Lilatoia zertarako?
Jende dezentek egiten du galdera hori, alegia, emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzen badugu zer dela-eta emakumeentzako lasterketa? Alardea eta Donostiako hainbat soziedade gogoan, nolatan Lilatoia? Duela urte batzuk neuk ere soberan zegoela uste nuen, lila ukitu bat baino ez, ez zen lasterketa “serioa”. Gainera, gizonik ez. Hasieratako lilatoia ezagutu nuen eta azken urteotakoa ere bai. 200 inguru orduan, orain 2.000ra iritsi gara. Bai, lilatoia beharrezkoa da....
Read MoreGero eta zaharragoa da gure gizartea
Ez zen nire intentzioa Udako Ikastaroetako mamiaren berri hain zati txikietan ematea, baina azken egunetan denbora txukun kudeatzen ez dut asmatu eta ez naiz aulkian eserita egon behar beste denbora. Zeinek esan denborari buruzko jardunaldietan izan naizenik! Ikaragarri gustatu zitzaidan Maria Angeles Duránen hitzaldiari azken zukua aterako diot ondoren: Behin baino gehiagotan azpimarratu zuen soziologoak gizartea zahartzen ari dela, eta dependentzia egoeran dauden horiek zaindu egin behar...
Read MoreEmakumeak lehen baino denbora gehiago al dauka orain?
Kolpeka bada ere Maria Angeles Durán soziologoak esanak jasotzen segiko dut. Duránen arabera, garai batean, duela ez hainbeste urte, gustatu ala ez gustatu, lan ordainduaren eta ez ordainduaren artean oreka bazegoen. Truke tradizionala honakoa zen: emakumeak etxean egiten zuen lan, haurrak zaintzen eta etxea mantentzen, eta gizona lan merkatuan zegoen. Denbora horrela banatzen zen. Urrunagoko garaietan emakumea 30 urtez bizi zen (gizona bezala) eta sei ume zituen. Banaketa horrek bazuen...
Read MoreGizonak goapoago hiltzen dira
Ekainaren 17 eta 18an EHUko Udako Ikastaroetan izan naiz. Ikastaroaren izenburua: “Berdintasunerako garaiak? Denboraz, generoaz eta gizarte antolaketaz hausnarketak”. Maria Angeles Duránen hitzaldia bikaina izan da. Gauza interesgarri asko esan zuen Duránek eta kontatzeko modua ere ondo erakargarria izan zen. Galdera bonbardaketa egin zigun entzuleei. Horietako batzuk jasoko ditugu labur-labur: Zer da denbora? Ikuspegi ekonomikotik baliabide urria. Zenbat denbora daukagu?...
Read More4.000 emakume Granadako jardunaldi feministetan
Abenduko zubian egin ziren jardunaldi feministak Andaluziako hiri horretako Arkitektura eta Zientzietako Fakultateetan. Ia 4.000 emakume eta horietatik 400 euskaldunak. Hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta arte erakusketak nahi adina eta gehiago. Ondorengo lerroetan topagune haren arrasto gutxi batzuk baino ez. Isabel Franc eta feminismo polifonikoa Lehenengo aldia nuen jardunaldi feministetan eta ezin imajinatu dibertsitatea hainbestekoa izan zitekeenik. Horren adibide, hainbat hitzaldi...
Read MoreMugimendu feministaren premiazko egitekoak
Teoria feminista izeneko ikastaroan, laugarren eta azken saioa. Lourdes Méndez irakasleak generoa terminoari heldu zion berriro. Termino ulertezina eta feminismoarentzako balio ez duena, bere ustez. Antropologoak gogorarazi zuen 1970eko hamarkadan nola mugimendu feminista eta akademia (unibertsitateak) elkartrukean ari ziren. 1980ko hamarkadan elkar elikatze hori eten zen eta gaurko panorama ondokoa da: batetik mugimendu feminista, bestetik akademia eta hirugarrenik, erakunde publikoak. 1980ko...
Read MoreUtikan generoa!
Lourdes Méndezekin hirugarren saioa izan genuen atzo Teoria feminista ikastaroan. Giroa bor-bor egon zen hasieratik, galdera eta hausnarketa asko. Méndezek lortu zuen partaideoi kilimak egitea. Modako terminoa, generoa, hankaz gora jarri zuen. Antropologoaren ustez, genero hitza erabiltzeak ondorio suntsitzaileak izan ditu. Erakunde publikoek bereganatu dute genero hitza eta euren modura erabili. Esate baterako, aipatu zuen nola gaur egun generoari buruzko ikerketa mordoa egiten diren, asko...
Read MoreNi-aren garaipena, feminismoan ere
Lourdes Méndez antropologoa eskaintzen ari den ikastaroko bigarren eguna lehenengoa baino mamitsuagoa izan zen, hala gertatzerik bada. Freud, Levi-Strauss, Hèritier eta beste aipatu zituen eta nahikoa lan EHUko antropologoari haria jarraitzen. Hala ere, hainbat printza ondo jaso genituelakoan nago. Beraz, Amelia, ezin esan bigarren ikastaro egunaren jarraipen zorrotza egiteko moduan naizenik, baina saiatuko naiz ideia orokorrak ahalik eta ondoen biltzen: 1970eko hamarkadan indarrean ziren bi...
Read MoreMugimendu feminista erakunde publikoek irentsi dute
Horixe atzoko ikastaroan ateratako ondorioetako bat. Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atalak antolatuta, Lourdes Méndez EHUko Artearen antropologian katedradunak lau egunetako ikastaroa hasi du. “Teoria feminista” izenburu duen ikastaroa bero-bero hasi zuen Mendézek, kontatuz nola mugimendu feministarik jada ez den Europan eta nola haren tokia erakunde publikoek hartu duten. Gero sakonago azalduko zituen ideiak lau lerrotan laburbildu zituen: -Ez dago mugimendu feministarik,...
Read MoreNola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
Kontuan hartuta katolizismoa erlijio monoteista matxista eta maskulinizatua dela. Galdera horri erantzuten saiatu zen joan den ostiralean Dolores Juliano antropologoa Sistema patriarkala eta erlijio politeista eta erlijio monoteistak Plazandreok taldeak Donostian antolatutako hitzaldian. Galderari zuzenean erantzun baino lehen gauza bat argitu nahi izan zuen antropologoak. Alegia, kontua ez da aztertzea erlijioak nola eragiten dion gizarteari baizik eta alderantziz, gizarteak erlijioari....
Read More
Iruzkin berriak