Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
Atalak: Gizartea, Osasuna
Iñaki Lasagabaster: “COVID-19a dela-eta senideek astean bitan egin dezakete bisita eta beti pertsona berak joan behar du egoitzara. Ez dago araurik hori jasotzen duenik”. Argazkia: Iñigo Azkona.
Iñaki Lasagabaster EHUko Administrazio Zuzenbideko katedraduna da. Asaldatuta dago hilabete hauetan zahar egoitzatan gertatu direnak entzunda: senideei jakinarazi gabe ama egoitzaz aldatu; bisitak murriztu; logelan itxi birusak kutsatu ez ditzan… Katedradunak bere buruari galdetzen dio ea horrelako erabakiak nork har ditzakeen. Gizarte Zerbitzuei buruzko legea aztertu du eta ondorioztatu du administrazio publikoa esku hartzen ari dela arauak oso lausoak diren kontuetan. Gogorarazi du senideek, eta nola ez egoiliarrek, eskubideak dituztela.
Hitzaldia azaroaren 27an Irauli zaintza elkarteak antolatutako jardunaldietan eskaini zuen (“Zaintzarako euskal sistema publiko eta unibertsal baterantz”).
Lasagabasterrek uste du egoitzak gai potoloa eta estrategikoa direla. Pandemia garaian administrazio publikoek egin dituzten esku-hartzeez eta horien estaldura juridikoaz aritu da. Ondoren duzue bere hitz-hartzearen laburpena:
“Lotsa sentitu dut gertatzen ari denaz, gertuko sentitzen duzun administrazio publikoa egiten ari den politikak ikusita.
Zergatik sentitu dut lotsa? Gauza harrigarriak irakurri ditut. 91 urteko egoiliar bat egoitza pribatu batean zegoen eta egunero bi orduz ibiltzeko ohitura omen zeukan. Gelan itxi zuten. Baina nola agindu dizute gelan sartzea eta ateratzen ez uztea? Nola utzi zaituzte baldintza horietan?.
Beste adibide bat, Espainiako Estatuan gertatutakoa. Irakurri nuen egoitzetako patronaleko pertsona batek esan zuela ez zuela inoiz ahaztuko egoitza batean ikusitakoa: medikuak behatzarekin seinalatuz esaten omen zuen: “morfi, morfi, morfi…”. Alegia, medikuak zahar etxeko arduradunarekin batera erabakitzen zuen zainketa aringarrietara zein eramango zituzten. Zergatik hartzen zen erabaki hori horrela? Nork eta nola?
Hala, Euskadiko heriotza datuak begiratzen hasi nintzen. Bizkaikoak begiratu nahi nituen eta konturatu nintzen Bizkaiko Foru Aldundiak esan zuela datuak Osakidetzak ematen zituela.Gardentasunaz hizketan ari bagara, logikoa litzateke datuak jakin ahal izatea, baina erantzuna zen Osakidetzak ematen dituela. Bada, gero jakin nuen Osakidetzak ez zituela datuak ematen lurraldeka. Ez zegoen datuak jakiteko modurik! Halako batean datuak filtratu ziren. Demokraziaren ikuspegitik atsekabe handia sortzen du halako egoera batek. Gaia jarraitu nahi nuen eta datuak lortzeko borroka egin behar nuen!
Gertaera hauen aurrean agintariek ez dute erantzuten, epaitegiek ere ez, eta gizarteak ere ez.
Askoz garrantzi gutxiagoko kontuetan epaitegietara jo da. Kalean sei lagun baino gehiago ezin zirela elkartu agindu zutenean epaitegietara jo zen eta Justizia Auzitegi Nagusiak erabakia ilegaltzat hartu zuen biltzeko eskubidea urratzen zuela argudiatuta. Gauza bat da kalean sei lagunek topo egitea eta beste bat helburu jakin baterako jende asko elkartzea. Sei lagun kalean elkartzea ez da biltzeko eskubidearen kategoriara iristen. Dena dela, auzitegira eraman zen gaia. Bitartean jendea hil da egoitzetan eta ez da ezer gertatzen, logelan itxita daude eta ez da ezer gertatzen. Asaldatu nintzen.
Administrazio publikoaren esku-hartzeez ari garela, bi gauza landu nahiko nituzke orain: legezkotasun printzipioa eta egoitzetako araudia.
–Legezkotasun printzipioa. Arau batek egon behar du zeinaren bidez botere publikoek esku hartu dezaketen. Har dezagun irakaskuntzaren adibidea. Umeak noiz hasi behar dute eskolara joaten? Familiek zein eskubide dituzte? Umea zigortu daiteke? Jo daiteke? Harreman askoko eremua da irakaskuntza eta erregimen juridikoa ere konplexua da. Egoitzetan badira langileak, erabiltzaileak, senideak… Erlazio horiek guztiak nola formulatuko ditugu juridikoki? Nork agindu dezake egoiliarra logelan itxita uztea? Eskubideak dituzte! Eskubide askoz ezin dira baliatu, ezintasunak dituztelako, baina gurpildun aulkian dagoenak ere baditu eskubideak.
–Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/ 2008 legea. Gizarte zerbitzu denak pilatzen dira lege horretan. Ez zait egokia iruditzen. Gai asko dira eta oso garrantzitsuak. Egoitzek lege berezia beharko lukete izan. Lehen aipatu dut legezkotasun printzipioa. Bada, legean faltan bota dut administrazioak egoitza batean esku hartzen duenean zein botere dituen azaltzea. Ez du zehazten zein aginte erabili dezakeen. Nire lagun batek jakin du, egoitzakoek zuzenean ezer esan ez badiete ere, Gasteizen, haren gurasoa beste egoitza batera eraman dutela. Nork erabakitzen du egoitzatik egoitzara aldatzea? Eta gainera senideei esan gabe? Agian zaintza eredua aldatu behar da, zeren beharbada gauzak dauden bezala hainbat kontu ezin dira bestela egin, baina ez naiz eredu aldaketaz hitz egiten hasiko orain. Nik diodana da legeak ez duela zehazten nola esku hartu behar duten agintean daudenek.
Egoitzetan ia eskumen osoa foru aldundiek daukate. 2009an, 2008ko legeari atal bat gehitu zioten. Bizkaian, (agian Gipuzkoan eta Araban ere bai) araudi zehatzagoa eginda dago eta hori irakurri dut jakiteko ea diputazioak zein eskumen dituen eta esku hartzeak nola egin ditzakeen. Horri lotutako arau bakarra aurkitu dut eta ‘administrazio unitatea’ terminoa aipatzen du. Ez dira ageri ez senideak ezta egoiliarrak ere! Lagun batek beste gertaera bat kontatu dit. Amaginarrebak egoitza aldaketa eskatu zuen, baina amaginarrebaren iritzia kontuan hartu gabe antolatu zituzten egoitza batetik besterakoak. Nire lagunak Foru Aldundira jo zuen egoera argitzeko. Hori administrazio unitateak erabaki behar du? 91 urteko egoiliarrak negar egin behar du denbora batez berak aukeratu ez duen egoitzara eramango dutelako? Zergatik eta nork erabaki du? Egoiliarrek eta familiek zein eskubide dituzte? Erabaki horiei eutsiko dien erregimen juridikorik ez dago. Beste adibide bat bisitena da. COVID-19a dela-eta senideek astean bitan egin dezakete bisita eta beti pertsona berak joan behar du egoitzara. Ez dago araurik hori jasotzen duenik. Arauren batek esan behar du murrizketa zergatik egiten den. Diputazioak foru agindu bat ateratzen du eta kito.
Bukatzeko hainbat gogoeta egin nahiko nuke gai honen inguruan:
–Lege berezia behar da egoitzetarako: legea egiteko orduan zuzenean eragiten dieten aldeek parte hartu behar dute. Legeak zerbitzu publikoaren ikuspegia izan behar du. Esaten da sistema pribatuaren eta publikoaren artean osatzen direla gizarte zerbitzuak. Hara, zerbitzu publikoak defendatu behar dira, egoitzen sektorean ere bai.
-Lege horretan boterea nork duen adierazi behar da. Kudeaketa pribatuari buruz hamabost artikulu daude oraingo legean eta hor ikusten da pribatuari ematen zaion garrantzia. Bestalde, harritu nau zein landua dagoen zigorren eta arau-hausteen erregimena. Ulertzen dut egoitzen kudeaketa konplexua dela, erabiltzaileak egoera berezian daude, baina halako garrantzia ematea zigorren eta arau-hausteen alorrari? Nire ustez atal horrek du interes gutxien.
–Langileen baldintzak kontuan hartu behar dira. Hemen (Gipuzkoan) greba martxan zegoen. Bizkaian ere egin zen. Nola eduki daitezke langileak horrelako baldintzatan? Gizarte zerbitzuek ez dute ezertarako balio langileak baldintza egokietan ez badira ari lanean. Zergatik egin zirkulazio kodea trafikoa bideratzeko langilerik ez badago? Zertarako araua, langileek hamar minutu baldin badituzte egoiliarrak garbitzeko?
–Non daude egoitzak? Hirian egon behar dute, erdigunean. Asko ia mendian daude, urrun. Beste batzuk ia ezer ez dagoen tokian eraikitzen dituzte. Lurra merkeagoa den tokian eraikitzen dute egoitza eta urbanizatu ahala lurrak balioa irabazten duenez gero saldu egiten dute. Hirigintza planetan diseinatu behar da egoitzak non egin, erdiguneetan alegia, eta ez esku pribatuei interesatzen zaien tokietan”.