Historia Playmobileko 60 gizon-figuren bidez kontatuta
Planeta De Agostini argitaletxeak 60 liburutan kontatu du Historia. Liburu bakoitzari Playmobileko figura bat lotu dio. Denak dira gizonezkoak. Argitaletxearen kanpaina bi partikularrek salatu dute eta Valentziako Gobernuko Berdintasun Sailak idatzia bidali dio Playmobili. (Azken orduko albistea, irailak 2, 12:00: Argitaletxeak esan du prentsa ohar baten bidez emakumezko figurak sartuko dituela. Dirudienez, Emakumeen Erakundearen kexak eta sare sozialetan sortu den mugimenduak eragina izan du...
Read MoreKatalina Erauso pastorala: libre izateko borrokatu zen emakumearen bizitza
Ekainaren 5ean, Baionan estreinatuko dute. Maite Berrogainek idatzi du Donostiako emakume-gizonaren abenturez osatutako pastorala. Lehenengo aldia da emakume baten inguruko pastorala emakume batek idatzia dela eta hainbat emakumek zuzentzen dutela. Maite Berrogainek idatzitako lana Pantxika Urrutik eta Maitena Lapeyrek zuzendu dute. 150 pertsonako lantaldea aritu da pastorala prestatzen. 80 arizale dira, musikariak, Azkoitiko eta Azpeitiko Sahatsa dantza taldekoak, eta jostunak. Berrogain...
Read More‘Neskatoak’ dokumentala, Baztan-Bidasoako emakume langileen historia
Ipar Euskal Herrira jo zuten Baztan-Bidasoako ehunka emakumek neskame. Gerra ondoren Hegoaldean etorkizun kaskarra eta sosak biltzeko lanera abiatu ziren. Jon Abril kazetariak egin dizkie elkarrizketak neskame lanetan aritu ziren emakumeei eta “Neskatoak” dokumentalean bildu ditu. Martxoaren 6an, 19:00etan egingo du lehen emanaldia Berako kultur etxean. Dokumentalean, bizimodua aurrera ateratzeko borrokatu ziren emakume langileen historia kontatzen du. Jon Abrilek bere amatxi Micaelaren...
Read More
Iruzkin berriak