Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
Atalak: Gizartea, Osasuna
“Ebaluaketak-eta egiten ditugunean galdetzen diegu bere desioak bete diren? Ez, ez diegu galdetzen”.
Pandemia garaian argiago ikusi dugu. Zaharrenak birusaren aurrean arrisku latzean daudela esan digute adituek. Zahar egoitzetako geletan gorde dituzte, ateratzea debekatu diete eta familiek nahi baino askoz bisita gutxiago egin dizkiete. Norbere etxean bizi diren asko ere ez dira atera eta senideak neurri zorrotzak hartzen ari dira. Alabaina, galdetu ote diegu beraiei nola jokatu nahi duten birusaren aurrean? Ana García Mendoza Madrilgo Pilares Fundazioko langilea da, lan komunitarioko masterrean psikologoa eta proiektu teknikaria. Etxez etxe laguntzen ditu adinekoak. Berak dio, menpeko izan arren, adinekoek bere buruaren jabe izaten jarraitu behar dutela eta gaur egun ez diegula uzten hala egiten. Pandemia aurretik ere landua duten zaintza ereduaz ari da García, egoera honetan ordea, barruak errazago astintzen dituzte bere esanek.
Ana Garcíak azaroaren 27an Irauli zaintza elkarteak antolatutako jardunaldietan hartu zuen parte (“Zaintzarako euskal sistema publiko eta unibertsal baterantz”). Ostiral goiz hartan hitz-hartze oso interesgarriak izan ziren Azpeitian eta blog honetan hainbat ataletan mamiaren laburpena ekarriko dugu. Madrilgo Pilares Fundazioaren esperientzia dakargu lehenengo. Ana Garcíaren esanak dituzue segidan:
“Zergatik behar dugu zaintza eredu aldaketa? Gizartea aldatzen da eta eredu ‘guaiak’ zaharkitzen dira. Oso atzera begiratzen badugu ikusiko dugu nola elkar babesten genuen garai batean eta elkarren artean konpontzen genituen arazoak. Erakundeak ere baziren, Elizatik zetozenak bereziki. Babes modu pribatuak ziren,ez ziren eskubideetan oinarritzen. Europan gerrak bukatu eta ongizate gizartea heldu zen, estatuek hartu zuten ongizatearen ardura. Eskubideetan oinarritutako sistema unibertsala sortu zen, ez zen eredu pribatua.
Garai hobeak ala okerragoak dira oraingoak? Baditu alde onak eta txarrak: elkarren arteko babesa galdu dugu, indibidualismoak irabazi du eta besteen esku utzi ditugu ardurak.
Zergatik aldatu behar dugu daukagun sistema? Zaintza eredu ez antolatutik, zaintza eremu intimoan konpontzetik, elkarri laguntzean oinarritzen zen eredutik sistema normatibo batera, egituratura, protokoloz betera, zerbitzuak ikuspegi teknikotik begiratzen dituen batera pasa gara. Hori dena beharrezkoa da, baina helburua pertsonak dira. Pertsonak ahaztu zaizkigu, helburua ahaztu zaigu. Orain zerbitzua dago erdigunean, ez pertsona. Lehengo ereduan ona zena eta oraingoak ona duena hartzeko garaia da.
Zer proposatzen dugu? Ez da ezer berria guk proposatzen duguna, batean eta bestean zurgatutakoa gauzatzen saiatzen gara. Gure ereduari deitzen diogu “arreta integralean oinarritzen den eta pertsona erdigunean duen eredua”. Duintasuna eta eskubideak dira bi kontzeptu nagusiak.
Eskubideak eta ardurak dituzte adinekoek. Eskubidea izan behar dute behar dutenean laguntza jasotzeko, eta erabakitzeko eskubidea ere bai. Gizarte honetan gauza bat gertatzen zaigu: pertsona menpekoa denean guk erabakitzen dugu dena bere ordez, autonomia galtzen dute. Bere bizitzaz erabakitzeko eskubidea izatea garrantzitsua da. Berak hartu behar du parte.
Bizitza interesgarriak izateko eskubidea dute. Bizitzaren erdigunean jartzen dira zaintza, ezinak eta mugak. Familien bizitza ere zaintzaren inguruan izaten da. Denok behar dugu bizitza interesgarria.
Eskubidea dute bizitza ez eredugarriak izateko. Zergatik dira derrigorrezko elementuak segurtasuna eta osasuna? Adinekoak ezin ditu ohitura ez osasungarriak izan? Ez diegu uzten eskema horretatik ateratzen eta eskubidea dute.
Arriskua bere gain hartzeko eskubidea dute. Bizitza arriskua da. Zahar egoitzak itxita dauzkate pandemian. Nik arriskua hartu dut eta kafetegira joan naiz. Adinekoei ez diegu uzten arriskatzen. Oso babestaileak gara, paternalistak. Guk proposatzen dugun ereduak arriskuak bere gain hartzen ditu. Denei ez die gauza berak balio.
Zaintza ereduak bi dimentsio ditu:
1: Pertsona erdigunean jartzen duen arreta:
– Pertsona ezagutu eta zerbitzuak berera moldatu behar dira, ez alderantziz. Beraien berezitasunak ezagutu eta onartu behar dira. Oraingo ereduak ez du hori egiten.
– Pertsona bere ikuspegitik ezagutu behar da: adina, generoa, osasun txostena, jatorria, maila sozioekonomikoa… jakitea ondo dago, baina horrez gain bakoitzak bere baloreak, sinesmenak, iragana… dauzkate.
– Arreta planak diseinatuko ditugu bere gaitasun eta desioen arabera. Fokua ez badugu jartzen gaitasunetan beti mugez arituko gara, mugak konpentsatzen beti (eta hori ere egin behar da).
– Autonomia eta independentzia sustatu behar dira. Berak erabaki dezake, ezin da hori aldatu dependentzia daukalako. Maila funtzionalean arazoak dituztenean, mugitzeko edo garbitzeko laguntza behar dutenean, adibidez, oso ondo laguntzen diegu, borondate onez, baina haien autonomia eta independentzia birrintzen ditugu. Edo ez diegu iritzia eskatzen edo beraien ordez dena egiten dugu. Horrela jokatuta ez gara ari bere gaitasunak kontuan hartzen.
2: Osoko arreta komunitatean
Mila eta bat zerbitzu daude, hainbat eta hainbat alorretakoak, dela kulturan, osasungintzan, etxebizitzarako… Zerbitzuak jaso ahal izateko hainbeste leihatila daudenean gazteak ere larri ibiltzen dira hori dena kudeatzeko, bada pentsa administrazioak eskaintzen duen horren guztiaren aurrean nola sentitzen den adinekoa! Adinekoren baten senideari entzun nion esaten halako zerbitzu ez zutela eskatu zeren nahaspila ederra izango litzatekeela horretan hastea. Zerbitzu denak batera eskaini behar ditugu.
Zerbitzu bakoitzak beretik begiratzen du eta ez du ikusi nahi komunitatean beste zerbitzu asko eskaintzen direla. Administrazioak, elkarteek, boluntarioek, merkatuak eta abarrek eskaintzen dituzten zerbitzu anitzez ari naiz. Gure proposamena zerbitzu katalogo osoa komunitatearen esku jartzea da.
Beraz, zahartze aktiboaren gure paradigma ondokoa da: osasuna, segurtasuna eta parte-hartzea. Hirugarren hanka ahazten zaigu. Ebaluaketak-eta egiten ditugunean galdetzen diegu bere desioak bete diren? Ez, ez diegu galdetzen. Kontatuko dugu zenbat aldiz erori diren eta horrelakoak.
Desgaitasunaren esparruan, autonomiaren gaian, egin den ibilbidea interesgarria da. Medikuntza eredutik sozialerako pausoa ikaragarria da. Lehen gaixoa zaindu behar zen, desgaitasuna sendatzen zen, orain ez dira gaixoak, herritarrak dira. Haien gaitasunak bultza behar dira orain. Guk ere adinekoa herritar gisa hartu behar dugu, gero lana egiteko. Orain zaintzeaz arduratzen gara, ikuspegi asistentzialagoa da. Zaintzeaz gain, lagundu behar ditugu, hala pertsonak aktiboagoak dira eta gure arteko harremana horizontalagoa da.
Hau dena ez diogu guk bakarrik, nazioarteko erakundeak ari dira gauza bera esaten, Osasunaren Mundu Erakundeak dio zaintza eredua zaharkituta gelditu dela eta eredu aldaketa proposatzen du. Horrez gain dio zaintzak ondasun publikoa izan behar duela. Europako Batasuneko erakundeak ere ildo beretik ari dira, pertsona erdigunean izango duen eredua defendatzen du, kalitatezko zaintza, eskuragarri egongo dena.
Halako eredu baten alde egiteko ebidentzia zientifikoak behar direla esango du norbaitek. Bada, badaude: depresio gutxiago, aldarte hobea, gutxiago aspertzen dira, familiak hobeto daude, langileak hobeto daude… Eta ekonomikoki jasangarriak dira eredu horiek”.
Ana Garcíak hitzaldi mardularen ondoren ideia nagusia hitz gutxitan bildu du: “Beraiek dira bere buruaren jabe”. Adinekoek egitasmo bizigarriak izatea azpimarratu du eta etxez etxeko lanean laguntza eskaintzen dion edadetuarekin lantzekotan den egitasmoa kontatu digu: muga fisiko asko ditu emakumeak, baina Garcíak jakin du tartak asko gustatzen zaizkiola. Horixe, hurrengo tarta egingo dute elkarrekin.