Zestoan auzo-konposta egiten hasi gara
Atez atekoa, 5. kontenedorea… Joxe Aittolak baratzean hondakin organikoa ongarri nola bihurtzen zuen ikusi nuenetik auto-konposta eta auzo-konposta baino ez nituen buruan. Zestoako erdigunean (auzoak sakabanatuta daude) elkarren gainean bizi gara eta zelaiak/belardiak ondo-ondoan dauzkagu. Etxe ondoan, herritik atera gabe, hondakin organikoa ongarri bihur badezakegu zergatik aterako dugu kanpora? Gutxi jakinda ari naiz, baina Zestoa bezalako herri batean organikoa kanpora atera gabe moldatu gaitezkeela iruditzen zait.
Total, Udalak auzo-konposta egiteko deialdia egin zuen eta izena eman nuen. Bileran 50 bat lagun bilduko ginen, lau bat gizon eta gainerako guztiak emakumeak. Oraindik sukaldea gobernatzen zein dabilen asma daiteke.
Erraza baino errazagoa guk egin beharrekoa. Aparteko ontzian jaso organikoa, auzo-konposta gunera eraman, ontzian bota, beste ontzitik hartutako lastoa gainetik bota eta kito. Talde bakoitzeko arduradunak lan gehixeago izango du, hark zaindu beharko du ongarritze prozesua ondo doan ala ez.
Lau ontzi baino ez ditu prestatu Udalak, pentsatzen dut proba egin nahiko duela. Ea gauzak ondo egiteko gai garen eta herri guztira zabaltzen den egitasmoa.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks