Hasiera »
Onintza Iruretaren bloga - Jalgi hadi plazara
Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Langune elkartea sortu da
2010-02-01 // Euskara, Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Langune.
Asmatutako hizkuntzak
2010-01-20 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Arika Okrent.
Arika Okrent hizkuntzalariak urteak daramatza munduan zehar asmatu diren 900 hizkuntza aztertzen. In the Land of Invented Languages izeneko saiakera argitaratu du AEBetan. Hamar urte eta gero ondorio honetara heldu da: asmatutako hizkuntza gehienek porrot egin dute, hiztunengan eraginik ez dutelako izan. (gehiago…)
Gematarrak
2010-01-12 // Euskara // Iruzkinik ez
Tiraka.net-eko kontakizuna gustatu zait. Jaurlaritzan MIC langilea euskaraz egiten saiatzen da. Euskara maila polita du, nahiz eta segurtasun erabatekorik ez izan. Gemarekin, euskaldun labeldunarekin, hitz egiten hasi eta horrelako elkarrizketak izaten dituzte: (gehiago…)
4.000 emakume Granadako jardunaldi feministetan
2009-12-29 // Gizartea // Iruzkinik ez
Jardunaldi feministak Granadan
Abenduko zubian egin ziren jardunaldi feministak Andaluziako hiri horretako Arkitektura eta Zientzietako Fakultateetan. Ia 4.000 emakume eta horietatik 400 euskaldunak. Hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta arte erakusketak nahi adina eta gehiago. Ondorengo lerroetan topagune haren arrasto gutxi batzuk baino ez.
Isabel Franc eta feminismo polifonikoa
Lehenengo aldia nuen jardunaldi feministetan eta ezin imajinatu dibertsitatea hainbestekoa izan zitekeenik. Horren adibide, hainbat hitzaldi eta mahai-ingurutako izenburuak: “Feminismo multikulturaletik erresistentzia transfeministara”, “Gorputz intsumisoen uluak”, “Genero biolentzia”, “Andaluziako langileak krisiaren eragin ikusgarri eta ikusezinen aurrean”, “Amazonia. Emakume menderakaitzak”, “Femeninoan, sindikalismoa egin daiteke?”… Inaugurazio ekitaldian hitzaldi bikainean, katalanak feminismo polifonikoa azpimarratu zuen, jardunaldiak orkestra afinatzeko zirela esan zuen.
Emakumeak baino ez
Elvira Burgos: “Izan gaitezen emakume eta emakumeak desiratu, ez dezagun desiratu mendean hartzen gaituen gizona, zeinetan identifikatzen ez garen”. Proposamen tristea, murriztailea iruditu zitzaidan, eta galdera: Desioak berbideratu egiten al dira? Nola egiten da hori? Burgosen proposamenarekin ez nago ados, baina bai, ia diskurtso osoarekin bai, ulertu nuen neurrian behintzat. Laburrean esanda lau printza: Mendebaldeko gizartean emakumea jaio orduko da gutxiago eta aurresuposatzen da desioak gizonarengana bideratuko dituela. Gainera, gizona da emakumea desiratzen duena eta emakumeak desio horri erantzuteko prest egon behar du.
Zein da subjektu feminista?
Aitortu behar kontzeptu horren itsaso zabalean galdu egiten naizela, baina hemen aipatzea merezi duela uste dut, jardunaldietan identitateari buruz asko hitz egin baitzen. Gracia Trujilloren galderak: Zer da identitatea? Nola erabili estrategia gisa? Trujillok azaldu zuenez, diskurtso identitarioak ugariak dira, bai norberaren mailan eta baita makro mailan ere, eta aldatzen doaz. Feminismoa denboran zehar subjektu desberdinak bereganatzen joan da: etorkinak eta lesbianak, esate baterako. Jardunaldietan nork bere buruari transexual, transgenero eta gizon deitzen diotenak ere baziren.
Eta Juana Ramos transexualaren esanak gogoan geratu zitzaizkidan: “Ez dakigu zergatik sentitzen dugun beste sexua nahi dugula, baina hala sentitzen dugu eta horri heltzen diogu. Gure nahiaren sustrai biologikoa ez dute aurkitu”. Nire burutazioa: binarismoaren, bi sexuen arteko dikotomiaren kontrako aldarria hain ozena izanda (jardunaldietan protagonista), nola uler daiteke, esplika daiteke, transexualena?
Errepublikatik Francoren erregimenera. Sexualitate femeninoen memoriak
Izenburu horretako hitzaldi sorta bikaina izan zen: Raquel Osborne, Dolores Juliano, Angie Simonis, Arantxa Campos, Luz Sanfeliu eta Raquel Platero. Arantxa Camposek Euskal Herriko lesbianen nondik norakoak ikertu ditu. Bost arazo atzeman zituen lan hori egin zuen denboran: lesbianak ez ziren existitzen (beraz, norberak ez zuen erreferentziarik gizartean eta izenik gabeko zerbait bizi zuen); klandestinitatean bizi zuten sexualitatea; bere buruaz beste egin zuen kasu bat aurkitu zuen Camposek; batzuk atzerrira alde egin zuten eta beste batzuk aspertuta bizi ziren gizarte heterosexualak mendean hartutako egitura hertsian.
Raquel Platerok hirukia gogorarazi zuen: arautik ateratzen zen jokaera delitutzat zuen Estatuak, Elizak bekatutzat eta psikiatriak gaixotasuntzat. Eta sexualitatearen arauetatik ateratako gizonak modu batera ziren makurraraziak: poliziaren, armadaren eskuetan torturatuak, zigortuak. Emakumeak aldiz, Elizaren eta medikuntzaren esku zeuden. Nolabait, makurraldia, ideologikoagoa zen emakumeengan.
Ez dut gogoan nork bota zuen galdera hau: Zergatik lesbiana zaharrek, alegia, Francoren garaian sufritu zutenek ez dute gaur egun hitz egin nahi? Entzuleetako bat altxa zen, preso izandakoa, eta hala erantzun zuen: “Ez da ardura garbiketarik egin, ez da zigorrik izan, minduta nago eta ez dut aurpegia eman nahi. Nire historia idatziko dut eta seme-alabei utziko diet”.
Nik ere ederra izan nahi dut
Edertasunaren eta modaren tiraniaz hitzaldia. Lasai noa, ez naiz makillatu, ez dut ilea tintatu, bakeroak eta jertse normala jantzi ditut. Susana Rioseras hizlariak emakumearen hiru lanaldiena kontatu du: etxeaz arduratu behar du emakumeak, etxetik kanpora egiten duen lanaz baita ere, eta orain edertasunaren mistikaz ere bai. Entzule batek kontzeptu polita aipatu du; emakumearen gorputza mila zatitan egitearena: badugu aurpegia (eta beronen azalerako krema berezia), baditugu eskuak (eta beroien azalerako krema berezia), baditugu oinak (eta beroien azalerako krema berezia), eta segi. Batek esan du: “Nik ez dut gainditu edertasunaren esklabutza”, eta denak batera: “Nik ere ez, nik ere ez…”. Lasai noa etxera.
Korrika Irlandan
2009-12-21 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Irlandarrak ere animatu dira. Euskal Herrian Korrika urte bakoitietan egiten bada, irlandarrek urte bikoitiak aukeratu dituzte. Datorren urtean, 2010ean egingo dute lehenengoa. 1.600 kilometroko ibilbidea prestatu dute. (gehiago…)
“Indioek bezala ez dut hitz egin nahi”
2009-12-04 // Euskara // Iruzkin bat
Gurasoak Espainiatik etorri ziren 1950eko hamarkadan, beste asko bezala. Gipuzkoako herri batean aurkitu zuten ostatua, baserrian. Seme-alabek beti entzun dute inguruan jendea euskaraz. (gehiago…)
“Ulertzen ote dit?”
2009-11-23 // Euskara // Iruzkinik ez
Haurra, irakaslea aurrean duela dago ikasgelan. Bakar-bakarrik daude biak. Irakasleak tartean behin marrazkiak egiten dizkio eta aldian-aldian hitz solteak eta esaldiak esaten dizkio haurrari. Irakasleak haurraren begi handiak ikusten ditu, berari begira, mutu. (gehiago…)
Euskaltasunaren norabideaz Jon Sarasua
2009-11-13 // Euskara // Iruzkinik ez
Jon Sarasua.
Bolo-bolo dabil Elgoibarren Gotzon Garateren omenez antolatutako hitzaldi zikloan Jon Sarasuak emandako hitzaldia. “Euskaltasunaren norabideaz, oldozpen batzuk” izeneko hausnarketa sarean dago. (gehiago…)
Itzuli? Asmatu?
2009-10-28 // Euskara // 2 iruzkin
Urriaren 22a. Elgoibarren Erraminta Makina Institutuak antolatutako mintegia. Hizkuntza kudeaketa enpresan aztergai. Hamabost hitzaldiren artean Bilboko Doble sentido komunikazio agentziaren esperientzia. (gehiago…)
Itzultzaile, normalizatzaile eta teknikari marjinalak
2009-10-16 // Euskara // 3 iruzkin
Ilun aritu da Tiraka blogeko egorospe erabiltzailea hona ekarri dudan artikuluan, ilun eta etsita, esango nuke nik. Urriaren 8a, artikulua idatzi zuen eguna, agian, egun txarra izan zuen eta horrela aritu zen: (gehiago…)