Euskara Elkarteen Jardunaldiak (Juan Luis Arexolaleiba)
“Badago halako ezinegon bat, gainbehera sentsazioa, goia jo izanaren pertzepzioa. Nekea somatzen da –esan zuen urte luzez Arrasate Euskaldun Dezagun euskara elkartean aritutako Arexolaleibak–. Euskara elkarteek beren funtzioa bete dute, beharrezkoak ziren eta dira. Orain autokritika egiteko ordua da euskalgintzan. Lehengotik esperientzia hartu eta inertzia uzteko garaia da. Euskara elkarteetan, akuilu lanean, behar besteko kemenik ez dut ikusten. Norbaitek egin behar du akuilu lana...
Read MoreEuskara Elkarteen Jardunaldiak (Xamar)
Juan Carlos Etxegoien, Xamar irakasleak ondoko gogoeta egin zuen: “Hizkuntza arazoa gizarte arazoa da, ezin dugu esan: ‘Guk –euskara taldeok– konponduko dugu hizkuntza gatazka’. Gainditzen gaituen problematika da, gizarte osoari dagokio. Gaur egungo sistemaren joera gizarte arazoak arazo pertsonal bilakatzea da eta mintzairarenean berdin gertatzen ari da. Ezin duzu euskaraz egin? Bada zure arazoa da, beti ere hor duzu euskara taldea lagunduko dizuna zerbitzuen bidez: mintzalaguna,...
Read MoreEuskara Elkarteen Jardunaldiak (Imanol Miner)
EEak (euskara elkarte eta euskaldunon elkarteek) 25 urtez lanean. Non gaude orain? Ez gara gure baitakoak: EEok besteen jardunaren orbitan gabiltza, gu autozentratu gabe. Esate baterako, euskaldunari harrotasuna abertzale izateak ematen dio oraindik eta ez euskaraz bizitzeak. Euskaraz bizitzea ez dago harrotasunaren erdigunean. Erdigunean batzokiak daude (kolore politiko guztietakoak) ez hiztunak. Autoestima lurretik daukagu: Ez dugu gure ahalmenetan sinesten, eta ondorioz, ez dugu berariazko...
Read MoreEuskara Elkarteen Jardunaldiak (Rosa Ramos)
Urtarrilaren 23an, Durangon, Topaguneak urte eta erdi iraungo duen hausnarketa abian jarri zuen. Elkarteetako ehundik gora kide elkartu ziren iraganaz eta etorkizunaz gogoeta egiteko. Elkarte kideen arteko tailerrez gain lau hitzaldi izan ziren: Rosa Ramos, Xamar, Juan Luis Arexolaleiba eta Imanol Minerrena. Lau hitzaldien entresakak zintzilikatuko ditut lau alditan. Rosa Ramos Berriozarko Euskara Zerbitzuko teknikaria da eta urte luzez izan da Karrikiri euskara elkarteko kidea. Hasteko,...
Read MoreIII. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia
Soziolinguistika Klusterrak otsailaren 26rako antolatu du jardunaldia. Egitaraua hemen: www.soziolinguistika.org/node/4420
Read MoreLangune elkartea sortu da
Joan den astean sortu zen Hizkuntza Industrien Elkartea Euskal Herrian izeneko elkartea. Euskal Herriko 22 erakunde, elkarte eta enpresak osatu dute, denak ere hizkuntzarekin lan egiten dutenak. Elkartearen oinarri nagusiak ondokoak izango dira: eragileak dinamizatzea; elkarlana bultzatzea; Europan erreferentzia izango den hizkuntzen industria garatzeko bidean esfortzuak ez biderkatzea eta sinergiak lortzea; sektoreko lidergoa izatea eta administrazioarekin koordinatzea. 2010erako erronka...
Read MoreGematarrak
Tiraka.net-eko kontakizuna gustatu zait. Jaurlaritzan MIC langilea euskaraz egiten saiatzen da. Euskara maila polita du, nahiz eta segurtasun erabatekorik ez izan. Gemarekin, euskaldun labeldunarekin, hitz egiten hasi eta horrelako elkarrizketak izaten dituzte: -Egun on, Gema. Zer moduz asteburua? -No muy bien. El sábado y domingo en la cama, con fiebre. ¿Y tú, por dónde has andado, MIC? -Larunbatean zinean, aspaldiko partez… -¿Ah sí? ¿Y qué viste?… Tirakan martinrezolak...
Read More“Indioek bezala ez dut hitz egin nahi”
Gurasoak Espainiatik etorri ziren 1950eko hamarkadan, beste asko bezala. Gipuzkoako herri batean aurkitu zuten ostatua, baserrian. Seme-alabek beti entzun dute inguruan jendea euskaraz. Seme horietako batek %80ak baino gehiagok euskara dakien herria aukeratu zuen aspaldi bizitzeko. Herriko saltsa guztietan ibili ohi da, kolore, zaletasun eta adin guztietako jendearekin. Ez diot inoiz euskaraz entzun (hitz solteren bat ez bada). Herritar bakarra entzun dut gizon horri euskaraz egiten, duela urte...
Read More“Ulertzen ote dit?”
Haurra, irakaslea aurrean duela dago ikasgelan. Bakar-bakarrik daude biak. Irakasleak tartean behin marrazkiak egiten dizkio eta aldian-aldian hitz solteak eta esaldiak esaten dizkio haurrari. Irakasleak haurraren begi handiak ikusten ditu, berari begira, mutu. Jarraitu egiten du: marrazkiak egin, hitzak eta esaldiak esan, erantzunen baten zain. Haurra mutu. “Ai ama! Ez ote dit ezer ulertzen? Alferrik ari ote naiz?”. Eta halako batean: “Non dago Anás?”, “Anás hemen!”. Irakasleak...
Read MoreEuskaltasunaren norabideaz Jon Sarasua
Bolo-bolo dabil Elgoibarren Gotzon Garateren omenez antolatutako hitzaldi zikloan Jon Sarasuak emandako hitzaldia. “Euskaltasunaren norabideaz, oldozpen batzuk” izeneko hausnarketa sarean dago. Hara jo dut entzuteko intentzioz eta hara hor konturatu naiz Elgoibarren esanak, laburrean bada ere, neuk jaso nituela duela urtebete ARGIA astekarian. Entzuteko alferrez zaretenok idatzitako apurtxoa irakurri nahi baduzue: ARGIA, 2147. znbk (...
Read More
Iruzkin berriak