Hasiera »
Onintza Iruretaren bloga - Jalgi hadi plazara
Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
“Ez dut aniztasunean sinesten, horrek ateak ixten badizkizu”
2011-05-31 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Richard Rodriguez
El País egunkariaren azken orrialdean aurkitu dugu titular hori. Jatorri mexikarreko Richard Rodríguez idazle estatubatuarraren esana da. Berari buruz erreportajea egin duen kazetariak, Fernando Navarrok, dio San Franciscon bizi den idazleak identitateaz, kulturaz eta arrazaz egin dituen saiakerak ez direla politikoki zuzenak. Haren esanak ez dira ez politikoki zuzenak, baina interesgarriak direlakoan eta ezagun egingo zaizkigulakoan hona pasarte labur batzuk:
“Amak esaten zidan ez irakurtzeko gringoak, familia ginela. Baina nik amerikarra izan nahi nuen, etorkizuna izatea nahi nuen”.
“Hispanoek, adibidez Kalifornian, ez espainolez ez ingelesez ondo ez hitz egiteak kezkatu egiten nau. Hizkuntza-linboan daude, eta hori ez da ona”.
“Ez dut aniztasunean sinesten, horrek ateak ixten badizkizu. Eta hizkuntza boterea da eta botereak aukera handiagoa esan nahi du”.
“Amerika handi-mandien kultura da. Eta aniztasuna ez da balorea ez bada justua”.
El Paíseko erreportajera lotura hemen.
TV3ren aldeko manifestazioa apirilaren 16an
2011-04-12 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Manifestaziorako deialdia
Valentziarrek otsailaz geroztik ezin dute ikusi Herrialde Katalanetan katalanez emititzen duen telebista publikoa. Valentziako Gobernuak 2007az geroztik oztopo asko jarri ditu telebista kate hori valentziarrek ikus ez dezaten. Herritarrek haien kabuz errepikagailuak altxatzeagatik isunak jartzen ari da azkenaldian, eta Acció Cultural del País Valencià elkartea hormaren kontra jarri du zama ekonomikoa dela-eta. Otsailaz geroztik Valentziako herri askotan egin dituzte TV3 ikusi ahal izateko aldarrikapenak eta bilkura handiena, apirilaren 16an, Valentzia hiriburuan, egingo dute. Lau urte oholtzatik kanpo egin dituen Lluís Llach kantariak salbuespena egin eta Feliu Venturarekin batera abestuko du egun horretan.
Informazio gehiago aurkituko duzue Acció Cultural del País Valencià ekimenaren sortzailea den elkartearen buletin honetan.
ARGIAk 2010ean TV3ri buruz argitaratu zuen artikulua hemen.
Jone Miren Hernandez lasartearraren bizipenak euskararekin
2011-04-08 // Euskara // Iruzkin bat
Udaltopen argazkia.
“Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletatik?” Horixe atzo eta gaur Lasarte-Orian (Gipuzkoa) egin diren Udaletako Euskara Zerbitzuen III. Topaketen goiburua. Jone Miren Hernandez Lasarte-Orian jaio zen, baina gurasoak Salamancako (Espainia) Macotera herrikoak ditu. Kazetari eta soziologoak, euskararekiko bere bizipenak kontatu zituen atzo, Lasarte-Oriaren 40 urteko historia linguistikoari errepaso polita emanez. (gehiago…)
Kontzientzia eta kontzientzia eza
2011-04-05 // Euskara // Iruzkinik ez
Autoko gidaria eta ondokoa gaztelaniaz ari dira. Biek dakite ondo euskaraz. Haien artean egiten dute gaztelaniaz, autoko gainerako kideekin euskaraz ari dira. Halako batean gidaria ezagutzen ez duen bidaiari batek albokoari esan dio: “Hau izango da taldeko e-posta zerrendatik euskaraz ez dakien bakar hori”. Eta albokoak: “Ez, honek euskaraz badaki”. “Eta zergatik ari dira gaztelaniaz?”. Besteak sorbaldak jaso ditu. Berriz ere galdezka ari denak: “Egia, euskaraz ez dakiena taldeko hegoamerikarra izango da. Baina orduan nola idatzi zuen e-posta euskara perfektuan?”. Hegoamerikarrak lagun bati eskatu dio posta zerrendara bere mezua euskaraz bidaltzeko, ez du puzzlea izorratu nahi.
Sareinak blogaren 4. urteurrena
2011-03-22 // Literatura // Iruzkinik ez
Sareinak blogaren 4. urteurrena
Zarautzen (Gipuzkoa) ospatuko du Sareinak blogak laugarren urteurrena. Martxoaren 26an, arratsaldeko 20:00etan Ispiluarte galerian mahai-ingurua izango da. Amaia Lasa, Uxue Alberdi eta Iratxe Retolaza izango dira hizlari “Komunitate kulturalak eta komunitate feministak” izeneko saioan. Mahai-inguru literario-feministaren ondoren afari goxoa izango da.
Lau emakumek sortu zuten 2007an Sareinak bloga; Gema Lasarte, Josune Muñoz, Amaia Alvarez Uria eta Iratxe Retolazak. Literatura eta feminismoa uztartu eta pausoak ematen hasi ziren. Sareinen manifestuak hala dio: “Gure sarea, gure literatura zulatuta nabaritzen dugu eta, gehienetan, emakumeen izenak, liburuak eta lanak amiltzen dira zulo horietatik. Beraz, sarein batzuek erabaki dugu jartzea eta konpontzen hastea. Badugu sarea, euskal literatura; badugu haria, kritika literarioa; badugu jostorratza, teoria feminista, eta, jakina, badugu gogoa, sarean sare aritzeko”.
Lilatoia zertarako?
2011-03-07 // Gizartea, Kirola // Iruzkinik ez
Lilatoia
Jende dezentek egiten du galdera hori, alegia, emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzen badugu zer dela-eta emakumeentzako lasterketa? Alardea eta Donostiako hainbat soziedade gogoan, nolatan Lilatoia? (gehiago…)
Elektrodoak jarri dizkidate buruan
2011-02-04 // Euskara, Hizkuntzak, Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Ez da barre egitekoa, oso zientifikoa da.
Hitz eman nuen hizkuntzen neurozientzia kognitiboan diharduen BCBL ikerketa zentrotik akuri izateko berriz deituko balidate esperientzia kontatuko nuela hemen. Bada, atzo eta herenegun (otsailak 2 eta 3) Donostiako BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) zentroan elektrodoak jarri zizkidaten nire burmuinaren bulkadak harrapatzeko. (gehiago…)
‘Lantokia euskalduntzeko ez da aski hiru urteko plana’
2011-01-04 // Euskara // Iruzkinik ez
Joxpi Irastortza
Joxpi Irastortza lazkaotarra elkarrizketatu dugu Soziolinguistika Klusterreko Pablo Suberbiolak eta neuk. Aste honetako ARGIAn argitaratuko da elkarrizketa. Irastortza Emun-en (Lana Euskalduntzeko Kooperatiba) ari da lanean, nahiz eta aurten Mondragon Unibertsitatean Huheziko Fakultatean eskolak ematen ari. Enpresetan euskara planak diseinatzen hasi zen duela urte batzuk, diseinatzea zer zen ere ez zekiten garaian. Urtetako esperientziaren ondoren doktorego tesia (Lan munduko euskara planetako langile euskaldunen jarrera, portaera eta motibazioak: pentsamendua garatzetik helburuak lortzera) idatzi du. (gehiago…)
“Hiltzen adituak diren gobernuak daude, natura, hizkuntzak eta jende pobrea hiltzen”
2011-01-03 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Bartomeu Meliá
Bartomeu Meliá Lliteres apaiz misiolari mallorkarrak esan du hori. 40 urtetik gora daramatza Hego Amerikan, hizkuntzalaria da eta besteak beste sutsuki babestu du guarania. Elkarrizketa egin dio Diario de Mallorcak, besteak beste Hego Amerikako hizkuntza zapalduei buruz.
EGA titulua aterako ez zuketen ikaskideak
2010-11-17 // Euskara // 4 iruzkin
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak jakinarazi du unibertsitate ikasketak euskaraz egiten dituztenei EGA agiria emateko asmoz dabiltzala. Beste hainbeste egin nahi dute ikasketa maila baxuagoetan ere, mailaren araberako agiria sortuz. (gehiago…)