Hasiera »
Onintza Iruretaren bloga - Jalgi hadi plazara
Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Zestoan auzo-konposta egiten hasi gara
2012-11-26 // Gizartea // Iruzkinik ez
Lehenengo aldiz organikoa konpost ontzian husten.
Atez atekoa, 5. kontenedorea… Joxe Aittolak baratzean hondakin organikoa ongarri nola bihurtzen zuen ikusi nuenetik auto-konposta eta auzo-konposta baino ez nituen buruan. Zestoako erdigunean (auzoak sakabanatuta daude) elkarren gainean bizi gara eta zelaiak/belardiak ondo-ondoan dauzkagu. Etxe ondoan, herritik atera gabe, hondakin organikoa ongarri bihur badezakegu zergatik aterako dugu kanpora? Gutxi jakinda ari naiz, baina Zestoa bezalako herri batean organikoa kanpora atera gabe moldatu gaitezkeela iruditzen zait.
Total, Udalak auzo-konposta egiteko deialdia egin zuen eta izena eman nuen. Bileran 50 bat lagun bilduko ginen, lau bat gizon eta gainerako guztiak emakumeak. Oraindik sukaldea gobernatzen zein dabilen asma daiteke.
Erraza baino errazagoa guk egin beharrekoa. Aparteko ontzian jaso organikoa, auzo-konposta gunera eraman, ontzian bota, beste ontzitik hartutako lastoa gainetik bota eta kito. Talde bakoitzeko arduradunak lan gehixeago izango du, hark zaindu beharko du ongarritze prozesua ondo doan ala ez.
Lau ontzi baino ez ditu prestatu Udalak, pentsatzen dut proba egin nahiko duela. Ea gauzak ondo egiteko gai garen eta herri guztira zabaltzen den egitasmoa.
Euskarak (gaztelaniaz bada ere) balio du ligatzeko
2012-11-05 // Euskara // 6 iruzkin
Xuxurlatze teknikak balio al du ligatzeko?
Topaketa lesbianistak izan dira duela gutxi Bizkaiko Dima herrian. Jendaurreko bilkura dezentetan bezala, hizkuntzak nola erabili zehaztu gabe zeukaten. Anekdota kontatu didana mahaian zegoen eserita, aurrean aurpegi asko begira zituela. Aurrez gaztelaniaz arituak ziren hizlariak; berak garbi zeukan euskaraz egingo zuela. Mikroa parean jarri ziotenean galdera hau egin zuen: “Nork ez daki euskaraz?”. Batzu-batzuek besoa jaso zuten, Espainiako Estatutik etorritakoak zeuden. Eta hizlariak horrelako zerbait esan zien: “Nik euskaraz egingo dut hitzaldia. Ea, boluntario euskaldunak behar ditugu euskaraz ez dakitenei itzulpena xuxurlatzeko. Bide batez elkar ezagutuko duzue!”. (gehiago…)
Isidrok eta Manuelek baino ez dute hitz egiten zoque-ayapaneco
2012-10-01 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Manuel Segovia, Zoque-ayapaneco hiztuna.
Isidro Velázquez eta Manuel Segovia Ayapakoak dira, Mexiko hego-ekialdeko Tabasco estatuko biztanleak. Elkarrekin hitz egiten dutenean baino ezin da entzun zoque-ayapaneco hizkuntza; ez dago beste hiztunik haien komunitatean. (gehiago…)
Euskaraz baino ez etiketatzeagatik salaketa? Ez al zuen alderantziz behar?
2012-09-07 // Euskara // Iruzkinik ez
Euskal Herria Esnea kooperatibaren esne kaxa.
Pertsona juridiko batek salaketa jarri du Euskal Herria Esnea kooperatibaren kontra, produktuak euskara hutsean etiketatzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Elikagai Kalitaterako Zuzendaritzak adierazi duenez, enpresak 2.000 eta 30.000 euro arteko isuna jaso dezake. Izan ere, 17/2008 legea hausten du, Espainiako Sorian ontziratzen baita esnea. Legearen arabera, gaztelaniaz ere etiketatu beharko lituzke esne tetrabrikak. (gehiago…)
“Nire entusiasmoak euskara hutsuneak beteko dituela espero dut”
2012-09-05 // Euskara // 2 iruzkin
EHUko Udako ikastaroak. Eleaniztasuna hezkuntzan da gaia. Bi eguneko ikastaroa euskaraz da. Hitzaldi bakar bat entzutera hurbildu naiz Donostiara. Bi daude mahaiaren bestaldean eserita eta txandaka hitz egingo dute. Gernikarrak euskara aberatsa, joria dauka. Airosa dabil, urduritasunaren arrastorik gabe, ederki komunikatzen. Hark bukatu duenean albokoak hartu du hitza. Segituan adierazi du euskaraz oso ondo ez dela moldatzen eta hitzaldian zehar konturatuko garela horretaz. Esan du, hala ere, euskara hutsuneak entusiasmoarekin betetzen saiatuko dela. Esanda bezala, ostiko ederrak eman dizkio euskarari, eta iruditu zait nekatu ahala nekezago aurkitu dituela euskarazko esamoldeak, hitz egokiak… ezinean dabilenean gaztelaniara egin du salto, naturaltasun osoz, esaldi bat-gehienez bi, eta berriro euskaraz. (gehiago…)
Matxista zara eta hizkuntzaren aldeko militante?
2012-06-11 // Euskara, Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Nel Vidalek (twitterren @nelvidalbarral) jarri du adibide hori, Galiziako Carballo herrian antolatuko dituzten jardunaldiak direla medio. Vidal Hizkuntza Normalizaziorako Langileen Koordinadorako presidentea da eta esaldi horren bidez ederki azaldu du aurtengo udako jardunaldietarako aukeratu duten gaia: Hizkuntza dinamizazioa eta justizia soziala. (gehiago…)
Euskara kontuak udako ikastaroetan
2012-05-31 // Euskara // Iruzkinik ez
UEUren Udako Ikastaroen afixa.
EHUko eta UEUko Udako Ikastaroen zerrendak begiratu ditut eta euskararekin zerikusia daukaten ikastaroekin entresaka egin dut. On egin!
UEUkoak:
Txillardegi testuz testu. Eibar, ekainak 27-29, 22 ordu.
Euskararen berreskurapenaren esperientzia eta hizkuntza gutxituen biziberritzea. Iruñea, uztailak 16-17, 14 ordu.
Lazarragaren testuak DBHn erabiltzeko. Eibar, uztailak 11-12, 12 ordu.
Literatura Unibertsala itzultzen. Eibar, ekainak 26-27, 14 ordu. BETETA, itxaron zerrenda ireki da.
Kontu txikiak eta euskaraz mintza eta jolas tailerra. Baiona, uztailak 4-5, 12 ordu.
Soziolinguistika: kontzeptu nagusiak. (tailerra), Baiona, uztailak 4-5, 10 ordu.
Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak, Iruñea, uztailak 17-18, 14 ordu.
EHUkoak:
Hezkuntza eleanitza aldaketa metodologikorako tresna (I), Irailak 3 eta 4, 20 ordu.
Hiztunetik hiztunera, euskararen bizipenek ezarritako bidetik (M), Eka. 27/29, 30 ordu.
Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabidea, datuen argitan (I), Uzt. 16 eta 17 20 ordu.
Irakurzaletasuna eta literatura: tradiziotik etorkizuneko leihora (M), Uztailak 16/18 30 ordu.
Las lenguas del País Vasco: el castellano en contacto con el euskera (C), Abuztuak 20 eta 21, 20 ordu.
Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa. Excellence in Basque Studies (II) (W), Uztailak 5 eta 6, 20 ordu.
Idazketa sortzailea tailerra. NitikGura (T), Abuztuak 1, 10 ordu.
“Axola ez bazaizue, euskaraz nola egiten duzuen entzungo dut”
2012-05-16 // Euskara // Iruzkinik ez
Euskaraz entzutea harrigarri da batzuentzat.
Lagun taldea elkartu gara Bilbon. Mahaiaren bueltan hitz eta pitz ari gara. Taldeko baten senidea agertu da, aulkia hartu eta gure ondoan esertzeko baimena eskatu du, “me gustaría escucharos hablar en euskara”. “Bai, bai ez dago arazorik”. Minutu batzuk igaro ditu gu entzuten. Alde egin duenean lagun kuadrillako batek ezusteko desatsegina hartu du: “A, baina ez al da espainiarra? Nik uste nuen kanpotarra zela eta jakin-minez eseri dela gu entzutera”. “Bilbotarra da nire senidea, euskaraz eta azkar hitz egiten ari ginela konturatu da eta arretaz entzuteko grina sartu zaio”. “Zenbat urte dauzka?”. “20”. “20 urte, bilbotarra eta euskaldunak euskaraz hitz egiten entzutera eseri da gure ondoan?”. “Sikiera borondatea erakutsi du eta umil eskatu du baimena”. “Ez naiz bere aurka ari, egin duenak harritu nau”. “A ereduan ikasi du, senide guztiak erdaldunak ditu, ni salbu”. “Gauza bat da euskaraz ez hitz egitea, eta beste bat euskaldunei baimena eskatu eta aulkian esertzea, hizkuntza sekula entzun izan ez balu bezala. Gaurko kezka ez al da bada ezagutza asko igo dela eta erabilerarekin daukagula arazoa? 20 urte ditu!”. “Bilbon bizi da, gaztelaniaz ikasi du; zenbat aldiz entzungo zuen autobusean Euskadi Irratia?”.
Euskalduntze alfabetatzean urtetan aritutako laguna lur jota geratu da, harrituta dagoela dio –agian ez du sinetsi nahi 2012an 20 urteko gazteak egoera horretan egon daitezkeenik–. Ingurukook pragmatiko agertu gara: A ereduan ez zuen gauza handirik ikasiko / Bilbon euskara entzuteko aukerak ez dira ikaragarriak / berak ere ez zuen belarria jarriko… Pragmatikoak izan garela diot, baina seko harrituta geratu denak pentsatuko du etsiak hartu gaituela. Lagunak horrelako egoeratan harritzeko eta sumintzeko gaitasuna ez galtzea aldarrikatu du. Beste batzuek onartua dugu, euskararen normalizazioaren bidean, halako errealitate gordinek ere behin baino gehiagotan abiapuntu izan beharko dutela.
Bernat Joan i Mari: “Euskara garairik zailenean dago”
2012-03-30 // Euskara // Iruzkinik ez
Bernat Joan i Mari.
Egunak dira Udaltopeko jardunaldiak bukatu direla, baina apunte-errepasoan hasi naiz eta Bernat Joan i Mari Eivissako soziolinguistak botatako hitz batzuk aurkitu ditut koadernoan. Hark egindako hausnarketatxoa ekarri dut hona. Haren ustez, gehiegikerien ondorioak gehiegikeriak amaitu eta askoz geroago ere agertzen dira (gehiegikeria frankismoa da). Gainera –adierazi zuen– inpaktoa arriskutsuagoa da, ez baikara jabetzen bizi dugun egoeraz. (gehiago…)
Adela Ramírezen hiru “bekatuak”: emakumea izatea, gaztelania ez jakitea eta pobrea izatea
2012-03-21 // Gizartea // Iruzkinik ez
Adela Ramírez, askatasuna eman dion eskutitza eskutan duela.
Adela Ramírezek 22 urte zeuzkan Mexikoko Justiziak bere haurra hiltzeagatik epaitu eta kartzelara bidali zuenean. Chiapaseko txol komunitateko kideak ez zekien irakurtzen eta idazten, eta ez zekien gaztelaniaz. Txol hizkuntza hitz egiten zuen. (gehiago…)