izan zen kazetariena. Mugimendu feministako kazetariak eta mugimendukoak ez diren kazetariak biltzea zen asmoa. Kazetariez gain komunikazio alorreko bestelako langileak ere elkartu ziren egitasmora, hala nola, diseinatzaileak, zuzentzaileak eta unibertsitateko irakasleak.
Eraginguneak bi ildo ditu, hausnartzea eta eragitea. Bigarren horri dagokionez, oraindik abian jarri ez bada ere, kanpaina bat prestatua dute, “Emakumerik gabe ez noa” kanpaina, hain zuzen. Kanpaina irrati eta telebistetako tertulietan parte hartzen duten gizonei zuzendutakoa da. Haiei eskatzen zaie emakumerik ez bada izango tertulian parte ez hartzea. Tertulien nolakotasunaz ere hausnartu nahi du Eraginguneak. Eztabaida gune patriarkalak, gogorrak, dira tertuliak eta sarri emakumeek beraiek ez joatea erabakitzen dute, ez direlako gune batere erosoak eztabaidarako eta iritzi trukaketarako. Asensiok argitu du EHUko ikerketa batek azaltzen duela euskarazko irrati-telebistetako tertuliak osasungarriagoak direla. Ikusleak bereganatzeko lehia gutxiago dagoelako ziurrenik. Beraz, eztabaidak kalitate handiagokoak dira, lasaiagoak.
Une honetan kanpaina geldirik dago eta taldea bera ere bai. Asensiok aipatu du ez dela batere erraza halako kanpaina batekin lehen lerroan jartzea, aurpegia ematea, nekea eta bertigoa eragiten dituela.
Asensiok azpimarratu du kazetarien arteko kohesioa mantentzea zaila egiten dela. Esaten duguna baino korporatiboagoak garela dio. Beste hedabideekiko lehian gaudela dio, bai merkatuari dagokionez, baita arlo politikoan ere. Hala dio Asensiok: “Euskarazko hedabideetan, gure identitate politikoarekin lotura dezente izan dugu, gatazka politikoak eta hizkuntzak ere garrantzia izan du, eta gure arteko lehiak eta distantziak daude. Euskaraz aritu gara Eragingune feministan eta horrek jendea atzera dezake, distantzia ideologikoa dugu batzuekiko, eta hedabide batzuek berdintasunaren aurka egiten dute zuzenean. Azken horietan lanean ari diren kazetariengana hurbiltzea oso zaila da. Nik uste dut feminismoaren bidez gainditu daitezkeela oztopo horiek, baina landu egin behar da. Ez gara gure kazetari kideez fidatzen. Kazetari feministen arteko konfiantza lantzeko eremua behar dugu. Gune horrek balioko liguke ikasteko, trebatzeko, sareak sortzeko, hausnartzeko, gure inguruko dinamika patriarkalak antzemateko eta hedabideetan lanean ari garen kazetariak ahalduntzeko”.
Andrea Momoitio mahai-inguruaren moderatzaileak galdetu die ea zer ekarpen egin dezaketen kazetari feministek erredakzioetan.
Lola Fernándezek momentu ona dela uste du, jendea kalean dagoelako eta energia hori baliatu behar delako. Alabaina, emakume kazetarien prekarietatea azpimarratu du. Gizonek baino ikasketa maila hobea dute, autonomo faltsuak dira asko, egun erdiko lanaldietan ari dira, eta ez daude hedabideetako ardura postuetan.
Ana Gaiterok gogorarazi du 2018ko martxoaren 8aren ondoren “las periodistas paramos” ekimena egin zela eta ondoren Espainiar Estatuko hainbat erkidegotan kazetari feministen sareak sortu zirela. Ez dira sare fisikoak, baina kazetariei babesa ematen die. Gaiteroren ustez, baliteke gaur egun kazetari feministek babes handiagoa izatea erredakzioetan, baina garai batean feministak oso bakarrik sentitzen ziren. Beraz, sareak elkar babesteko, indartzeko eta elkarrengandik ikasteko.