Hasiera »
Onintza Iruretaren bloga - Jalgi hadi plazara
Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Lehenengo ekografia euskaraz
2014-10-10 // Euskara // Iruzkinik ez
Aitor Montes medikuak (erdian) bere ordezko sendagilea euskalduna izatea eskatu zuen joan den udan. Argazkia: osaeus.info
Aitor Montes, Aramaioko familiako medikua da eta euskaltzale nekaezina. Azken bi urteetan ezagun egin da hedabideetan, Osakidetza euskalduntzeko hainbat eta hainbat eskaera egin duelako. Azken eskaera ekografiaren txostenarena izan da, eta euskaraz jaso du, Montesen hitzetan lehen aldiz gertatu da halakorik. (gehiago…)
Emma Watson aktorea: “18 urterekin erabaki nuen feminista izatea”
2014-09-26 // Gizartea // Iruzkinik ez
Emma Watson aktore britainiarra Harry Potter film sortako heroi bat da. 24 urte ditu eta irailaren 20an Nazio Batuen Erakundearen egoitzan genero berdintasunaren aldeko hitzaldi sutsua eskaini zuen. Aurkako eta aldeko erantzun asko jaso ditu horregatik. Feminista dela adierazi du eta ez dakiela zergatik feminismoak halako fama txarra duen.
Duela sei hilabete Nazio Batuen Erakundeko Emakume Saileko enbaxadore izendatu zuten eta irailaren 20an HeForShe kanpaina abiarazteko hitzaldia eskaini zuen. Hautsak harrotu ditu haren jardunak, aldekoak eta kontrakoak. Watsonen esanak gustatu ez zaizkienen artean gehien agertu eta zapaldu diren hitzak feminista eta feminismoa dira. Izan ere, aktoreak argi eta garbi adierazi zuen bere burua feministatzat duela eta autodefinizio horretara iristeko egin duen bidea azaldu zuen: “Aspaldi hasi nintzen genero berdintasuna zalantzan jartzen: 8 urterekin nire buruari galdetzen nion, gurasoen aurrean antzerkia zuzendu behar zenean eta nik egingo nuela esaten nuenean zergatik esaten zidaten ‘agintzea gustatzen zaizu gero!’. Mutilei ez zieten halakorik esaten. 15 urterekin nire lagun neskek ez zuten kirol taldeetan parte hartu nahi, itxura maskulinoa hartu nahi ez zutelako. 18 urterekin nire lagun mutilak ez ziren gai sentimenduak adierazteko. Orduan, feminista nintzela erabaki nuen. Ez zitzaidan oso konplikatua iruditu hartutako erabakia. Alabaina, azkenaldian ikusi dudanagatik feminismoak onarpena galdu du. Dirudienez, nire adierazpenak batzuentzat gogorregiak, oldarkorregiak, gizonen aurkakoak eta erakargarritasunik gabeak dira. Hala hitz egiten duten emakumeen taldeko kidea naiz nonbait. Zergatik bihurtu da feminista hitza hain deserosoa?”.
Ez ditut ikusi Harry Potter filmak eta ez dakit Emma Watsonen pertsonaia Hermione Granger-ek zein motatako rola betetzen duen, baina hainbat hedabidetan irakurri ahal izan dudanez, pelikulako heroiak neskak eta mutilak erakartzeko gaitasuna du, eta aktore britainiarrak, fikzioan betetako rola balia dezake gaztetxoei genero berdintasunaren mezua helarazteko. Bere alde izan dezake hori. Bere kontra du genero berdintasunaren diskurtsoan feminista eta feminismoa hitzak erabiltzea, berak ondo dioen moduan deserosoak izaten segitzen baitute.
Emma Watsonen hitzaldia gaztelaniara transkribatua
“Abortu libre eta doakoa: Irabazi dugu”
2014-09-22 // Gizartea // Iruzkinik ez
Apirilaren 5ean milaka herritar bildu ziren Iruñean abortatzeko eskubidearen alde. Argazkia: Dani Blanco.
Begoña Zabala González (Abortatzeko eskubidearen aldeko Nafarroako batzarra) abokatuak idatzitako iritzi artikulua jaso dugu ondorengo lerroetan. Aurreproiektua izoztuta, mugimendu feministak irabazi duela dio. Alabaina, garaipen bat baino gehiago izan direla uste du eta haien zerrenda egin du. Bestalde, “Irabazi dugu”ren ondoan “Irabazten ari gara” jarri du Zabalak, emakumeen eskubideen borrokan bidea egiteko baitago. (gehiago…)
Zergatik hiltzen ditu ebolak emakumeak gizonak baino gehiago?
2014-09-19 // Gizartea // Iruzkinik ez
Ginean ebolaz hildakoen erdia baino gehiago dira emakumeak. Argazkia 2014ko apirilekoa da. Argazkilaria: European Commission.
Emakumeek zaintzen dituzte gaixoak. Erizain gehienak emakumeak dira eta osasun zentroetako garbitzaileak ere bai. Kutsatzeko arrisku gehien dute. Liberian ebolaz hil direnen %75 emakumeak dira. Diagonal egunkariak egindako erreportajeak dioenez, gaitzak eragindako heriotza genero rolek baldintzatzen dute. (gehiago…)
Mariak Euskal Herria inoiz bisitatu ez arren euskaraz ederki egiten du
2014-09-19 // Euskara // 5 iruzkin
Mariak 22 urte ditu eta greziarra da. Berak grabatutako bideoan dio duela hamar hilabete hasi zela euskara ikasten, euskaldun bat ezagutu eta laster. Harrigarria da internet bidez baino ikasten ez duen gazte honek nola hitz egiten duen euskaraz.
(gehiago…)
Urbil merkatal zentroan “Made in you” esaka?
2014-09-18 // Euskara // Iruzkinik ez
Irratian entzun nuen lehenengoz Usurbilgo Urbil merkatal zentroaren iragarkia, “Made in you” esaka. Aurpegia zimurtu zitzaidan. Usurbilgo gunean nonahi ikus daiteke iragarkiko leloa. Erosleei erakargarri egiten zaizkie ingelesezko leloak, benetan?
(gehiago…)
“Buka dezagun maskulinoan eta femeninoan, bietara, egitearen komedia hau”
2014-09-12 // Gizartea // 2 iruzkin
Carme Junyent filologoa. Argazkia: Vilaweb.
Carme Junyent hizkuntzalari katalanaren hitzak dira. Ez dago batere ados emakumeak ikusarazteko, katalanez, gramatika-genero maskulinoa eta femeninoa erabiltzeko joerarekin. Zentzugabea eta barregarria iruditzen zaio. Filologo ospetsuaren ustez, gizartea aldatu behar da, ez hizkuntza. (gehiago…)
Elorrioko jai egitarauan emakumeak nagusi
2014-09-08 // Gizartea // Iruzkinik ez
Argazkietan esan nahi dut. Orri-pasan hasi… eta berriz atzera egin dut. Ez nago ohituta, orri beteko argazkietan emakumeak dira nagusi, gizon oso gutxi ageri dira. (gehiago…)
Kazetari feministak erredakzioetan “infiltratuta”
2014-07-16 // Gizartea // Iruzkinik ez
Mahai-inguruan Maite Asensio, Oihana Llorente, Idurre Eskisabel eta Estitxu Eizagirre.
Euskal hedabideetan, poliki-poliki, kazetaritza feminista bidea egiten ari da. Kazetari feministek urratu dute bidea eta erredakzioak kutsatzen ari da.
Uztailaren 14an eta 15ean UEUk antolatutako Generoaren tratamendua kazetaritzan ikastaroan izan ginen Estitxu Eizagirre lankidea eta biok, eta gozatu ederra hartu genuen. Hainbat kazetariren iritzi eta esperientziak jaso genituen, hizlarienak eta entzuleenak. Estitxuk astia hartzen badu, bere blogera igoko ditu hartutako apunte txukunak. Nik berriz, bi eguneko zurrunbiloak eragindako gogoetak idatziko ditut segidan.
Irudipena daukat azken urteetan euskal hedabideetan kazetaritza genero ikuspegitik lantzeko ahalegina nabarmenagoa dela. Ados nago ikastaroko kideek esan zutenarekin: kazetari feministak genero ikuspegia txertatzeko bidea irekitzen ari dira erredakzioetan; batzuetan gozo, ia oharkabean, bestetan lankide ez-feministen konplizitatea bilatuz, beste batzuetan haserretik eta minetik ere bai. Mugimendu feministan trebatutako emakumeak dira langileok, militantzian bizitzarako ikasitakoa lanbidean praktikan jartzen saiatzen dira.
Kazetari feministak emakumearen ikusgarritasun eza mahai gainean jartzen du aldizkarietan, irratietan; kuotak bai ala ez eztabaida sustatzen du; gai “serioak” (ekonomiaz, politikaz) lantzeaz gain, emakumeak barnebiltzen dituen eremu pribatuari lekua egiten saiatzen da. Mainstreametik kanpora geratzen den horretaz aritzeko ardura hartzen du. Kazetariok genero kontuetan espezializatu dira sarri. Ikastaroko kideek ontzat jo zuten generoan adituak edukitzea, baina ados nago Arantza Santestebanek planteatu zuen arriskuarekin: konfort guneak sor daitezke. Alegia, kazetari feministak emakumeen / eremu pribatuaren burbuilara mugatzeko arriskua dago, beste ezertaz idatzi gabe. Beste arrisku bat: erredakzioko gainerako kideek arnasa lasai hartuko dute: “Badaukagu genero aditua, beraz berak egingo du”.
Eibarko Markeskua jauregian, kazetari batzuek erredakzioko feministaren bakardadea aipatu zuten, hala bizi izan zutelako garai batean edo orain. Ez da nik bizi dudana Argiako erredakzioan. Hasteko, ez naiz kazetari feminista bakarra, inondik ere. Elkarrenganako babesa handia da eta kutsatzeak funtzionatzen du. Arantza Santestebanek aipatzen duen arriskutik ateratzeko bidea horixe dela uste dut, kutsatzea, lankideak konbentzitzea, haiekin elkarbanatzea, kazetaritza klasikoa egiten dugun bitartean eredu patriarkala birsortzen ari garela, eta bai ala bai, betaurreko matxistak erantzi behar direla, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortu nahi badugu. Hasieran esan dut gero eta kazetari feminista gehiago nabari dudala hedabideetan, bada esango nuke beren burua feministatzat jotzen ez dutenen artean ere, kontzientzia feminista gero eta hedatuagoa dagoela komunikabideetan.
Ez dugu lortuko kazetaritza feminista egitea erredakzioan feminista militante nekaezina daukagulako. Ez da nahikoa Emakundeko zuzendaria elkarrizketatzea edo abortuari buruz erreportaje bat egitea. Linea editorealean txertatu beharra dago genero ikuspegia, betiko sailen banaketa klasikoa (ekonomia, politika..) zalantzan jarri behar da, zeharkakotasuna landu behar da. Erredakzioak, enpresak, lehentasunen artean izan behar du.
Oso urrun gaude helmugatik, baina bagoaz. Ikastaroa antolatu dutenei proposamena: datorren urtean berriz antolatu ikastaroa, elkarrengandik gehiago ikas dezagun, eta eragiten jarraitzeko motibazioa berritu dezagun.
Suitzako Gobernua ingelesaren beldur da
2014-07-07 // Gizartea // 2 iruzkin
Suitzako eskola pribatu bateko ikasleak. Argazkia: www.audreymag.ch
Suitzako eskola batzuek ingelesa aukeratzen dute bigarren irakats hizkuntza moduan. Gobernua kezkatzen hasia da eta ez du horrelako hauturik egiten utziko. (gehiago…)