“Munduko hizkuntzen %90 ez dago eskoletan”
Suzanne Romaine-k eman du datua. Estatubatuar hizkuntzalariak haur orok bere hizkuntzan ikastea aldarrikatzen du. Milioika haur ulertzen ez duten hizkuntzan eskolaratzen direla salatu du, eta hortaz eskolako ateak ixten zaizkiela. Hezkuntzarik gabe, bizitzan aurrera egiteko aukera gutxi. Europako hizkuntza aniztasunaren foroan hitzaldia eman zuen Suzanne Romainek abenduaren 15ean, Donostian. Bi eguneko foroa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren eta UNESCO Etxearen artean antolatu dute....
Read MoreUr azpian sexu harremanak eduki al daitezke?
Amonak haurrak izan al ditzake? Animaliak izan al daitezke gayak? Biluzik egin behar al da txortan? Alemaniako haurrek 101 galdera egin dizkiote Katharina von der Gathen sexu pedagogoari eta berak Klär mich auf (Kontaidazu dena) liburuan erantzunak eman ditu. Katharina von der Gathen sexu hezitzailea da eta gorputzaz, maitasunaz eta sexuaz haurrei ikastetxeetan tailerrak ematen ohituta dago. Mila galdera egin izan dizkiote, eta Diagonal aldizkarian emandako elkarrizketan dioenez, galderei ez...
Read MoreEusko Jaurlaritzak genero berdintasunerako arduradunak atonduko ditu ikastetxeetan
Neska-mutilen arteko harreman berdintasuna eta indarkeria matxista prebenitzeko arduradunak izendatuko dira ikastetxe publikoetan. EAEn, plan orokor eta eraginkor baten laguntza baino, hainbat ikastetxeren eta irakasleren ahalegin bakarkakoak izan du indarra eskoletan. Jendartean bezala, eskolan ere genero berdintasunarekiko kontzientzia hala moduzkoa da. Irakaslegaiek, Magisteritzan, ez dute begiak gehiago irekitzeko aukera handirik izaten, ez dute genero ikuspegia lantzen duen...
Read MoreJosep M. Cervelló: “Gurasoek eskatu zuten katalana, haien haurren egoera soziala hobe zedin”
Kataluniako hezkuntza komunitatea bero-bero dago. Hiru familiak jarritako errekurtsoek beren bide judiziala daramate. Haien haurrek eskolan gaztelaniaz ikasteko duten eskubidea bermatzea nahi dute. Auzitegiek agindu diote Generalitat-eari epaia betetzeko. Orain arte ez du bete eta auzitegiak ultimatuma atzera bota behar izan du, hezkuntza komunitateak tinko erantzun dielako salaketei eta gogotik aldarrikatu dutelako eskola katalana. Josep M. Cervelló, somescola.cat-eko kide eta USTEC-STEs...
Read MoreEnergiaren Nazioarteko Agentziak esan du…
Roberto Bermejok Un futuro sin petróleo izenburuko liburua du kalean. EHUko irakasleak esana du behin baino gehiagotan gero eta petrolio gutxiago dugula, eta orokorrean gero eta erregai fosil gutxiago. Erregai fosiletatik energiaren %87 ateratzen omen dugu orain. Dirudienez, ordea, ez da alarma piztu duen bakarra. El Correo egunkarian, ekainaren 10ean egindako elkarrizketan hauxe esan zuen Bermejok: “Azken orduko datu oso interesgarria daukagu, gobernuen hausnarra eragin dezakeena....
Read MoreHaur indigenen heziketa krimen izendatu nahi dute
“Kee izeneko mutikoa barnetegira bidali zuten umea zela. Navajoz hitz egiteagatik zigortu egiten zuten, ohikoa zenez. Etxera Gabonetan eta udan baino itzultzen ez zenez, familiarekin harremana galdu zuen. Hazi ahala gero eta uzkurragoa zen zurien munduarekiko eta navajoen munduarekiko, ez navajoz ez ingelesez, ez baitzen gai zailtasunik gabe komunikatzeko. Hizkuntzarik gabeko milaka navajoetako bat gehiago zen jada. 16 urte zituenerako alkoholikoa zen, heziketarik ez zuen eta bihozgabetuta...
Read More
Iruzkin berriak