Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Adinekoak elkartu dira zaintzaileen esklabotza egoerei irtenbideak aurkitzeko
Atalak: Ekonomia, Gizartea, Osasuna
Plataformako kideak eta Malen Etxeako ordezkariak. Argazkia: Danbolin
Azpeitiko, Zumaiako eta Zestoako adineko talde batek Irauli zaintza plataforma sortu du. Zaintzaren zati handi bat emakume migratzaileen bizkar uztea kritikatu dute. Urola Kostako herritarrak kontzientziatu eta udalek neurriak hartzea dute helburu. Barneko etxeko langileak biltzen dituen Zumaiako Malen Etxea elkartearekin harreman estuan arituko dira lanean.
Urriaren 18an prentsaurrekoa eman du plataformak. Plataformako bi kidek eta Malen Etxeako beste bi kidek hitz egin dute. Irauli zaintza-ko kide Xanti Ugarte harrituta dago hainbeste jende gerturatu delako aurkezpenera. Gaiak interesa piztu duen seinale.
Plataforman bildu diren adinekoei ez zaie gustatzen eta ez dute onartzen ikusten dutena. Ikusten dutena ez omen da inolako sekretua: adineko pertsonak zaintzeko garaia heltzen denean, agintarien diskurtsoen gidoietan ez dagoen figura agertzen da, 24 orduz lanerako libre dagoen langilea. Plataformak egin duen kalkuluaren arabera, Urola Kostako herrietan 300 bat emakume migratzaile ari dira adinekoak zaintzen. Salatu dute lan esklaboa dela; gutxietsia; eta udal, aldundi eta gobernuetako agintariek ikusten ez dutena. Gizartea gaixotzat eta duintasunik gabekotzat jo dute, familiako eta gizarteko arazoa denari heltzeko moduagatik.
Plataformak emakume langileekin batera egin nahi du aurrera, haiei elkartasuna erakusteko, baina aldi berean, oso argi dute zaintza behar duten pertsonak etxean artatzeko antolaketa eta finantzazio moldeak aldatzen ez badira nekez hobetuko dela langileen egoera.
Bi norabidetan egingo dute lan. Batetik, herritarrak aktibatu nahi dituzte eta herri bakoitzean adinekoak antolatzea nahi dute plataforman lan egin ahal izateko. Bestetik, hiru herrietako udalekin (hirurak EH Bilduren esku) zuzeneko harremana gauzatu eta aldaketarako neurriak hartzen hasteko eskatuko diete. Dagoeneko hiru udaleko ordezkariekin egonak dira.
Ezkerretik eskuinera: Xanti Ugarte, Silvia Carrizo eta Miren Odriozola. Argazkia: Danbolin.
Azpeitiko, Zumaiako eta Zestoko udalei bideratutako eskaera zehatzak
-Gutxienez lanbide arteko gutxieneko soldata aplikatzea: 900 euro, astean 40 orduko hamalau ordainsari eta 30 opor egun.
-Gauez langileak atsedena hartzeko aukera badu, gaueko orduei 10 euroko balioa ematea eta adinekoak zaintza behar badu beste langile bat ekartzea.
-Erregimen berezian ez, baizik eta erregimen orokorrean sartzea.
-Langileak lan egiten duten etxean erroldatzea.
-Udalak herrian zerbitzua eskaintzen ari eta egoera administratibo irregularrean dauden langileen zerrenda egitea.
-Zerrenda Eusko Jaurlaritzari bidaltzea, hiru urtez itxaron gabe errotze soziala aitor dezan.
-Egoera administratibo irregularrean egon arren, udalek herriko zerbitzuak langileen eskura jartzea.
-Erakundeek laguntzak bermatzea irregular dauden langileak dituzten eta udaletako zerrendetan dauden familiei.
-Zaintza zerbitzuak eskatu dituzten familiei udalek bermatzea langileak jardun horretarako prestatuta daudela, izan ikasketak eginda edo haien esperientziari balio ofiziala emanda.
Plataformako kideek azpimarratu dute behetik gora egin nahi dutela lan, etxeetan dauden dramak ikusarazteko eta aterabideak emateko. Gaineratu dute Espainiar Estatua dela zaintza egituratzeko halako sistema penagarria duen Europako herrialde bakarra.
Miryan López Bautista: “Kolonen esklabotza garaian bizi garela dirudi”
Miryan López etxeko langilea. Argazkia: Danbolin.
“Bost urte daramatzat hemen lanean etxeko langile. Astean 40 orduko kontratua egiten digute, baina gero gezurra da, ordu gehiago egiten ditugu. Nire izenean ari naiz, baina baita beste emakume guztien izenean ere. Haien bizipenak ezagutzen ditut. Gehiegikeria psikologikoak, laboralak eta hitzezkoak jasaten ditugu. Egunean bi orduko atsedena baino ez dugu, eta batzuetan hori ere ez, denbora horretan erosketak-eta egitera bidaltzen baikaituzte. Lanean hasten garenez geroztik erroldatuta egon nahi dugu lana egiten dugun etxean, bestela, ez daukagu ezta osasun zerbitzuetara jotzeko eskubiderik ere. Sendagaiak gure jatorrizko herrialdeetatik ekartzen ibiltzen gara.
Lana galtzeko beldurra izaten dugu, eta isilik irauten dugu. Esango duzue hemen horrelakorik ez dela gertatzen, baina bai, hemen gertatzen dira horrelakoak. Nik horrelako egoera asko dakizkit whatsapp taldean idazten ditugulako. Asko whatsappez komunikatzen gara, zeren elkarrekin kafea hartzeko astirik ez dugu. Guk ere familia daukagu, guk ere odola daukagu. Bi gauza eskatzen ditugu: zortzi ordu lan egitea eta soldata duina jasotzea.
Badirudi Kristobal Kolonen garaian bizi garela, esklabotza garaian, eta ez, XXI. mendean bizi gara!
Gure delitua lana duin egin nahi izatea da!”.
Silvia Carrizo: “Ez ditugu familiak erruduntzat jo nahi”
Silvia Carrizo Malen Etxeako kidea. Argazkia: Danbolin.
“Malen Etxeako kidea naiz. Elkartea sortu genuenetik salatu ditugu egun osoz etxeko lanetan ari diren emakume migratzaileen lan baldintzak. Langileok ikusgarri izan daitezen ere lan egin dugu. Erabateko esklabotza lana da. 24 orduz lanerako libre dauden emakumeak dira. Gure atari bakoitzean egun osoz esklabo lanean ari den emakume bat dago. Ez dugu horrela jarraitu nahi eta plataforma hau sortzea pozez hartu dugu. Etxeko langileek, bakarrik, ezingo dute bizi duten egoera aldatu, gizarteak bere gain hartu behar du gertatzen ari dena ezin duela onartu. Ez ditugu familiak erruduntzat jo nahi. Politika publikoak behar ditugu zaintzaren gaia konpontzeko. Gizarteak agintariei politika horiek exijitzea eskatzen dugu, oraingo moldea alda dezaten”.