Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Esther, etxeko langilea: “Ezin dut lanera joan, artritis erreumatoidea daukat eta arrisku taldean nago” (III)
Atalak: Ekonomia, Gizartea, Osasuna
Errenterian duela lau urte Etxeko Langileen Egunean egindako protesta. Argazkia: Oarsoaldeko Hitza.
Marian, Lucero eta Esther etxeko langileak (izenak asmatutakoak dira) ohituta daude lana beltz eta baldintza kaskarretan egitera. Koronabirusaren hedapenak ordea, torlojuak estutu ditu. SOS Arrazakeriaren bidez jarri gara beraiekin harremanetan eta bakoitzak bere egoera kontatu digu.
Marian (Peru): “Egoera berezi honetan neuk erabaki dut zaintzen dudan nagusi andrearen etxetik ez ateratzea”
Astelehenetik astelehenera bizi naiz etxe batean. Emakume zahar bat zaintzen dut. Koronabirusa heldu baino lehen 15:30etik 19:30era atseden orduak nituen. Gela bat dut alokairuan hartuta eta hara joaten nintzen. Egoera berezi honetan neuk erabaki dut zaintzen dudan nagusi andrearen etxetik ez ateratzea. Ahul dago eta kutsatzeko beldurra daukat. Egoera irregularrean nago eta ez daukat lan kontraturik. Paperak lortzeko gertu nengoen, baina halako tramiteak ere atzeratu egin dira. Enplegatzaileak aurrekontratua egin dit. Ez, ez dakit etxean ordu gehiagoz egoteagatik gehiago ordainduko didaten, nire kabuz hartu dut erabakia eta ez diet ezer eskatu; haiek ere ez didate ezer esan. Nagusi andrearen anai-arrebak dira enplegatzaileak, zaintzen dudan emakumeak ez du seme-alabarik. Nire lagun batzuk ez daude ados hartu dudan erabakiarekin, alegia, diru ordainik eskatu gabe ordu gehiagoz lan egitea. Nire lagunek esaten didate ordaina eskatu behar dela. Hala ere, eskatzen dutenen artean ere, batzuek lortzen dute eta beste batzuek ez. Enplegatzaile batzuk jabetzen dira noiz ari garen lan gehiago egiten eta horren arabera ordaintzen dizute, beste batzuek ez dute kontzientziarik. Nahiko nuke nire enplegatzaileak esatea gehiago ordainduko didala, baina… Gainera, nik bestelako aukera handirik ez dut, paperik ez daukat.
Egoera hau ahal dudan ondoen eramaten saiatzen naiz. Etxekoandreak oso ondo tratatzen nau. Lehen erosketak egitera eta paseatzera ateratzen ginen. Orain nik bakarrik egiten ditut erosketak. Etxean jokotan aritzen gara, balkoian egoten gara… saiatzen naiz telebista aurrean denbora gehiegi ez egiten. Lehen 15:30etik 19:30era bakarrik egoten zen. Askaria prest uzten nion eta butakan eserita egoten zen ordu horietan. Orain ni berarekin nago egun osoan.
Lucero (Honduras): “Zurrumurrua zabaldu da oporrak hartzera behartuko gaituztela”
Bi enpresarentzat egiten dut lan. Enpresa batek mendekotasun maila oso handia duten pertsonak zaintzeko kontratatzen nau, asteburuetan eta jaiegunetan egiten dut lan. Zaharrak ohean daude. Enpresa honek badu babeserako materiala, eta maskarak eta eskularruak erabiltzen ditugu. Bigarren enpresa gutxiago prestatuta dago eta materialik gabe gelditzen ari da. Eskerrak beste enpresako materiala daukadan. Bigarren enpresaren bidez hainbat etxetan izaten naiz garbiketa lanak egiten. Esan dizudan bezala, ez daukate babeserako materialik. Pentsa, lehengoan Gipuzkoako Foru Aldunditik deitu omen zieten garbiketa lanak egiteko langileak behar zituztela esanez, eta enpresak erantzun omen zion babes materialik gabe zegoela eta Diputazioak berak jarri beharko zuela materiala. Diputazioak erantzun omen zion haiek ez zeukatela materialik. Etxe garbitzen lan batzuk galdu ditugu, nik eta nire lankideek ere bai. Horren arrazoia izan daiteke guk garbitzen ditugun etxeetako zaharren seme-alabak lasaiago dabiltzala orain, batzuk lanik gabe, eta haiek ari dira gurasoen etxeak garbitzen. Hilabete honetako nomina ez dut oraindik ikusi. Auskalo zer etorriko den. Zurrumurrua zabaldu da oporrak hartzera behartuko gaituztela.
Esther (Nikaragua): “Enplegatzaileak esan dit oraingoz kontratua hautsiko didala eta gero hitz egingo dugula”
Umeak etxera bidali zituzten lehenengo. Nik nireak etxean nituen, eskolarik gabe. Nire enplegatzaileak ere bai bereak. Esan zidan moldatuko zela ni gabe. Egun batzuetara ordea, Espainiako Gobernuak konfinamendua luzatuko zela adierazi zuen eta orduan nire enplegatzaileak pentsatu zuen ezingo zela umeekin moldatu. Nik ezin nuen ordea etxe hartara joan. Artritis erreumatoidea daukat eta arrisku taldean nago. Osakidetzatik deitu zidaten esanez ondo zaintzeko eta ahal banuen etxetik ez ateratzeko. Ezin nintzen aurrera eta atzera ibili. Gainera, enplegatzaileak urtebeteko umea dauka eta hain zuzen haurrak ere arnas aparatuko arazoak izan ditu. Umearen amari ere esan diote, ez ateratzeko txikia etxetik eta kanpotik ahalik eta jende gutxien sartzeko.
Kontratua bertan behera utziko zuela esan zidan, baina badaezpada ere Gizarte Segurantza ordaintzen jarraituko zuela. Alegia,Gizarte Segurantza ordaindu bai, baina niri ordaindu ez. Lagun batek esan dit ezin duela horrela izan, niri ordaindu beharra daukala. SOS Arrazakeriara deitu dut eta hala esan didate: nire kontratua hausteko arrazoi objektiborik ez dagoela eta ez dagoela ordaintzen ez jarraitzeko arrazoirik.
Enplegatzailearekin harreman guztia whatsappez izan dut eta bukaeran hala idatzi zidan: “Oraingoz kontratua hautsi dizut. Aurrerago hitz egingo dugu”. Ez naiz itzuliko. Larrialdi egoera hau pasatzen denerako beste lan baten bila hasia naiz.
Bigarren familia batean ere ari naiz lanean eta haien jarrera zeharo bestelakoa izan da. Hiru ume dauzkate eta bi gurasoak lanean ari dira. Mesedez eskatu didate ez joateko lanera, zaintzeko nire burua. Zer moduz nagoen galdetzeko idazten didate. Jakina, ordaintzen didate, nahiz eta lanera ez joan. Hamahiru urte daramatzat horrelako lanak egiten eta bigarren aldia da halako familia bat egokitzen zaidala.