Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Maia hiztunak AEBetan asiloa lortzeko interprete bila
Atalak: Hizkuntzak, Nazioartea
Argazkian Erdialdeko eta Hego Amerikako hizkuntza gutxiagotuen interpreteak Kaliforniako biltzar batean. Argazkia: Jon Endow.
The New Yorkerrek egin du erreportaje luzea. Artikulua Oswaldo Vidal Martínekin hasi du Rachel Nolan kazetariak. Interpretea da eta Guatemalatik AEBetara joan diren mam komunitateko kideei interprete lanak egiten dizkie. Asiloa lortzeko ezinbestekoa da argudioak sinesgarriak izatea, eta sarri, epaileak eta migratzaileak ez dute elkar ulertzen. Mam komunitateko kide gehienek ez dute ez ingelesa ez espainiera egiten. Ohikoa da maia etniakoak diren mam hiztunak espainiera hiztuntzat hartzea epaitegietan. Oswaldo Vidal ezagutzeko zoria izan duten migratzaileek aukera gehixeago izango dute asiloa lortzeko.
Guatemalan hamabost milioi biztanle bizi dira eta %40 jatorrizko herrietako kideak dira. 2019an, AEB eta Mexikoko mugan 250.000 guatemalar harrapatu zituzten. Erdiak maiak ziren eta gehienek gutxi edo batere ez dakite espainiera. Mam hizkuntza immigrazio epaitegietan gehien erabili ziren hizkuntzen artean bederatzigarren postuan geratu zen, frantsesa bera baino lehenago. Lehenengo 25 hizkuntzetan agertzen dira beste bi maia hizkuntza: kitxea eta kanjobala.
Elkar ez ulertzearen ondorio latzak
Mugara iritsi eta mutikoa eta aita banandu zituzten, ustez aitak buruko osasun arazoak zituelako. Ondoren, haurraren abokatuak ondorioztatu zuen aita maia hiztuna izateak, alegia, ingelesa eta espainiera ez jakiteak, eragin zuela osasun arazoak zituela ondorioztatzea. Erakundeek horren berri izaterako aita erbesteratua zuten.
Aitari krimena egotzi zioten eta aita-semeak banandu zituzten. Aitarik gabe egon zen sei hilabeteetan ez zuen izan ketxi hizkuntzaren itzultzailerik. Etxeko hizkuntza galtzen hasi zen haurra eta isolatuta egon zen urte erdiz, ez baitzuen ez ingelesik, ez espainierarik, ez han hitz egiten zen beste hizkuntzarik menperatzen.
2018an, apirila eta ekaina bitartean, Donald Trump AEBetako presidenteak zero tolerantzia politika ezarri zuen hegoaldeko mugan, migratzaileei AEBetan sartzen ez uzteko eta harrapatutako gurasoak haurrengandik banandu zituen. 5.000 banaketa baino gehiago izan ziren eta 800 bat guraso umerik gabe erbesteratu zituzten. Erdiak Guatemalakoak ziren eta horien %10-20 hizkuntza komunitate gutxiagotuak gehiengoa diren eskualdetakoak. Lee Gelert abokatuak hala dio: “Haien eskubideak ezagutzeko gaitasun gutxiena zutenak ziren hizkuntza gutxiagotuetako komunitateetako migratzaileak, eta agian horregatik, galdu dituzte sarriago haien haurrak eta norberaren asilo eskubidea”. Gelert eta Efrén Olivares abokatuen ustez, sistemak espainiera hiztunei ere asilo eskubidea ukatzen die, baina zailtasunak handiagoak dira maia hizkuntzetako hiztunentzat.
Interpretea lortzeak ez du esan nahi ulermen arazorik ez denik izango. Oswaldo Vidal moduko interpreteek inongo arazorik ez dute migratzailea ulertzeko, baina itzulpenak beti ez dira maila horretakoak. Halako egoera bizi izan zuen Guatemalako ama batek. Asilo eskaera argudiatzen ari zela interpreteak itzuli zuen emakumeak Guatemalan arazoak zituela bere blusagatik. Blusa esanda ‘huipil’ esan nahi zuen, alegia, maia komunitateko kideek erabiltzen duten janzkera berezia. Itzulpena zentzugabea zen inondik ere. Migratzaileak esan nahi zuen maia izateagatik jazarria zela. Haren asilo eskaera atzera bota eta erbesteratu zuten.
Heriotzak ere bai
Mugan hiltzen diren umeak maiak dira, dio Naomi Adelson San Frantziskoko Mayab elkarteko interpreteak. Trump agintean denetik, sei haur hil dira zaintzapean zituztela. Seitik bost indigenak ziren. Felipe Gómez Alonzok 8 urte zituen eta chuj hiztuna zen (maia hizkuntzetako bat). Zentro batetik bestera eramaten ari zirela hil zen gripeak jota. Trumpek, Gómezen eta beste haur baten kasuan, errua aitei egotzi zien, haien haurrek osasun arretarik ez zutela behar sinatua zutelako. Azalpenok ingelesez zeuden eta itzultzaile batek espainierara itzultzen zuen. Aitak ez zekien ez bata eta ez bestea.