Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Miren Aranguren, Bilgune Feministako kidea: “Lehen hedabideek ez ziguten kasurik egiten”
Atalak: Gizartea
Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutako Emakume Abertzaleen V. Topaketa Feministak izango dira martxoaren 2, 3 eta 4an Leitzan. Hamar urte igaro dira Bilgune Feminista sortu zenetik. Miren Aranguren iruñarra mugimenduko kidea da hasieratik. Datorren astean argitaratuko dugun Argian, 2312. zenbakian, elkarrizketa egin diogu. Aperitibo gisa, paperean lekurik gabe geratu diren hiru gai jorratu ditugu ondoren: gizonen egitekoa, hedabideen jarrera eta abortua.
Zein mezu daukazue gizonentzat?
Normalean mezua emakumeei zuzentzen diegu eta feminismoan sinesten duten guztiei. Gizonei hausnarketa egiteko eskatzen diegu, jendarte osoari eskatzen diogun bezalaxe, hausnar dezatela zein motatako jendartea sortzen ari garen, zein ardura daukaten. Guk beti esaten diegu: “Pribilegio asko dauzkazue eta benetan bide berean joan nahi badugu pribilegioak alde batera utzi behar dira”. Ulertzen dut prozesu zaila dela, niri ere gertatzen zait; zuria naiz, Europakoa, lehen mundukoa eta badauzkat beste batzuek ez dauzkaten pribilegioak. Baina saiakera egin behar dugu.
Zein da hedabideen jarrera?
Orokorrean geroz eta okerrago ikusten ditut. Telebista piztu eta negarrez hasteko modukoa da; zein gizon eredu, zein emakume eredu, zein harreman eredu, indarkeria nola lantzen duten, emakumeen presentzia… Telebista nahiko Berlusconizatuta daukagu, Italiako eredua geroz eta indar handiagoa hartzen ari da Euskal Herrian ikusten ditugun kateetan, hala nola Gran Hermano, El Conquistador eta ¿Quién quiere casarse con mi hijo? programetan. Lotsagarria da, baita beldurgarria ere.
Hainbat egunkaritan eta irratitan bestelakoa da ordea jarrera. Hedabide batzuetan borondate oso ona dago, nahiz eta egia den hedabideek jendartearen isla izaten jarraitzen dutela. Zenbait komunikabidetan mugarriak jartzen ari dira eta gu oso pozik gaude. Lehen inork ez zigun kasurik egiten eta gaur egun ez da kasualitatea horrelako elkarrizketak egitea, prentsaurrekoetan interes gehiago azaltzea…
PPren Espainiako Gobernuak Abortuaren legea aldatu nahi du. Zer iritzi du Bilgune Feministak?
Betikoa da. Mugimendu feminista Euskal Herrian ia-ia horregatik sortu zen. Kontua zer da? Emakumeok oraindik ezin dugula gure gorputzaz erabaki, hortaz ez daukagu abortu libre eta doakoa. Gure erabakiaren gainetik jartzen dira Eliza Katolikoaren morala eta eskuinaren baloreak. PSOEK onartu zuen legean ere hutsune asko ikusten bagenituen, 1985eko legera itzultzeak zer ekartzen du? Orain dela urte biko egoerara itzultzea. PSOEk ez zuen kode penaletik atera eta delitua izaten jarraitzen du abortuak. Estatu frantsesean eta Europako beste herrialde batzuetan ez da hori gertatzen, nahiz eta abortatzeak mugak dituen, ez da delitua.
Estatu espainiarrean delitua da. Arazoa ez da “abortua bai” “abortua ez”, baizik eta ea noizbait emakumeok gure bizitzaren eta gorputzaren gainean modu askean erabakitzeko eskubidea izango dugun. Aurre egin behar diogu erasoari, baina bada garaia mugimendu feministaz gain jendartearen aldetik inplikazio sozial handiagoa egoteko, jokoan dagoena ez baita guk abortatuko dugun ala ez, baizik eta pertsonek gure gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea izango dugun ala ez.