Hasiera »
Onintza Iruretaren bloga - Jalgi hadi plazara
Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Udaltop 2010. Gazteak sare sozialetan
2010-04-28 // Euskara // Iruzkinik ez
Jon Aizpurua
Nerabeekin zuzenean lotuta ez bada ere, sare sozialez ikerketa burutu zuen duela gutxi arte Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinazio Zuzendaria izan den Igor Calzadak. Haren faltan, Jon Aizpurua HPSko Ikerketa Zerbitzuko kideak aurkeztu zuen sare sozialez ia bukatuta duten ikerketa. (gehiago…)
Udaltop 2010. HezHiz-en lau hankak
2010-04-27 // Euskara // Iruzkinik ez
Jaime Altuna.
Hizkuntza Heziketarako programa 2008an jarri zuen abian Urtxintxa Eskolak. Ikastetxeetan ari dira lantzen. 12 eta 16 urte arteko gazteekin euskararen erabilera areagotzeko, hizkuntzei buruzko usteetan eta euskararen gaitasunean eragiten saiatzen dira. (gehiago…)
Udaltop 2010. Kultur Kabia nerabe arrantzan
2010-04-26 // Euskara // Iruzkinik ez
Aritza Escandon.
Aritza Escandon Kultur Kabia Zerbitzuak enpresako zuzendaria da. Euskara Elkarteen Federazioak, Topaguneak, sortutako enpresa da Kultur Kabia. Nerabeak eta euskarazko kultur kontsumoa lotzean argi esan zuen Escandonek: “Kontsumitu nahi dutena eskaini behar zaie”. (gehiago…)
Udaltop 2010. Pello Jauregiren yin-yang-ak
2010-04-23 // Euskara // Iruzkinik ez
Pello Jauregi.
Apirilaren 21 eta 22an izan ziren Udaletako euskara zerbitzuen II. Topaketak. Nerabeak eta euskararen erabilera ziren jardunaldien oinarri. Haietako hitzaldi batzuen berri emango dugu ondoko egunetan. Pello Jauregiren “Esku hartzeko hainbat ildo, hurbilketa sistemikotik begiratuta” jardunarekin hasiko gara. Ekialdeko filosofiatik hartutako yin eta yang kontzeptuak hizkuntza jardunera aplikatu zituen. (gehiago…)
Erramun Baxok, Pablo Sotés eta Iñaki Martinez de Luna mahai-inguruan
2010-03-02 // Euskara // Iruzkinik ez
Soziolinguistika Klusterrak III. Jardunaldia egin zuen otsailaren 26an. Euskararekiko aurreiritzi, jarrera eta jokaeren inguruan aritu ginen egun osoan zehar. Ondoko lerroetan eguna hasteko antolatutako mahai-inguruaren entresaka jaso dugu. (gehiago…)
Euskara Elkarteen Jardunaldiak (Juan Luis Arexolaleiba)
2010-02-18 // Euskara // Iruzkinik ez
Juan Luis Arexolaleiba
“Badago halako ezinegon bat, gainbehera sentsazioa, goia jo izanaren pertzepzioa. Nekea somatzen da –esan zuen urte luzez Arrasate Euskaldun Dezagun euskara elkartean aritutako Arexolaleibak–. Euskara elkarteek beren funtzioa bete dute, beharrezkoak ziren eta dira. Orain autokritika egiteko ordua da euskalgintzan. Lehengotik esperientzia hartu eta inertzia uzteko garaia da. (gehiago…)
Euskara Elkarteen Jardunaldiak (Xamar)
2010-02-17 // Euskara // Iruzkinik ez
Xamar
Juan Carlos Etxegoien, Xamar irakasleak ondoko gogoeta egin zuen: “Hizkuntza arazoa gizarte arazoa da, ezin dugu esan: ‘Guk –euskara taldeok– konponduko dugu hizkuntza gatazka’. Gainditzen gaituen problematika da, gizarte osoari dagokio. Gaur egungo sistemaren joera gizarte arazoak arazo pertsonal bilakatzea da eta mintzairarenean berdin gertatzen ari da. Ezin duzu euskaraz egin? Bada zure arazoa da, beti ere hor duzu euskara taldea lagunduko dizuna zerbitzuen bidez: mintzalaguna, komunikabideak, kultur ekintzak… Hau guztia ongi dago, baina klubaren itxura hartzen ari da, sistemak bultzaturik: makramezaleak, pilates… eta euskararenak. (gehiago…)
Euskara Elkarteen Jardunaldiak (Imanol Miner)
2010-02-16 // Euskara // Iruzkinik ez
Imanol Miner
EEak (euskara elkarte eta euskaldunon elkarteek) 25 urtez lanean. Non gaude orain?
Ez gara gure baitakoak: EEok besteen jardunaren orbitan gabiltza, gu autozentratu gabe. Esate baterako, euskaldunari harrotasuna abertzale izateak ematen dio oraindik eta ez euskaraz bizitzeak. Euskaraz bizitzea ez dago harrotasunaren erdigunean. Erdigunean batzokiak daude (kolore politiko guztietakoak) ez hiztunak. (gehiago…)
Euskara Elkarteen Jardunaldiak (Rosa Ramos)
2010-02-15 // Euskara // Iruzkinik ez
Rosa Ramos.
Urtarrilaren 23an, Durangon, Topaguneak urte eta erdi iraungo duen hausnarketa abian jarri zuen. Elkarteetako ehundik gora kide elkartu ziren iraganaz eta etorkizunaz gogoeta egiteko. Elkarte kideen arteko tailerrez gain lau hitzaldi izan ziren: Rosa Ramos, Xamar, Juan Luis Arexolaleiba eta Imanol Minerrena. Lau hitzaldien entresakak zintzilikatuko ditut lau alditan. (gehiago…)
III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia
2010-02-02 // Euskara, Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Soziolinguistika Klusterrak otsailaren 26rako antolatu du jardunaldia. Egitaraua hemen: www.soziolinguistika.org/node/4420