Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Gaur balkoiko txalo zaparrada etxeko langileentzat eskatuko dute (I)
Atalak: Ekonomia, Gizartea, Osasuna
Argazkia: Ecuador Etxea.
Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna da martxoaren 30a. Sektorean lan baldintza duinen alde borrokatzen duten elkarteek ekintzak prestatuak zituzten gaurko. Covid-19k jarduerak bertan behera utzi ditu, eta are okerragoa, etxeko langileen lan eta bizi baldintzak egun batetik bestera lehenaz gain hondatu ditu. Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Etxeko Langileen Taldeak gaurko txalo zaparrada beraien alde izatea eskatu du.
SOS Arrazakeriak argitaratu duen oharrean azaltzen du nola agintariek neurri konpentsagarriak iragarri dituzten langileentzat, autonomoentzat, funtzionarioentzat, mikroenpresentzat, makroenpresentzat, bankuentzat eta abarrentzat. Alegia, soldatapeko biztanle gehienentzat eta herrialdeko sektore ekonomikoentzat. Bada, Espainiako Estatuan neurri konpentsagarri horietatik kanpo 580.000 langile geratuko direla adierazi dute, ia denak migratzaileak eta emakumeak, etxeko eta zaintzako lanean aritzen direnak.
Osasun larrialdiaren ondorioz, etxeko langileak SOS Arrazakeriaren telefonora deika ari direla adierazi dute eta kontatu dietela nola oporrak hartzera behartu dituzten, nola soldatarik gabe etxera bidali dituzten, nola 24 ordu etxetik atera gabe dauden, eta nola kaleratzeak ere izan diren. Egoera horietan dauden langileak Gobernuaren neurrietara ez direla egokitzen salatu dute.
Beharrezkotzat, baina ez nahikotzat jo dute azken egunetan Gobernuak hartutako neurri berezia. Aparteko diru-laguntza emango du hilabete baterako, kotizazio-oinarriaren% 70ekoa, lana guztiz edo partzialki galdu eta Gizarte Segurantzan alta emanda dauden etxeko langileentzat. Langile askok ez du lan kontraturik.
Ondoko neurriak eskatu dituzte sektorearentzat:
1. Etxeko eta zaintzako langileentzako langabezia-prestazioaren aitorpena eta tarteen araberako kotizazio-sistemaren abolizioa. Soldata errealaren araberako kotizazioa.
2. Desestimendua indargabetzea, kaleratze askea saihesteko.
3. Egoera administratibo irregularrean dauden langileak babesteko neurri bereziak.
4. Lan-ikuskapenak areagotzea. Lanaldia eta legez ezarritako atsedenaldiak errespetatzea.
5. Beren familiak gainerako langileen berdintasunean zaintzeko eskubidea baliatzeko bermeak.
6. Sektorea norbera babesteko ekipamenduen horniduran sartzea, kutsaduraren hedapena saihesteko.
7. Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean berehala sartzea.
8. Salbuespenezko neurriak gaitzea COVID-19ko krisiak eragindako lan-arloko enplegatzaile aktiboen Gizarte Segurantzako kotizazio-kuotak eteteko, edo konfinamendu-garaian zaintzak indartzeko kontratazio berriak egin behar izan dituzten enplegatzaileen kasuan, kaleratze berriak edo soldata-murrizketak eragiten dituzten gainkostuak saihesteko.
Zumaiako Malen Etxeak Espainian bizi diren Latinoamerikako eta Karibeko Emakumeen Sarearen oharra zabaldu du eta Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak, Espainiako beste hainbat elkarterekin batera, Gobernuak hartutako neurri bereziaren inguruko iritzia eman du.