Kattalin Miner: “Harritu nau konturatzeak zenbat behar zuen jendeak zilegitasuna”
Ekintzaile feministak Donostiako Egia auzoko “Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako” ekimenean hartu zuen parte 2016an. Donostiako jaietan Piratek hizkuntza ohiturak aldatzeko egindako ariketan ere parte hartua da. Euskaraldian ahobizi txaparekin dabil. Zergatik hartu duzu parte Euskaraldian eta zergatik zara ahobizi? Onartu behar dut hasieran eszeptiko samarra izan nintzela Euskaraldiaren proposamenarekin, ez proposamena bera ona ez zaidalako iruditzen, baizik eta uste nuelako...
Read MoreAsier Lafuente: “Kritikagarria ahobizi kokatu eta belarriprest jokatzea da”
Asier Lafuente Agurainen egin zuten “75 ordu euskaraz” ekimeneko bultzatzaileetako bat izan zen. Euskaraldian Arabako Lautadako koordinatzailea da eta ahobizi moduan ari da parte hartzen. Zergatik erabaki duzu Euskaraldian parte hartzea? Modu kolektiboan antolatutako ekimena da eta ohiturak aldatzeko aukera ematen digu. Euskaraz bizi nahi dugunok parte hartu behar dugula iruditzen zait, eta euskaraz bizitzeko konbentzimendua baldin badugu, ahobizi rolean, hau da, gizarteko arau sozialaren...
Read MoreJune Fernandez: “Nire erosotasuna auzian jarri nahi dut”
June Fernandezi Bilboko hamaikakoan parte hartzeko gonbitea egin zioten eta baiezkoa eman zuen. Ahobizi rola hartu du. Pikara Magazine webgunearen koordinatzaileetako bat da. Zergatik hartu duzu parte Euskaraldian? Oihana Bartrak gonbidatu ninduen. Pentsatu nuen nik konpromiso handiagoa izateko modu bat zela. Bilbon bizi naiz, txikitan euskara ikasi nuen, baina nire inguruan gehienbat gaztelania erabiltzen dut, eta horrekin deseroso nago. Gustatuko litzaidake benetan elebiduna izatea eta...
Read MoreAlberto Irazu: “Gizartean esperimentuak egin behar baditugu, EITBn ere beste hainbeste egin behar genuke”
Alberto Irazu Donostiako Egia auzoan bizi da. 2016an auzoan antolatu zuten Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimen aitzindariko bultzatzaileetako bat izan zen. Euskaraldian ahobizi rola hartu du. Euskaraldian parte hartzen ari al zara? Urte asko daramatzat nire bizitzan Euskaraldia egiten, hau ez da berria niretzat. Oso gaztetatik oroitzen dut nire burua eta nire inguruko batzuk ere bai, elkarrizketa elebidunak izaten, eta gainera, ez euskaraz ikasten ari zirenekin soilik baizik eta...
Read MoreEz ote dut ulertu Euskaraldia?
Pello Jauregi belarriprest izango dela irakurri dut Berria-n eta seko harritu naiz. Egun batzuetara, egunkari berari esker, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria ere belarriprest izango dela jakin dut. Dirudienez, ez dut Euskaraldia zer den ulertu. Euskaraldiaren azken txanpan sartu baino dezente lehenago ezagun bati esan nion ahobizi izango nintzela. Ez nuen zalantzarik hark ere gauza bera esango zuela. Ez, ordea: “Nik oraindik ez dut erabaki. Ahobizi banaiz...
Read MoreBerreskura ote daiteke hika feminismotik?
Irailak 11-12. EHUko Uda Ikastaroak Donostiako Miramar Jauregian. Ikastaroaren izenburua: Hitanoa eta generoa: aberastasuna ala sexismoa? Hika galera nabarmenean da. Noka berriz, are azkarrago ari da desagertzen. Zergatik dira noka hiztunak urriago toka hiztunak baino? Nokaz berjabetzeak balio al dezake emakumeen ahalduntzerako? Gizonak eta emakumeak bereizten dituen hitanoa indartzea egokia da binarismo zorrotza leundu beharraren ahotsak entzuten diren garai honetan? Beñat Muguruzak zuzendu...
Read MoreEntitateen Euskaraldiaren proposamena aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak
Oraindik egin ez den 2018ko Euskaraldiak segida izango du 2019an. Orduan entitateek hartu beharko dituzte neurriak etxe barrura eta kanpora begira hizkuntza ohiturak aldatzeko. Jaurlaritzak eta Topaguneak Udaltopen aurkeztu dute orain arte diseinatutakoa. Maiatzak 18, Udaltop udaletako euskara zerbitzuen topaketak Lasarte-Orian. Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak eta Estitxu Alkorta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkariak “Euskaraldia 2019: arau sozialak...
Read MoreHizkuntza Eskubideen Protokoloa: Euskal bertsioa ontzen ari dira 80 eragile
Urte eta erdi pasa da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa Donostian aurkeztu zutenetik. 185 neurri prestatu dituzte Europako hizkuntza gutxiagotuetako komunitateen hizkuntza eskubideak bermatzeko. Europarako neurriak horiek. Orain ordea, neurriok Euskal Herrira, euskarara, egokitzeko ordua da. 80 eragile aritu dira neurri bakoitzaren ezaugarriak zehazten. Hizkuntza politika berri bat gauzatzeko bide eman dezakeela adierazi du Kontseiluak. Protokoloaren Euskal Herriko Garapena...
Read MoreUztaritzeko herri kontseiluan euskara hutsean egiteak eztabaida piztu du
Hala adierazi du If Matxikotek: “Frantses hutsez eginda ez da deus erraten eta euskara hutsez eginda ez da uzten pasatzen”. Euskal Irratiak-ek kontatu du Uztaritzeko herri kontseiluan egin den azken bilkuran gertatutakoa. Hautetsi batek euskara hutsean hitz egingo zuela adierazi zuen eta ondoren idatzizko aktan frantsesez jasoko zela. Dirudienez, ez zen frantsesez jaso eta ezinegona piztu da. If Matxikotek (Herriko Etxeko Hizkuntza Politikarako arduradun ohia) Euskal Irratiak-en adierazi...
Read MoreLujanbiok eta Agirretxek Radio Euskadin euskaraz egingo balute, zer?
Guk dakigula ez dute halakorik egin, baina Alberto Irazu kazetariak euskaraz egin du elkarrizketa zuzenean Radio Euskadin, ia 20 minutuko esperimentua. Galder Pérez da “Graffiti” saioko aurkezlea eta hark galderak gaztelaniaz egin zizkion (urtarrilaren 17an, audioa lotura honetan daukazue). Irazuk erantzunak euskaraz eta ondoren Pérezek laburpen motzak gaztelaniaz. Ia 20 minutuko elkarrizketan informazio errepikatze laburrek ez zuten hizketaldia astuna egin. Euskara ulertzen ez dutenen...
Read More
Iruzkin berriak