Hasiera »
Onintza Iruretaren bloga - Jalgi hadi plazara
Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Ero kolpeak jotako gizonak
2011-11-25 // Gizartea // Iruzkinik ez
Emakumeen Aurkako Tratu Txarren Kontrako Eguna.
Bilbon, Mugarik Gabe-k antolatutako jardunaldiak. Bortizkeria matxistak eta horiei aurre egiteko estrategiak zuen izenburu. Dolores Juliano antropologo feminista hitzaldia ematen ari zen. Juliano ikaragarri komunikatzaile ona da, berdin da zenbat aldiz entzun diozun, hurrengoan ere txundituko zaitu. Emakumeen aurkako tratu txarren patologizazioa azaltzen ari zen. Oso sinple esplikatu zuen: “Lehen gizonak emaztea jotzea edo gaizki tratatzea etxe barruko kontua zen. Orain ez, orain denon arazo egin dugu. Alabaina, genero berdintasuna lortu dugu, emakumeok eta gizonok berdintasunean bizitzen ikasi dugu. Eta emakumeen aurkako tratu txarrak eta erailketak? Ai! Gizona oso haserre zegoen eta edanda… horregatik hil zuen emaztea. Derrepente gizonari ero kolpeak eman dio eta emaztea hil du. Baina lasai, berdintasuna lortu dugu, gizon batzuk dabiltza hor zehar edanda eta haserre. [José Diego Yllanesekin akordatu naiz, Nagore Laffage erail zuen iruñarrarekin]. Ez dira burutik eginda dauden gaixo solteak, gehiegi edan dutenak. Egiturazko biolentziaz ari gara”.
Gaur Emakumeen Aurkako Tratu Txarren Kontrako Eguna da.
Irakurtzeko gogoz bazaude:
-Espainiako Estatuko Genero Biolentziaren legearen eraginkortasunaz: “Grietas en la lucha contra el machismo” (El País)
-Emakumeentzako babes neurriez eta baliabideez: “Biolentzia matxistaren aurkako elkarteek emakumearen «biktimizazio bikoitza» dute mintzagai” (Gaur 8 )
-Genero berdintasuna ikastetxean nola lantzen den: “Betaurreko moreak Zaldupe eskolan” (Argia)
Nafarroako euskarazko hedabideak: 300.000 eurotik 0-ra
2011-11-21 // Euskara // Iruzkinik ez
Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, datu argigarriak eman ditu. Nafarroako Gobernuak garairik onenetan 300.000 euro eman zituen diru-laguntzetan euskarazko hedabideentzat. 2012ko aurrekontuen proposamenaren berri eman du orain: hedabideetan euskara sustatzeko diru partida desagertu egin da, 0 euro. (gehiago…)
“Sorry, I don’t speak english”
2011-10-11 // Euskara // Iruzkinik ez
A zer nolako estualdia pairatu duen neska gazteak. Lo kuluxkan amesgaiztoak harrapatu du eta haren belarrietara hizkuntza arrotza iritsi da; frantsesa. Jendeari euskaraz egin eta frantses hiztunen erantzuna prest da: “I don’t speak english”. Kanaldudek bere webgunean dauka zintzilikatuta, Angeluko Gaztetxeak egindako 6 minutuko bideoa da.
Ikusi bideoa lotura honetan.
Carmen Pérez: “Ez egin etorkinari gaztelaniaz, kanpotartzat duzula adierazten ari zara”
2011-09-27 // Euskara, Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Plataforma per la llenguaren kanpaina bat.
Carmen Pérez, Kataluniako Plataforma per la Llengua-ko kidea da, asturiarra da eta urte asko daramatza Katalunian; katalana ere bada. Ez zaio gustatzen “katalan hiztun berri” deitzea, “adopzioko katalan hiztun” terminoa gehiago gustatzen zaio. Pérez ere, Kulturartekotasuna. Herria, hezkuntza eta hizkuntza jardunaldietan aritu zen. (gehiago…)
Euskara irakatsi aurretik kontuan hartzekoak
2011-09-26 // Euskara // Iruzkinik ez
Jardunaldiko hizlariak.
“Guk ikasi nahi dugu, baina kontua ez da besterik gabe euskara ikastea. Nola hasiko naiz hizkuntza ikasten sozialki baztertua banaiz? Beltzek, ijitoek… autoestimu baxua daukate. Komunikabideek egurra ematen digute, gizarteak egurra ematen digu. Euskaltegiak pribatizatzen ari dira. Nire bikotekidea joan zen izena ematera eta 500 euro eskatu zizkioten ikasturtea hasi aurretik”. Mario Humberto Calixtok, Emunek antolatutako Kulturartekotasuna. Herria, hezkuntza eta hizkuntza izeneko jardunaldietan esanak dira. Calixto Bachue-ko kidea da, gurean errefuxiatutako kolonbiarren elkarteko kidea. Kataluniako Olot ingurutik etorritako Xavier Casademont (immigrazio kontuetan aditua) tankerako abisuekin etorri zitzaigun: inkesta batean katalanei galdetu zitzaien ea zein ziren haientzat arazo nagusiak; bada hirugarren tokian immigrazioa jarri zuten osasungintzaren eta hezkuntzaren aurretik. Casademonten iritziz, etorkinez zurrumurruak, estereotipoak eta aurreiritziak asko dira. Horiek denak alboratu behar dira lanean hasteko.
Interesgarria irakaskuntza eta immigrazioa lotu zituen tailerra, Jose Manuel Palacios, Hezkuntzako Berritzegune Nagusiko aholkulari kolaboratzaileak gidatutakoa. Irakasleak ikasgeletan egiten ari diren lanak merezi du artikulu mardula.
Josep M. Cervelló: “Gurasoek eskatu zuten katalana, haien haurren egoera soziala hobe zedin”
2011-09-23 // Gizartea, Hezkuntza, Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Josep M. Cervelló.
Kataluniako hezkuntza komunitatea bero-bero dago. Hiru familiak jarritako errekurtsoek beren bide judiziala daramate. Haien haurrek eskolan gaztelaniaz ikasteko duten eskubidea bermatzea nahi dute. Auzitegiek agindu diote Generalitat-eari epaia betetzeko. Orain arte ez du bete eta auzitegiak ultimatuma atzera bota behar izan du, hezkuntza komunitateak tinko erantzun dielako salaketei eta gogotik aldarrikatu dutelako eskola katalana.
Josep M. Cervelló, somescola.cat-eko kide eta USTEC-STEs sindikatuko ordezkariari egin diogu elkarrizketa ARGIA aldizkarian. 2292. zenbakian, urriaren 2koan, argitaratuko dugu. Bitartean hona bere hausnarketetako bat: (gehiago…)
Enric Larreula: “Hizkuntza ez da salbatzen hitz egiten ez dakienak barkamena eskatzen duelako” (III)
2011-07-26 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Enric Larreula.
Galdera: Zer iritzi duzu, bietara, katalanez eta gaztelaniaz, egiten diren elkarrizketez?
Erantzuna: Irratsaio batean hartzen dut parte, nik katalanez egiten dut eta beste biek gaztelaniaz. Haiek eskatu dute barkamena katalana egiten ez dutelako, nik ez dut barkamena eskatu beharrik izan katalanez egiten dudalako. Bataila hori irabazia dago. Katalanez hitz egiteagatik ez dut uste inor askok konturik eskatuko dizunik. Zerbait esaten badizute fede onez izango da, benetan ez dizutelako ulertzen.
Alabaina, hizkuntza ez da horrela salbatzen, hizkuntza salbatzen da hitz egiten bada. Arazoa besteekin dago, katalana hitz egiten ez dutenekin. Hizkuntza ez da salbatzen hitz egiten ez dakienak barkamena eskatzen duelako. Milioiak dira katalana hitz egiten ez dakitenak eta milioiak dira jabetu ez direnak haiek direla eredu bakar besteek hizkuntza hitz egin dezaten. Beraz, batzuk ez dakite edo lotsa ematen diete hitz egitea, eta beste batzuk, hauskorrak dira, hizkuntza ordezkapenaren mekanismoak ez dituzte ulertu. Ondorioz, erreminta txarrak dauzkagu, egurra oso gogorra dago eta aiztoak ez du mozten. Horrela nolako altzairua egingo duzu?
Galdera: Beraz, gutxiengoa zarete elkarrizketan besteak gaztelaniaz eginda ere katalanez mantentzen zaretenak.
Erantzuna: Behera egin ez duen oso gutxiengoa.
Elkarrizketa luzea Argiaren 2287. zenbakian.
Malores Etxeberria euskara teknikariak Dolor de llengua liburuaz iruzkina egin zuen gipuzkoaeuskara.net-en.
Bittor Hidalgo euskara irakasleak erabili.com-en idatzi du Dolor de llengua liburuaz.
Enric Larreula: “Gaztelania hiztunek ez dute uste haiek guri gaztelaniaz egitea ez zaigunik gustatzen” (II)
2011-07-22 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Enric Larreula.
“Egunkaria erosten ari naiz eta umea txiklea erostera sartu da. Umeak gaztelaniaz eskatzen du txiklea eta harrerakoak gaztelaniaz erantzuten dio. Haur hori goitik behera katalanez irakasten duen eskolan ari da ikasten. Ez dago modurik, bataila hori galduta dago. (gehiago…)
Enric Larreula, ‘Dolor de llengua’ liburuaren egilea: “Zergatik pentsatu behar duzu Katalunian katalana entzutea ez zaidala atsegin?” (I)
2011-07-21 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Enric Larreula.
Kataluniako Enric Larreula filologoa bisitatu dugu Bartzelona ondoko Rubí herrian. Guraso andaluziarren haurrei katalana erakusten hasi zenean konturatu zen haiek integratzen saiatu beharra zegoela, “bestela katalanok desintegratuko gintuzten”. Dolor de llengua liburuan (Edicions 3 i 4, 2002) katalan hiztunek hizkuntzagatik bizi dituzten minak jaso zituen. Elkarrizketa luzeko hiru pasarte zintzilikatuko ditut blog honetan hiru alditan. Elkarrizketa luzea Argian argitaratuko da (2287. zenbakia, uztailak 31). (gehiago…)
Xabier Azanza Euskarabideako zuzendaria kargutik kendu dute
2011-07-18 // Euskara // Iruzkinik ez
Xabier Azanza
Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak lau urteotan lan harremana izandako hainbat enpresa eta erakundetako kideei gutuna bidali die agurtzeko. Nafarroako euskara alorreko eragile batek Argiari jakinarazi dionez, Gobernu berriak Azanza kargutik kendu du. Euskarabidea egiturak jarraitu egingo luke eta litekeena da Xabier Azanzaren tokia hartzea Maximino Gómez Serranok, garai batean Hezkuntzako Euskara Zerbitzuko zuzendari izanak.
(gehiago…)