Jalgi hadi plazara
Hasiera » Euskara » Udaltop 2010. Kultur Kabia nerabe arrantzan
Api26 0

Udaltop 2010. Kultur Kabia nerabe arrantzan

Atalak: Euskara

Aritza Escandon.

Aritza Escandon.

Aritza Escandon Kultur Kabia Zerbitzuak enpresako zuzendaria da. Euskara Elkarteen Federazioak, Topaguneak, sortutako enpresa da Kultur Kabia. Nerabeak eta euskarazko kultur kontsumoa lotzean argi esan zuen Escandonek: “Kontsumitu nahi dutena eskaini behar zaie”.

Bezero askorentzat egin du lan Kultur Kabiak, batik bat udalentzat. Bilboko Udalarentzat egindako lana aipatu zuen, berbarako, Escandonek. Bizkaiko hiriburuan 14.000 nerabe hartu behar dira kontuan. 12 eta 18 urte artekoak sartzen dituzte zakuan. Escandonen ustez, “adinik kritikoena da hizkuntza ohiturak aldatzeko”. Kultur Kabia enpresako zuzendariak garbi azaldu zuen nerabeak euskarara hurbiltzeko eta kultura euskaraz kontsumitzeko moduaz: nahi duena eskaini. Nerabeak askotan lotzen du euskara eskolarekin, astuntasunarekin, “yuyua ematen die euskarak”. Beraz, euskara erabiltzera motibatzeko hizkuntza gozamenarekin lotu beharko litzateke. Adibide batzuk aipatu zituen, hala nola, moda desfilea, Mihiluze proba, Izarren Distira musika ekitaldia… Ondoko galderak bota zituen Escandonek: “Kontsumo masiboaz ari bagara, zein da jokalekua? Nondik datoz aisialdi ereduak? Eremu urbanotik. Kontsumitzaileari nahi duena eman behar diogu, askotan, produktuari helburu asko jartzen dizkiogu. Gazteria, Ingurumen, Integrazio, Kultura Sailaren… baldintzak betetzen baditu hobeto, baina nerabeak erakartzeko gaitasunik ba al du produktu horrek?”.

Dena dela, argi geratu zen moda desfile eta musika ekitaldien bidez soilik nerabeek euskaraz egitea ez dagoela ziurtatuta, gune horiek tantatxoak direla, Escandonek esanda bezala, “probokazioak”.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Ekilore » Udaltop 2010. Kultur Kabia nerabe arrantzan - [...] Aritza Escandon Kultur Kabia Zerbitzuak enpresako zuzendaria da. Euskara Elkarteen Federazioak, Topaguneak, sortutako enpresa da Kultur Kabia. Nerabeak eta…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA