Hasiera »
Onintza Iruretaren bloga - Jalgi hadi plazara
Onintza Irureta
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
Azken bidalketak
- “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
- Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
- Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
- Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
- Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”
Iruzkin berriak
- Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
- Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
- Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko maiatza
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Hitzik gabeko hiriak
2009-03-12 // Euskara // Iruzkinik ez
Koldo Izagirrek hitzari, hitz egiteko guneei, uko egin dien hiri eredua salatu du.
Euskara Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuko hautagaitzan. Izenburu horren pean Donostiako Udalak antolatutako jardunaldietan hitz egin zuen atzo Koldo Izagirrek, besteak beste. Hitzari, hitz egiteko guneei, uko egin dien hiri eredua salatu zuen. Donostia barne.
(gehiago…)
Nire telefonoak badaki euskaraz, mirariz
2009-02-19 // Euskara // Iruzkinik ez
Gipuzkoako herria, 15.000 biztanletik gorakoa, euskaldunak %70 inguru. Telefono konpainiako dendaria bertakoa da (hitz egiteko moduagatik), euskaldun petoa. Menua euskaraz daukan mugikorra eskatu diot, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako kanpaina daukat buruan. Halako batean telefono modelo bat erakutsi dit, euskaraz dakien bakarra da.
(gehiago…)
II. Soziolinguistika Jardunaldia
2009-02-12 // Euskara // Iruzkinik ez
Soziolinguistika Klusterrak bigarren jardunaldia antolatu du otsailaren 20rako. Erramun Osa, Itziar Elorza eta Fermin Lazkano arituko dira berriketan Euskararen ezagutza eta erabilera. Datuek zer diote? izenburupean. Vicent Partal, Iratxe Esnaola eta Gorka Juliok hitzaldi bana emango dute, eta ondoren, mahai-inguruan arituko dira euskara eta teknologia berriak gai hartuta.
Bideoak automatikoki katalanez azpititulatuta
2009-02-11 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Vilaweb-en aurkitu dugu notizia. Google eta YouTubek abian jarritako sistemaren arabera 40 bat hizkuntzatara automatikoki itzuli daitezke bideoak, webguneak eta testuak ere bai. 40 hizkuntza horien artean daude ingelesa, txinera, hindia eta baita katalana ere. Aurki galegoa ere izango da zerrendan. Vilawebek YouTuben zintzilikatuta dagoen Obamaren bideo baten adibidea jarri du, erakusteko nola jarri dizkioten katalanezko azpitituluak. Beste hainbeste egin du egunkariekin, New York Times txineraz irakur daitekeela erakutsi du eta Aljazeera katalanez. Katalanak muturra sartu du 40 hizkuntza horien artean, eta orain, webgunean bertan diotenez, itzulpenak onak izatea lortu behar da, akatsak nabariak baitira.
Alferrikako lana
2009-02-03 // Euskara // Iruzkinik ez
Haserre ziren joan den astean Debabarrenako eta Busturialdeko euskara teknikari bat baino gehiago. Zikloia zela-eta SOS Deiaketik eta Osakidetzatik Udaletara oharra bidali zuten, herritarrentzako aholkuekin. Biak gaztelaniaz. Euskara teknikari batek dio, e-postaz, presaka eta korrika ibili zela horiek itzultzen, eta era berean, imajinatzen ari zela inguruko zenbat Udaletan ariko ziren ohar berberak euskaratzen. Jendea, denbora eta dirua alferrik galtzen. Jaurlaritzak bietara bidali izan balitu bi oharrak!, zioen euskara teknikari amorratuak.
(gehiago…)
Anton Mendizabal: “Sariarekin bat-bateko flasha lortu behar da”
2009-01-29 // Artea // Iruzkinik ez
Bihar banatuko dira euskarazko komunikazioan bereizten diren proiektuak saritzen dituzten ARGIA Sariak. Gaur, aurrekari gisa, Koldo Izagirre idazleak euskal prentsaren historiaz hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 18:30ean Hernaniko Milagrosa kaperan, ARGIAk antolatuta.
(gehiago…)
Zenbat dira euskaldun Eusko Jaurlaritzan?
2009-01-27 // Euskara // Iruzkinik ez
Tiraka.net webgunean Karramarro erabiltzaileak esan du nola Jaurlaritzako sail bateko euskara teknikariak langile euskaldunak identifikatzeko galdeketa egin duen helbide elektronikoz, euskarazko harremanak norekin izan jakiteko. Honakoa jaso duen emaitza: 206 langiletatik 151k euskalduntzat aurkeztu du bere burua eta 25ek ikasten ari direla adierazi dute. Gainerako 30ek ez dute ezer esan. Karramarroren ustez, “litekeena da erdaldun elebakarrak izatea”.
(gehiago…)
Hizkuntzalaria lan bila
2009-01-27 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Language Log webgunean honako galdera bota dute: nork eskaintzen dio lana hizkuntzalariari eta nolako hizkuntzalariak eskatzen dituzte? Munduan hizkuntzalariek lana bilatzeko erabiltzen duten 2008ko The Linguistic List-i errepasoa eman dio Chris Potts-ek. Datu asko dago eta horien artean hizkuntzalariei eskatzen zaizkien hizkuntzak. Ingelesaren ondoren, alemana, frantsesa, txinera eta arabiera datoz. Hizkuntzalariak eskatzen dituztenen artean %71 unibertsitateak dira, %3 ikastetxeak eta %26 bestelako aukerak.
Xabier Azanza: “10.000 euro ez da nahikoa”
2009-01-21 // Euskara, Hedabideak // Iruzkinik ez
Xabier Azanza Euskarabideko zuzendaria.
Xabier Azanza Euskarabideko zuzendariari egin diogu elkarrizketa. ARGIA aldizkariko 2.171. zenbakian (otsailaren 8koan) argitaratuko dugu osorik. Besteak beste, pil-pilean dagoen gai bat izan dugu hizpide: hedabideek jasoko dituzten diru-laguntza murritzak. Horri buruz esan dizkigunak jaso ditugu hemen. Azanzak esan du esperantza duela hedabideek diru gehiago jasotzeko eta hori otsailean jakingo dugula.
(gehiago…)
Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
2008-12-01 // Gizartea // Iruzkinik ez
Kontuan hartuta katolizismoa erlijio monoteista matxista eta maskulinizatua dela. Galdera horri erantzuten saiatu zen joan den ostiralean Dolores Juliano antropologoa Sistema patriarkala eta erlijio politeista eta erlijio monoteistak Plazandreok taldeak Donostian antolatutako hitzaldian.
(gehiago…)