Hasiera »
Onintza Iruretaren bloga - Jalgi hadi plazara
Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Katalanak Emun-en bisitan
2009-06-17 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Marina Sagarra i Ruiz eta David Vila i Ros
David Vila i Ros eta Marina Sagarra i Ruiz astelehenean eta asteartean Arrasaten (Gipuzkoa) izan dira Emun Kooperatiba bisitatzen. Bi katalanak Tallers per la llengua-ko dinamizatzaileak dira eta iaz 7dquatre enpresa sortu zuten Herrialde Katalanetan arlo sozio-laboralean hizkuntza aholkularitza emateko asmoz. Kalitatea Fundazioko eta Copreci kooperatibako euskara planak ezagutu dituzte Emunen eskutik eta euren esperientzia ere kontatu dute.
Emun-ekoek bisitaz idatzitako artikulua: http://www.lantalan.com/
Ramon Etxezarretak zeozer esan zain
2009-06-16 // Euskara // Iruzkinik ez
Tiraka blogean Ramon Etxezarreta gora eta behera dabiltza. egorospe erabiltzailearen hariari tiraka idatzi du ondokoa Is Urrestilla a town? erabiltzaileak: (gehiago…)
Kazetariak badaki euskaraz?
2009-06-15 // Euskara // 4 iruzkin
Mikel Mindegia "On" aldizkariaren azalean.
Ez dakit zergatik izango den, baina Noticias de Gipuzkoa egunkariak asteburutan banatzen duen On aldizkarian (2009-06-13) Mikel Mindegia azalean ikusita hauxe pentsatu nuen: “Hasi behar dut irakurtzen aizkolariari egindako elkarrizketa, seguru folklore usain ederra duela”.
Hona elkarrizketa hasi aurreko kazetariaren sarrera: “Vive con su mujer en un caserío de Zubieta (Navarra), rodeado de montañas, prados, vacas, ovejas… Tiene un acento muy cerrado y su lengua diaria es el euskera, por eso le cuesta a veces expresarse en castellano”. Ardiak eta behiak alde batera utzita, gaztelaniaz larri dabilela? Baliteke. Eta Elisa Jimeno kazetariak zergatik ez zion elkarrizketa euskaraz egin? Ez da izango bada ez dakielako euskaraz? Nik ez diot behatza sartuko begian kazetariari euskara ez dakielako, baina berak besteei sartzea…
Energiaren Nazioarteko Agentziak esan du…
2009-06-12 // Energia, Hezkuntza // Iruzkinik ez
Roberto Bermejok Un futuro sin petróleo izenburuko liburua du kalean. EHUko irakasleak esana du behin baino gehiagotan gero eta petrolio gutxiago dugula, eta orokorrean gero eta erregai fosil gutxiago. Erregai fosiletatik energiaren %87 ateratzen omen dugu orain.
Dirudienez, ordea, ez da alarma piztu duen bakarra. El Correo egunkarian, ekainaren 10ean egindako elkarrizketan hauxe esan zuen Bermejok: “Azken orduko datu oso interesgarria daukagu, gobernuen hausnarra eragin dezakeena. Energiaren Nazioarteko Agentziak, lehenengo aldiz, txosten bat atera eta gobernuen artean zabaldu du. Txostenak dio energia aurrezten hastea premiazkoa dela. Neurri batzuk proposatu ditu: auto berean bidaiari bat baino gehiago ibiltzea, astean lau egunez lan egitea, eta baita egun batzuetan gidatzea debekatzea ere”.
Bermejo irakasleak esana zuen, erregai fosilik gabe energia plan drastikoa behar dugula eta trantsizioa luzea eta mingarria izango dela.
Gazumen behintzat, eolikorik ez
2009-05-18 // Energia // Iruzkinik ez
Gazumen haize-erroten kontra egindako elkarretaratzea (Arg: Jone Bergara).
Gazumen, Hernio mendigunean, Eusko Jaurlaritzak haize-errotak jarriko balitu Gipuzkoako lehenak lirateke. Ez dakigu haize-errota erraldoiak zutitzea lortuko duen. Kontrakoak asko dira. Horietako batzuk atzo bildu ginen Zelatunen. Makina bat erromeri egin deneko tokian ehunka lagun elkarrengana hurbildu ginen Eguzkiko kidea hizketan entzuteko: haize-errotekin txikizioa datorrela azaldu zuen, onartezina dela. Errezilgo Udaleko ordezkariak udal txikiak abisua jaso zuenetik eolikoen kontra egindako pausoak aipatu zituen. Asteasuko Mendi Taldeko ordezkariaren hitzak gustatu zitzaizkidan gehien: “Garai batean eolikoen alde geunden energia berriztagarri ez kaltegarria zelakoan, gero ondorio ez desiragarriak iritsi ziren eta kontra jarri ginen. Baina energia nonbaitetik atera behar dugu. Eska diezaiegun erakundeei, serio, zorrotz neur ditzatela gure energia beharrak eta denon artean pentsa dezagun nolako irtenbideak eman”.
Ezetz esatea erraza baita, baina Bidanian utzi nuen kotxeak etxetik harako bidean urre beltz pixka bat gastatu zuen.
Informazio gehiago: http://gazume.blogspot.com
Gaztelaniatik euskarara aldatu diren bikoteak
2009-05-12 // Euskara // Iruzkinik ez
27 bikote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak. Beren arteko ohiko hizkuntza gaztelania zutenak eta orain ohiko hizkuntza euskara dutenak. Zergatik erabaki du bikoteak hizkuntza aldatzea? Zein zailtasun aurkitu ditu bidean? Eta zein estrategia erabili du helburua lortzeko? (gehiago…)
Hilaria Supak ez luke diputatu izan behar, ez daki idazten
2009-04-30 // Hizkuntzak // Iruzkin bat
Hilaria Supa kongresuan apunteak hartzen.
Limako (Peru) kongresuan apunteak hartzen ari zen Supa diputatua. Argazki kamerak zirriborroak gertutik “harrapatu” ditu. Limako Correo egunkariak paper horretan ageri diren ortografia eta sintaxi akatsak haizatu ditu eta eztabaida beroa piztu du bazterretan. Batzuen ustez gutxienekoa da gaztelania menperatzea Kongresuan egoteko. Beste batzuek Correo egunkariari arrazista eta elitista izatea leporatu diote. (gehiago…)
Europako Gutunaz Tiraka-n
2009-04-28 // Euskara, Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren inguruko jardunaldiak izan ziren apirilaren 20an eta 21ean. Garruze erabiltzailea Bilbon izan zen eta deigarrienak iruditu zaizkion pasarteak zintzilikatu ditu Tiraka blogean. Hona horietako pare bat entresaka: (gehiago…)
Imanol Miner Aristizabal izango da Kutxako euskara normalizazio teknikaria
2009-04-21 // Euskara // Iruzkinik ez
Duela gutxi ARGIA astekarian (2.179 zenbakia, 2009-04-05) iragarri genizuen Gipuzkoa Donostia Kutxak lehen aldiz normalizazio teknikaria kontratatu zuela euskarak enpresa barruan eta bezeroekiko harremanean garatzeko plan sistematikoa izan zezan. Bada, orain gutxi jakin dugunez, kontratatutako teknikaria Imanol Miner da. Orain arte Emun Lan Mundua Euskalduntzeko Kooperatibako langilea izan da eta hain justu Kutxarekin ari zen lanean.
ARGIAko “bidaiariak” Karrajua blogean
2009-03-31 // Euskara // Iruzkinik ez
Benito Fiz euskara irakasleak ARGIAren 2.176. zenbakian (2009-03-15) argitaratu dugun Hiru bidaiari euskarara artikulua irakurri du. Lan horretan, euskarara hurbildutako hiru lagunen elkarrizketak datoz. Benitok hirurak irakurri, hainbat pasarte nabarmendu eta hausnarketa interesgarriak egin ditu.
(gehiago…)