Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Elektrodoak jarri dizkidate buruan
Atalak: Euskara, Hizkuntzak, Zientzia eta teknologia
Ez da barre egitekoa, oso zientifikoa da.
Hitz eman nuen hizkuntzen neurozientzia kognitiboan diharduen BCBL ikerketa zentrotik akuri izateko berriz deituko balidate esperientzia kontatuko nuela hemen. Bada, atzo eta herenegun (otsailak 2 eta 3) Donostiako BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) zentroan elektrodoak jarri zizkidaten nire burmuinaren bulkadak harrapatzeko.
Pare bat neskek bata zuria jantzi didate eta esertzeko eskatu. Ileapaindegian bezala egongo naizela esan dit batek. Segundo laurdenean ileapaindegian baino kamerinoan nagoela imajinatu dut, bi beharrean lau neska dauzkat nire buruan tik eta tik. Ez didate ilean metxarik egingo, telazko txanoa jarriko didate. Txanoak zuloak ditu eta zulo horietan gela ematen hasi zaizkit, belarri zuloak garbitzeko bastoitxo luzetxoak hartuta. Lau neskok helburu garbia dute: nire burmuineko bulkadak jasotzeko adina sentsibilitate lortu behar dute nire larruazalean. Ordenadore pantailan begiratzen dute, hor baitago nire burua litzatekeenaren marrazkia, bulkadak jasotzeko guneen mapa modukoa. Gelari esker lortutako sentsibilitate mailaren arabera kolorez aldatzen dira guneok, beharrezkoa den neurria lortu arte. Belarri atzeak eta begi inguruak ere gelez zipriztindu dizkidate. Ez dute lepotik beherako edo betazalen mugimenduengatik sortutako bulkadak burmuinarenekin nahasterik nahi. Pantailako gunetxo denak berde jarri dira, horrek esan nahi du burmuinaren bulkadak egoki harrapatzeko moduan dela makina.
Betazalak ahalik eta gutxien itxi behar ditut. Lasai egoteko esan didate, baina lehenengo ariketa hastear nagoela tentsio punttua etorri zait.
Euskaraz idatzitako esaldiak agertu zaizkit bata bestearen atzetik, azkar demonio. Onargarriak diren ala ez erantzun behar dut. Kristoren txokolatea egin zait buruan! “Goizean ardiok arkumeak zaindu ditugu txabolan”, edo antzeko zerbait. Esaldi hori ondo dago ala ez? Gramatika begiratu behar dut ala zentzua, ala biak? Ardiek ez dute hitz egiten, beraz, esaldi hori okerra al da? Beste adibide bat, nire gurutzea izan den mota honetako esaldia: “Normalean irakasleok haurrei eskolak ematen dizkiete neguan”. Esaldia gaizki al dago “irakasleok” horrekin? “irakasleak” behar luke aditz horrekin? Baina aurrez irakasle horiei buruz hitz egin bada gero ezin da erabili “irakasleok” “irakasle horiek” esateko intentzioz?
Eta nire buruko txokolatea nola ari da jasotzen makina? Buruan txanoa ipintzen ibili direnak ariketa nola egiten ari naizen ikusten ari ote dira paretaren bestaldean?
40 minutu pasa ditut esaldi horiekin eta neska etorritakoan ariketan zehar izan ditudan zalantza horiek denak galdetu dizkiot. Zertxobait argitu dit kontua eta asko lasaitu naiz, zeren esan dit bihar ariketa bera egingo dudala (eskerrak! Gaurko azterketa ez nuen gaindituko-eta!). Lehenengo ariketa horrorosoaren ondoren bigarrena oso erraza iruditu zait. Gaztelaniazko hitz zerrenda luzea (20 minutu tartean bi atsedenekin) agertu zait pantailan banaka, animalia izenak direnean tekla zapaldu behar dut, eta gainerakoan kieto.
Bigarren eguneko bigarren proba ere erraza izan da, batzuetan erdarazko hitzak ageri dira eta besteetan sinbolo sorta. Lehenengoan “bai” eta bigarrengoan “ez” erantzun behar dut. Hiru-lau bat aldiz uste dut hanka sartu dudala, logura sartu zait, begiak gurutzatzen hasi zaizkit…
Lehen aldiz akuri izan nintzenean ere gauza bera pentsatu nuen: Zein ikerlariri okurritu zaio ariketa horiek diseinatzea? Zer deskubritu nahi du? Elektrodo festan lagundu nauenari kazetaria naizela aitortu diot eta ea norekin hitz egin behar dudan nire zalantzak argitzeko. Datuak kendu dizkit eta deituko nautela.
Ordura arte bada.
Aurreko akuri lanaren kontakizuna hemen.