Jalgi hadi plazara
Hasiera » Euskara » Media Market-en euskaraz egiten baduzu, kontuz
Ira15 1

Media Market-en euskaraz egiten baduzu, kontuz

Atalak: Euskara

Babalore aurpegiarekin begiratu nion esan zidanean “si no me hablas en castellano no te entiendo nada”. Arazoa saltzaileak omen dauka, ez delako gai euskaraz ari dena ulertzeko, baina belarriak lurreraino jaitsita, atera nintzen ni handik, ez bera: Euskaraz egin nion galdera gaztelaniaz errepikatu nion, aipatu berri dudan babalore aurpegiarekin eta xuabe-xuabe.

Kontua da bezperan Iñaki Arruti euskara teknikariaren hitzaldian izan nintzela, zertarako eta hain justu horrelako egoeratan nola erreakzionatu ikasteko.

Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Udaleko Euskara Zerbitzuko arduradunak, Iñaki Arrutik, Ferran Suay eta Gemma Sangines valentziar psikologoen TELP (Taller d’espai lingüistic personal) zer den esplikatu zuen Donostian, Manu Robles-Arangiz Fundazioak eskatuta. Alegia, hizkuntz gatazkaren aurrean gaudenean (nire kasua aproposa da), burua makurtu gabe, gure eskubidea nola defendatu irakasten saiatu zen. Hitzaldiaren izenburua hauxe zen: “Norberaren hizkuntza eremua: nola hitz egin (gehiago) euskaraz hobeto sentituz”.

Uste nuen Arrutiren lezioa ikasia nuela: aurrean dugunak esaten badigu ez digula ulertzen berak dauka arazoa ez nik, euskaraz ez baldin badaki nik gaztelaniara jotzea ez da kortesiazko keinua, hori sumisioa da. Gatazka egoeratan (Media Marketekoa hala zen) saiatu lasai egoten, ez haserretu eta ez saiatu aurrean duzuna konbentzitzen. Lortu ezazu euskaraz eroso aritzea, pertsona berarekin edo euskaraz ulertuko zaituen beste norbait etortzeko eskatuz. Alegia, dendara edo tabernara edo administrazio bulegora sartu aurretik pentsatu lehen hitza euskaraz egingo duzula eta hortik aurrera izango dituzun egoeratan nola erreakzionatu errepasatu. Helburua: euskaraz egitea, eroso egotea, bestea mindu beharrik gabe.

Media Marketekoak “si no me hablas en castellano, no te entiendo nada” esan eta nik gaztelaniaz erantzun. Saltzaile prestu horren ondoren beste hirurekin egon nintzen eta hirurekin gaztelaniaz. Eta gainera besapean tostadora hartuta atera nintzen!

Uste dut teoria ikasi dudala, baina praktika falta.

Iruzkin bat

  1. Iñaki Arruti | 2009-04-23 at 16:59

    Polita Onintza. Eta praktikarekin ez larritu, entrenamendu kontua da. Ni ere egoera berean egon nintzen PDA estropeatu eta toki berera joan nintzenean. Castellanoz atenditu zidanean euskaraz atendituko ninduen norbait nahi nuela esan nion eta arduradunarengana joan eta euskaraz zekien norbait etorri zen… Beti ez dira ondo ateratzen, baina askotan poxak ere izaten dira…

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Onintza Irureta

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA